(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta UAGN, EHNE eta UCAN nekazaritza-erakundeek aurrekontu sendoa eskatu dute Nekazarita Politika Bateraturako osteguna, 2018.eko maiatzak 31


Bruselak 2021-2027 epealdirako planteatu duen % 5eko murrizketa errefusatu dute, Nafarroako nekazaritzaren erronkei aurre egiteko galera handia ekarriko lukeelako


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna (UAGN), Euskal Herriko Nekazarien Elkartea (EHNE) eta Nafarroako Nekazarita Kooperatiben Batasuna (UCAN) nekazaritza-erakundeek errefusa adierazi diote Bruselak 2021-2027 epealdirako eta Europako Batzordearen Urte Anitzeko Finantza Esparruaren proposamenari jarraiki Nekazarita Politika Bateratuaren (NPB) aurrekontua % 5 murrizteko egin duen proposamenari. Horren harira, aurrekontu sendoa eskatu dute, Bruselak NPBaren, elikaduraren eta nekazaritzaren 2020az geroko etorkizunari buruzko jakinarazpean zehaztu dituen eskakizun, konpromiso eta erronka berriei aurre egin ahal izateko.

PAC

Fermín Gorraiz, Isabel Elizalde kontseilaria, Ignacio Gil, Félix Bariain eta Pedro Jesús Jimeno. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna (UAGN), Euskal Herriko Nekazarien Elkartea (EHNE) eta Nafarroako Nekazarita Kooperatiben Batasuna (UCAN) nekazaritza-erakundeek errefusa adierazi diote Bruselak 2021-2027 epealdirako eta Europako Batzordearen Urte Anitzeko Finantza Esparruaren proposamenari jarraiki Nekazarita Politika Bateratuaren (NPB) aurrekontua % 5 murrizteko egin duen proposamenari. Horren harira, aurrekontu sendoa eskatu dute, Bruselak NPBaren, elikaduraren eta nekazaritzaren 2020az geroko etorkizunari buruzko jakinarazpean zehaztu dituen eskakizun, konpromiso eta erronka berriei aurre egin ahal izateko.

Nekazarita Politika Bateraturako aurrekontua % 5 murriztuz gero, % 3,5 gutxituko lirateke zuzeneko ordainketak –merkatuko prezioen lurrunkortasunaren aurrean nekazariei segurtasun-sarea eskaintzea xede duen laguntza–, eta % 15 ere murriztuko litzateke landa garapena.

Halaxe adierazi dute gaur goizean prentsaurrekoan Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek, UAGN sindikatuko lehendakari Félix Bariainek, UCANeko idazkari Pedro Jesús Jimenok eta EHNEko zuzendaritzako kide Fermín Gorraizek.

Elizalde kontseilariaren esanetan, “Europako Batzordeak elikagaien eta nekazaritzaren 2020az geroko etorkizunari buruz planteatu dituen asmo handiko helburuak benetan lortu nahi baldin badira, nahitaezkoa da Nekazaritza Politika Bateratuak erronka horien araberako aurrekontua izatea. Sektoreak Europan duen eta izango duen garrantziaren araberako aurrekontuak behar ditugu”.

Hauexek dira 2020az geroko NPB berriaren planteamenduei buruzko jakinarazpenean zehaztutako helburuetako batzuk: errenta duina eta sektorearentzako bidezko bizitza-maila mantentzea, politika bateratua aplikatzeko malgutasun eta sinplifikazio handiagoa eta ordainketen banaketa orekatua. Sektoreak klima-aldaketaren aurkako borrokan bete beharreko giltzarrizko eginkizuna nabarmendu du, baita inputen erabilera iraunkorra eta ingurumenari dagozkion gaiak ere. “Azken puntu honen arabera, finantzaketaren zati handi bat helburu horiek betetzera bideratuko litzateke, eta aldi berean, eskakizun handiagoak ezarriko litzaizkioke sektoreari baldintzak bete ahal izateko”.

UAGNko lehendakari Félix Bariainek ziurtatu duenez, Nekazarita Politika Bateratuak huts egin du helburuei dagokienez. “Jatorriz, NPBa landa eta hiri eremuen arteko etena murrizteko, biztanleriaren galera geldiarazteko eta belaunaldi-erreleboa sustatzeko diseinatu zen. Helburu hauetarik ez da bat bera ere lortu”. Gaineratu duenez, “gogoeta egiteko eta esku-frenoari eragiteko garaia dugu. Zuzenketak egin behar ditugu, banatutako laguntzak ustiategian diharduten nekazari edo abeltzainarekin zerikusirik ez duten jasotzaileen mesedekoak izan ez daitezen”.

EHNEren ordezkari Fermín Gorraizek gogoratu duenez, NPBa jasotzen dutenen % 50 erretiratuta daude, eta horren harira, “laguntzak nekazari profesionalei eskaini” behar zaizkiela ziurtatu du, “sektorean dagoen batez besteko adina murriztu eta gazteak landa eremuetara erakartzeko”.

Bestetik, UCANeko idazkari Pedro Jesús Jimenok azpimarratu du NPBa ez dela laguntza-sistema hutsa. “Politika bat da, oroz gain, Nafarroako gizarte osoari eragiten dion nekazaritza-politika bat. Gure erosketa-saskian islatzen da, nekazaritzako produktuen prezioan maila batean mantendu eta gutxieneko kalitateari eusteaz arduratzen baita”.
 

Ia 13.000 jasotzaile

Nafarroako Gobernua NPBak azken 20 urteotan Foru Komunitatean izandako inpaktuari buruzko azterlana bukatzen ari da. Bertan, hiru aplikazio-aldi aztertu dira: 1997, 2011 y 2016. Elizaldek adierazi duenez, “lehen datu hauen azterketatik ondorioztatu denez, inoiz baino beharrezkoagoa da NPBaren egiazko erreformari ekitea. Azken bi hamarkadetako balantzeak argi utzi du Nafarroan ez direla lortu aurreko erreformetan aurreikusitako helburuak”.

Maiatzaren 24an Nafarroako Nekazaritza Kontseiluaren aurrean aurkeztutako azterlan honek “nekazaritza-politiketan orientazioa aldatu behar dela islatzen du”.

Kopuru handien arabera, Nafarroak 105 milioi euro jasotzen ditu urtero NPBetik 2016an erroldatuta zeuden 12.994 jasotzailerentzat. Erroldatutako 12.994 jasotzaile horietarik 11.901 pertsona fisikoak dira, eta hauen artean, % 19,6 jarduera nagusiko nekazariak dira. Horrez gain, 1.093 sozietate daude, eta horietarik 411 lehentasunezko ustiategiak dira.

NPBaren jasotzaileen batez beste adinak urtez urte gora egin duela eta 2016an 63,7 urtekoa dela egiaztatu da. Lizarrerrian, Iruñerrian, Behe Erriberan eta Erdialdeko Eremuetan, erdiak baino gehiago 65 urtetik gorakoak dira. “Beraz, argi geratu da aplikazio-eredu honek ez duela lortu sektoreari eragiten dion belaunaldi-erreleborik ezaren erronka handia gainditzerik”, kontseilariaren esanetan.

Kontuan izan behar da jarduera nagusiko nekazarien eta lehentasunezko ustiategien batez besteko adina ez dela horren aurreratua: 50 eta 64 urte bitartekoa.

2016an, jasotzaileen % 63,7 gizonak ziren, % 27,9 emakumeak eta % 8,4 sozietateak. Hala ere, zenbatekoaren % 31,3 sozietateei dagokie, % 55,7 gizonei eta % 13 emakumeei.

Erreforma sakona

Elizaldek adierazi duenez, Nekazaritza Politika Bateratua Nafarroan aplikatu izanari buruzko datuen azterketatik ateratako emaitzek eta ondorioek bere horrexetan egiaztatu dutela Exekutiboak NPBaren egiazko erreforma bultzearen alde defendatu duen jarrera. Halaxe islatu zen, 2020az geroko erreformaz abiatu ziren eztabaida-prozesuen karietara Nekazaritza Ministerioari igorritako jakinarazpenean.

Nafarroak aplikazio eredu zuzen eta bidezkoa defendatzen du, eskubide historikoen arabera antolatutako ordainketa sistema baztertuz eta jasotzaileen artean profesionalari lehentasuna emanez, honexek izan behar baitu laguntzen onuradun nagusia, bereziki aurrekontu-murrizketak eta ingurumen-eskakizunak gero eta zorrotzagoak diren egungo testuinguruan. Nekazaritzako titularrak esan duenez, “nekazaritza eredu sozial iraunkorra eta Nafarroan dauden ekoizpen eta ereduen aniztasun handiari lotutako erronkak gainditzeko gai izango den NPBa bultzatzearen alde apustu egiten dugu”.

Egutegi konplikatua

Urte Anitzeko Finantza Esparruari buruzko aurkeztutako proposamenei dagokienez, Batzordeak zehaztutako proposamenak landuko ditu sektorekako finantza-programei buruz. Batzordearen erabakia Kontseiluari helaraziko zaio eta azken horrek aho batez eta Europako Parlamenduaren onespenaz onartu beharko du, hau da, Parlamentuak, Kontseiluak eta Batzordeak elkarren artean erabakitzeko formulara itzuliz.

NPAren aplikazioa 2021ean indarrean sartuko litzateke, baldin eta erabakiak hartzeko prozesua 2019ko maiatzaren aurretik abiatuko balitz, orduantxe egingo baitira Europako Parlamenturako hauteskundeak. Hori betetzea zaila izango dela iritzita, 2022ra atzera liteke.

Epealdi honetan, Departamentuak ekainean argitaratuko diren lehenengo lege-zirirborroen azterketa teknikoan lan egingo du, gure nekazaritza-sektorearekin batera landu eta Nafarroak etorkizuneko NPAren aurrean defendatu beharreko jarrera finkatu eta adosteko erabiliko diren proposamenei eusteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa