(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2.000 bat ikaslek parte hartzen dute naturan jarduerak egiteko NKGIk bultzatutako hezkuntza eta kirol proiektuan astelehena, 2018.eko ekainak 4


Datorren ekainaren 13ra bitarte, 41 zentroko 3. eta 4. DBHko ikasleek programa honetaz gozatzeko aukera izango dute Baztanen eta Bertizaranen


jarduerak naturan

Rubén Goñi Iruñeko San Cernin ikastetxeko ikasle-taldearekin. ( irudia handitu )

2.000 ikasle inguru, haien ikastetxeetako irakasleekin batera, ikasturte honetan parte hartzen ari dira Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak bultzatutako hezkuntza eta kirol proiektuan. Jarduerak DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat dira. Kanpaina honetan, hezkuntza bereziko zentroek ere hartzen dute parte; hots, desgaitasun fisikoak, psikikoak eta sentsorialak dituzten ikasleak hartzen dituztenek.

NKGIko zuzendari kudeatzailea den Rubén Goñik otsailaren 28az geroztik garatzen ari den programa bisitatu du gaur; programa ekainaren 13an amaituko da Baztango haranean eta Bertizaranan. Programa hiru egunetan garatzen da, eta parte-hartzaileek naturarekin zuzeneko harremana duten jardueretan parte hartzen dute; hala nola, piragua, rafting, hidrospeed, arborismoa, tirolinak, ferrata bidea edo kanoien jaitsiera. Aldi berean, ingurumenaren gaineko sentsibilizazioa eta ingurunearen ezagutza bezalako alderdiak lantzen dituzte.

Hezkuntza eta kirol mailako programa erreferentziazko jardueretariko bat da Nafarroan DBHko bigarren zikloa ematen duten ikastetxeentzat. Programaren helburua da naturan jarduerak egitea bultzatzea, parte-hartzaileen gaitasun fisikoak eta eragileak hobetuaz, bizitzeko ohitura osasungarriak finkatzearekin batera. Halaber, balioak garatzen dira: adiskidetasuna, gainditzea, inklusioa, errespetua eta genero-berdintasuna, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bidez bultzatzen duen Kiroleko Balioen Planarekin bat eginaz.

Gainera, programari esker, Baztango eta Bertizaranako historia, kultura eta ohiturak ez ezik, leku enblematikoenak nahiz inguruneko geologia, flora eta fauna ere ezagutu daitezke, ondare naturalaren eta kulturalaren errespetua eta zaintza sustatuaz.

Euskarazko txandetan, euskararen erabilera ere lantzen da, programan parte hartzen duten ikasleak hizkuntza horretan murgiltzea erraztuaz; izan ere, zona horretan euskaraz hitz egin ohi dute haurrek zein pertsona helduek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa