(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 1.183 langabe gutxiago zeuden maiatzean, iaz baino 3.437 gutxiago alegia, eta langabezia gehien jaitsi den hirugarren autonomia-erkidegoa da astelehena, 2018.eko ekainak 4


Gizarte-Segurantzan hamar mila afilizio berri egin dira azken hamabi hilabeteotan, krisiaren aurretik izandako enpleguari buruzko daturik onena osatuz


Transcripción textual del video

Nafar Lansareko (NL) Agentzietan 33.336 langabe zeuden izena emanda maiatzaren bukaeran, hots, apirilaren bukaeran baino 1.183 gutxiago (-% 3,43) eta iazko maiatzean baino 3.437 gutxiago (-% 9,35). Gizarte-Segurantzako afiliazioei buruzko kopuruek ere % 1,61 gora egin dute hilabetean (4.461 afiliazio berri) eta % 3,65 gora urtebetean (9.923). Enpleguaren sorkuntza ere % 16,8 igo da maiatzean, eta berariaz nabarmendu behar da urtea hasi zenetik kontratazio mugagabeak izandako % 19,9ko hazkundea.

Langabeziaren azken 12 hilabeteotako bilakaerari buruzko grafikoa.

Langabeziaren azken 12 hilabeteotako bilakaerari buruzko grafikoa. ( irudia handitu )

Nafar Lansareko (NL) Agentzietan 33.336 langabe zeuden izena emanda maiatzaren bukaeran, hots, apirilaren bukaeran baino 1.183 gutxiago (-% 3,43) eta iazko maiatzean baino 3.437 gutxiago (-% 9,35). Gizarte-Segurantzako afiliazioei buruzko kopuruek ere % 1,61 gora egin dute hilabetean (4.461 afiliazio berri) eta % 3,65 gora urtebetean (9.923). Enpleguaren sorkuntza ere % 16,8 igo da maiatzean, eta berariaz nabarmendu behar da urtea hasi zenetik kontratazio mugagabeak izandako % 19,9ko hazkundea.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak astelehen honetan aurkeztu ditu langabeziari, kontratazioari zein enpleguaren sorkuntzari dagozkien maiatzeko datuak eta horiei buruzko balorazio positiboa egin du.

Enplegua sortzeko hilabete ona izanda ere, joan den maiatzean lortutako langabeziaren jaitsierari buruzko datua hamarkada osoko onena izan da, 2017ko maiatzekoaren atzetik. Datuek enpleguaren sorkuntzaren erritmo ona baieztatu dute, urtaroen araberako eraginaren gainetik, urtetik urterako jaitsierak onaldi ekonomikoetan baino handiagoak direlarik. Joera ikusirik, litekeena da uda bukatu arte emaitza onak izatea, eta hortik aurrera zertxobait igotzea, urtaroen araberako eraginkaren ondorioz.

Bestalde, enplegu-sorkuntzari dagokionez, afiliazioak % 1,61 egin du gora hilabetean, 4.461 afiliazio gehiagorekin, eta igoera hori % 3,65ekoa da urtebetean, 9.923 afiliazio berrirekin.

Azkenik, enpleguaren sorkuntzari dagokionez, kontratu kopurua % 16,8 igo da hilabetean eta % 8,6 urtebetean. Gainera, urtean (urtarriletik maiatzera) metatutako kopuruei erreparatuta, kontratazioak % 7,3ko urtebeteko igoera izan du, 2017an lortutako kontratazio-kopuru historikoa gainditu duelarik.

Langabeziari buruzko kopuruetara itzuliz, arestian adierazi denez, % 9,35eko urtebeteko jaitsiera dugu urteko bosgarren hilbatean lortutako bigarren daturik onena, 2017ko maiatzean lortutakoaren atzetik, krisiaren aurreko maiatzetan izandakoak baino are hobea. Hauexek izan dira azken urteotako hilabeteko jaitsierak: 2014an, erregistratutako langabeziaren jaitsiera % 7,6koa izan zen, 2015ean % 9,1ekoa, 2016an % 7,8koa eta 2017an % 10,7koa.

Ez dugu ahantzi behar Nafarroako langabezia-mailarik handiena 2013ko otsailean izan zela, 56.524 langaberekin. Harez geroztik, langabeziaren murrizketa % 41ekoa izan da, hau da, 23.188 langabe gutxiagokoa.

Bestalde, Estatuan langabezia % 2,51 jaitsi da hilabetean eta % 6,04 urtebetean. Hortaz, hilabeteka nahiz urteka, langabezia bizkorrago murrizten ari da Nafarroan. Laburbilduz, Estatuarekiko aldea handitu da.

Horren harira, urtebetean, Nafarroa hirugarren postuan kokatu da langabeziaren urteko jaitsierari dagokionez, Galiziaren (-% 11,49) eta Kantabriaren (-% 10,12) atzetik eta inguruko autonomia-erkidegoen aurretik.

Langabeak babesteko Estatuko Sistemaren estaldurari dagokionez, aurkeztutako azken datuek agerian utzi dituzte berriz ere sistema horren mugapenak. Nafarroan, estaldurak beheranzko joerari eutsi dio. Hortaz, alde batetik, langabezia etengabe jaisten ari da, eta bestetik, langabezian jarraitzen duten pertsonei gero eta estaldura txikiagoa eskaintzen die Estatuko Babes Sistemak. Azken datu erabilgarriaren arabera, apirilean, Nafarroan langabeziako estaldura-tasa % 46,9koa izan da. Hau da, martxokoa baino 0,7 puntu txikiagoa eta duela urtebetekoa baino hiru hamarren txikiagoa. Horren harira, adierazi den bezala, estaldura-tasak beheranzko joerari eutsi dio, jaitsiera izan duen ondoz ondoko hirugarren hilabetea baita.

Estaldura-maila horrekin, langabezian dauden pertsonen artean, ia hamarretik sei –% 57,4, zehazkiago esanda– langabeziagatiko estaldurarik gabe daude. Horrela, langabe guztiak kontuan harturik, Nafarroan 19.805 langabe estaldurarik gabe daude. Laburbilduz, langabeziak beheranzko joerari eutsi dio, baina lanik ez duten pertsonek estaldura-maila txikiagoa dute Estatuko sisteman. Horren kariaz, garrantzi handikoa da Errenta Bermatua bezalako tresna propioak izatea.

Estatuan, estaldura-tasa % 56,3koa da, hots, 9,4 puntu handiagoa. Izan ere, urte batean, Nafarroan estaldura-tasa hiru hamarren besterik ez igo delarik, Estatuan 2,5 puntu gehitu da.


Gizarte-Segurantzako afiliazioaren bilakaerari buruzko grafikoa.

Gizarte-Segurantzako afiliazioaren bilakaerari buruzko grafikoa. ( irudia handitu )

Gizarte Segurantzako afiliazioa eta kontratazioa

Aurreratu denez, langabeziaren jaitsierarekin eta kontratazioaren igoerarekin batera, gehikuntza adierazkorra gertatu da afiliazioan. Honela, enpleguaren sorkuntzan gertatutako susperraldia indartu da.

Datuei dagokienez, Nafarroan 281.746 pertsona Gizarte Segurantzan afiliatuta zeuden maiatzean, aurreko hilean baino 4.461 gehiago, eta iaz baino 9.923 gehiago. Aldaketa horiek, beraz, % 1,61eko igoera ekarri dute hilabete batean, eta % 3,65eko urteko hazkundea.

Estatuarekin alderatuz gero, afiliazioaren igoera handiagoa izan da urteka baina zertxobait txikiagoa hileka. Hartara, Estatuan, hilabeteko igoera % 1,27koa izan da eta urtekoa % 3,11koa. Horren harira, garrantzi handiko beste datu bat kontuan izan behar da: lagabezia-tasaren aldea 6,2 puntukoa dela (IT18).

Bestalde, nabarmendu behar da langabezia-tasa txikiagoak dituzten beste Autonomia Erkidegoekiko konparazioak (Euskadi, Aragoi eta Errioxa) egoera positiboagoa islatzen duela afiliazioaren urteko hazkundeari dagokionez. Adierazi denez, Nafarroan, langabezia-tasarik txikiena duen komunitatea izanik, afiliazioaren urteko igoera % 3,65ekoa izan da. Hartara, langabezia-tasarik txikieneko bigarren erkidegoa den Euskal Autonomia Erkidegoan, urteko igoera % 2,18koa izan da; Errioxan, langabezia-tasarik txikieneko hirugarren erkidegoan, % 2,35ekoa, eta Aragoik, langabezia-tasarik txikieneko laugarren erkidegoak, % 2,39ko urteko igoera izan du afiliazioan. Beraz, aldeak handitu dira enpleguaren sorkuntzari dagokionez.

Ez dugu ahantzi behar afiliazio-kotarik txikiena 2014ko urtarrilekoa izan zela: 243.505 afiliazio. Beraz, maiatzeko azken datua kontuan hartzen badugu, 38.241 afiliazio gehiago egon dira, % 15,7ko igoerarekin.

Kontratazioari dagokionez, 2018ko maiatzean, 35.535 kontratu formalizatu ziren Nafarroan finkatutako lan-zentroetan. Honek esan nahi du apirilean baino 5.112 kontratu gehiago egin direla, % 16,8ko hileko hazkundearekin. Bestetik, urteko kopuruetan, kontratazioari buruzko datuak ere handiagoak dira, 2.800 kontratu gehiago egin baitziren, % 8,6ko igoerarekin. Gainera, urteko lehen bost hilabeteetako datu metatuek islatzen dutenez, egun, kontratazioari buruzko datu historikoa izan zuen 2017ko epealdi berean baino % 7,3 kontratu gehiago daude.

Atal honetan, positiboki nabarmendu beharreko elementua dugu mugagabeko kontratazioan izandako igoera, aldi bateko kontratazioarena baino argiro handiagoa. Hortaz, urteko datu metatua kontuan hartuz, mugagabeko kontratuen kopurua % 19,9 igo da eta aldi bateko kontratuen kopuruak % 6,5eko igoera izan du 2017ko lehenengo bost hilabeteen aldean.

Aldaketa horien ondorioz, urteko lehen zati honetan (urtarriletik maiatzera) egindako kontratazioen % 7,1 mugagabeak izan dira, aurreko urteetako proportzioa gaindituz.

Langabeziaren datuen banakapena

Enplegu Agentzien arabera, hilabeteko datuetan, langabezia agentzia guztietan jaitsi da. Hauexek izan dira hileko jaitsierak: Lizarra (-% 6,6), Lodosa (-% 6,1), Tafalla (-% 4,5), Tutera (-% 4,5), Doneztebe (-% 4,2), Agoitz (-% 4,1), Iruña-Yamaguchi (-% 2,7), Iruña-II Zabalgunea (-% 2,5), Iruña-Arrotxapea (-% 2,5) eta Altsasu (-% 1,4).

Urteko aldaketari dagokionez ere, langabeziaren jaitsiera bulego guztietan gertatu da, baina intentsitate desberdinetan. Doneztebeko agentzian jaitsiera % 15ekoa izan da, Iruña-Yamaguchikoan % 11,6koa, Iruña-Arrotxapekoan % 10,9koa, Lizarrakoan % 10,6koa, Iruña-II Zabalgunekoan % 10,3koa, Lodosakoan % 8,8koa, Tafallakoan % 8,4koa, Agoizkoan % 7,6koa, Altsasukoan % 7koa eta Tuterakoan % 6koa.

Langabeziaren izaerari dagokionez, sexuaren arabera, 19.846 emakume langabe zeuden, -% 1,7eko hileko jaitsierarekin (335 emakume langabe gutxiago) eta 13.490 gizon langabe, % 5,9ko jaitsierarekin (848 gizon langabe gutxiago hilabetean).

Bestetik, urteko aldaketa genero-ikuspegitik aztertuz gero, langabezia ez da berdin jaitsi gizonetan eta emakumeetan, eta horrek langabeziaren banaketa desorekatua dakar. Gizonezko langabeen kopurua % 12,5 jaitsi da urtean; emakumezkoen kasuan berriz, jaitsiera txikiagoa izan da, % 7,1ekoa. Horrela, gaur egun, langabeen % 59,5 emakumeak dira; 2009. urtean amaieran, berriz, % 49koa izan zen.

Adin-taldeen arabera, langabeziaren hileko jaitsierak adin-tarte guztiei eragin die: 25 urtetik beheitikoak (9 gazte langabe gutxiago, -% 0,3), 25-34 urtekoak (264 langabe gutxiago, -% 4,1), 35-44 urtekoak (457 langabe gutxiago, -% 5,4), 45-54 urtekoak (266 langabe gutxiago, -% 3,2) eta 54 urtetik goitikoak (187 langabe gutxiago, -% 2,3).

Horrela, 25 urtetik beherako gazteen artean 3.205 langabe daude (langabe guztien % 9,6), 25 eta 34 urte bitartekoak langane guztien % 18,5 dira (6.179), 35 eta 44 urte bitartekoak % 23,9 (7.971), eta 45 eta 54 urte bitartekoak % 24 (8.004 pertsona). Azkenik, 55 urte edo hortik gorakoak langabe guztien % 23,9 dira, hots, 7.977 pertsona.

Urteko aldaketari dagokionez, gazte langabeen kopuruak % 14,9 egin du behera, 25 eta 34 urte bitarteko langabeena % 7,9 jaitsi da, 35 eta 44 urte bitarteko langabeen urteko jaitsiera % 11,8koa izan da. Bestalde, 45 eta 54 urte bitarteko langabeen kopuruak % 9,4 egin du behera urtebetean, eta 55 urtetik gorakoen artean % 5,3 jaitsi da.

Ikasketa-mailaren arabera, hamar langabeetatik zazpik Bigarren Hezkuntzako lehen etapatik gorako prestakuntzarik ez izaten jarraitzen dute; beraz, langabe guztien %  71,2 (23.745). Hauen artean, 2.845 pertsonaren ikasketa-maila gorena lehen hezkuntza da, eta 20.825 pertsonarena bigarren hezkuntzako lehen zikloa. Unibertsitateko prestakuntza duten pertsonen langabezia % 9,4koa da (3.144 pertsona). Unibertsitateko ikasketak dituzten biztanleei dagokienez, adierazgarria da hamarretik zazpi emakumeak direla (%70,6).

Bestalde, nazionalitatearen arabera, maiatzean lanik ez zuten pertsonen % 19,2 atzerritarrak ziren, hots, 6.395 pertsona. Hilabeteko eta urteko aldaketei dagokienez, % 5,5eko jaitsiera gertatu da atzerritarren langabezian apirilaren aldean, eta nazionalitate espainiarra duten pertsonen langabeziak % 2,9 egin du behera hilabetean. Urteko kopuruei erreparatuta, atzerritarren langabeziak % 4,9 egin du behera, eta nazionalitate espainiara dutenena % 10,3 jaitsi da.

Iraupen luzeko langabeziari dagokionez, hau da, langabezian urtebete baino gehiago daramaten pertsonak, 13.082 dira guztira, langabezia osoaren % 39,2. Kontuan hartu beharreko portzentaje handia izanda ere, argia dago behera egin duela, izan ere, 2015eko udaberrian % 43koa izan zen. Alderdi positibo gisa nabarmendu behar da urteko jaitsiera langabezia osoaren beherakada baino handiagoa izan dela, -% 10,7 eta -% 9,3, hurrenez hurren. Hilabeteka, jaitsiera % 2,1ekoa izan da, langabezia osoan izandako % 3,4ko beherakadaren aldean.

Adinari dagokionez nabarmendu behar da iraupen luzeko langabeen artean, ia hamarretik lau 54 urtetik goitikoak direla (%38,6). Bestalde, langabezian urtebetetik gora egin duten langabeen % 64,3 emakumeak dira. Hortaz, bi aldagaiei erreparatuta (sexua eta adina), iraupen luzeko langabeen lauden bat inguru (% 24,5) 54 urte baino gehiago dituzten emakumeak dira.

Azkenik, sektore ekonomikoen arabera, langabeziak sektore guztietan egin du behera hilabete honetan, aldez aurreko lanik gabe delako kategorian izan ezik, bere horretan mantendu baita. Honela, lehen sektorean lagabeziak % 9,6 egin du behera hilabete honetan, (200 langabe gutxiago). Industria sektorean hileko jaitsiera % 2,8koa izan da % (130 langabe gutxiago) eta eraikuntzan % 5,2koa (103 langabe gutxiago). Azkenik, zerbitzu sektorean gertatu da jaitsierarik handiena kopuru absolutuetan, 749 langabe gutxiagorekin, hau da, % 3,3ko hilabeteko jaitsierarekin.

Urteko kopuruetan nabarmendu behar da langabezia sektore guztietan murriztu dela, bereziki krisiak gogor kaltetutako eraikuntzan eta industrian. Horrela, ehunekoetan, eraikuntzan izandako jaitsiera nabarmendu behar da, % 18,9koa (437 langabe gutxiago), baita industriako langabezian izandako beherakada ere (-% 9,5), 465 langabe gutxiagorekin sektore honetan. Zerbitzu sektorean jaitsiera % 8,9koa izan da, hots, 2.146 langabe gutxiago urtebetean. Bestalde, lehen sektorean urteko jaitsiera % 4,6koa izan da, 91 langabe gutxiagorekin. Azkenik, lanik ez zutenen kasuan, langabeziaren urteko jaitsiera % 8,6koa izan da, 298 langabe gutxiagorekin.

Sektoreen araberako banaketari dagokionez, gaur egun, zerbitzu sektoreko langabezia erregistratutako langabeziaren % 65,8 da, eta industriako langabezia % 13,3, eraikuntzakoa % 5,6 eta lehen sektorekoa % 5,7. Gainerako % 9,5 aurretiaz enplegurik ez zuten pertsonei dagokie. Horren harira, industria sektoreko maiatzeko langabeziaren pisua serie osoko (2006-2018) txikiena dela azpimarratu behar da. Pisu hori % 22,2koa izan zen 2009ko maiatzean, 2006an izandako % 20,1eko pisuaren aldean, hots, egungoa baino sei puntu inguru handiagoa.

Azkenik, langabezia azpisektore ekonomikoen arabera aztertuz gero, langabeziaren hilabeteko jaitsiera aurreko urteetako maiatzeko jaitsiera eragin ohi duten adar berberei dagokie, hein handi batean.

Langabeziaren hileko jaitsieran, honako jarduera-adar hauek nabarmendu dira:

Nekazaritza, abeltzaintza, ehiza eta hauei lotutako zerbitzuak (200 langabe gutxiago hilabetean), enpleguari lotutako jarduerak (184 gutxiago), Administrazio Publikoa eta derrigorrezko Gizarte Segurantza (117 gutxiago), elikaduraren industria (88 gutxiago) eta osasun jarduerak (80 gutxiago).

Bestetik, langabeziak hilabete honetan gora egin duen jarduera-adar gutxiei dagokienez, honako hauek nabarmendu dira: kirol, olgeta eta entretenimendu jarduerak (24 gehiago hilabetean), bestelako jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak deritzenak (21 gehiago), material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (19 gehiago) eta motordun ibilgailuen eta motozikleten salmenta eta konponketa (13 gehiago).

Langabeziaren urteko bilakaerari dagokionez, jarduera-adar gehienetan behera egin du langabeziak urtean. Nolanahi ere, hauexek nabarmen daitezke:

Administrazio Publikoa eta Gizarte Segurantza (309 gutxiago urtebetean), txikizkako merkataritza, motordun ibilgailuen eta motozikleten salmenta salbu (265 gutxiago), eraikuntza espezializatuko jarduerak (209 gutxiago), janari eta edari zerbitzuak (190 gutxiago), eraikinen eraikuntza (189 gutxiago), elikaduraren industria (166 gutxiago), handizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak (144 gutxiago) eta eraikinetako zerbitzuak eta lorezaintza-jarduerak (120 gutxiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa