(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Suhiltzaileek sei ibilgailu berri dituzte asteartea, 2018.eko ekainak 5


Neguko kanpaina lasaiaren ondoren, bihar hasiko da udako baso-kanpainarako langileen hedapen mailakatua


Suhiltzaileen ibilgailuak

Carlos Adín, Javier Bayona, Mónica Labat, María Jose Beaumont y Agustín Gastaminza. ( irudia handitu )

Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek aurkeztu ditu Cordovillako Parkean Nafarroako Suhiltzaileen sei ibilgailu berriak, zeinekin 131 ibilgailuko flota osatu baitu, 700.000 euroko inbertsioari esker. Gehienak, bihar hedapen mailakatua hasiko duen udako baso-kanpainan erabili ahal izago dira, udako kanpainan bildutako emaitza onak errepikatzeko asmoz.

Ibilgailu berrien aurkezpenean, kontseilariarekin batera izan dira Agustín Gastaminza, Barneko zuzendari nagusia; Javier Bayona, Nafarroako Suhiltzaileen zuzendaria; Carlos Adín, prestakuntza ataleko burua, eta Mónica Labat, teknika, logistika eta ekipoen ataleko burua. Erosketarik garestiena, 300.000 eurotik gorakoa, 10.300 litroko zisterna duen ponpa-auto inude bati dagokio. 26 tonako gehienezko pisu baimendua duen ibilgailu hau esku-hartzeetan diharduten gaierako ponpa-autoak urez hornitzeko erabiliko da.

Era berean, pertsonala suteetako erreleboetara nahiz prestakuntza-ikastaroetara garraiatzeko bi furgoneta erosi dira, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat eta baso-jardueretan erabiltzeko moduko 3.500 litroko zisternaz hornitutako bi ponpa-auto, hamabi parkeetan tankera honetako ibilgailu bat baino gehiago egon daitezen.

Honela, ibilgailuek parkeak 131 unitate izanen ditu: 5 zisterna, 38 ponpa-auto, pertsonala garraiatzeko 54 ibilgailu, 13 anbulantzia, 4 auto-eskailera eta 17 ibilgailu berezi (7 laguntza teknikoak, kimikoak edo erreskatzeak egiteko, 2 erreskate akuatikoa egiteko, 2 aginte-postu aurreratu, 2 materiala eta laguntzaileak garraiatzeko, 2 prestakuntza egiteko, 1 komunikazioetarako eta 1 garabirako).

Udan, 800 langile

Nafarroako Gobernuak ekainaren 6an abiatuko du baso-suteen aurkako udako kanpaina, iaz baino astebete geroago udaberri honetan izandako meteorologiaren ondorioz. Honela, bihar, errefortzuko langileak sartuko dira Tutera, Azkoien eta Lodosako suhiltzaileen parkeetan, baita bi brigada heligarraiatuetako bat ere. Ondoren, ekainaren 13an eta 20an, pertsonal osagarria iritsiko da Cordovilla (Galar), Tafalla, Lizarra eta Zangozako parkeetara, bigarren brigada heligarraiatuarekin batera.

Errefortzua osatzeko, 150 langile laguntzaileren berariazko kontratazioa eginen da, eta aurten, berritasun gisa, 15 gidari laguntzaile gehiago kontratatuko dira beraien balio-anitzeko izaeragatik; guztira, 63 gidari laguntzaile 87 peoi laguntzaileren aldean.

Kanpaina honetan 800 langilek jardungo dute guztira, 400 suhiltzaileak barne hartuta, izan ere, abuztuan, azken LEPean hautatu eta prestakuntza-ikastaroa bukatzen ari diren 15 kide berri sartuko dira, baita berariaz kontratatutako 150 pertsona eta 135 boluntario ere. Horiei guztiei 18 basozain eta Ingurumen eta Lurralde-Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko 8 teknikari gaineratu behar zaizkie.

Baliabide materialei dagokienez, hiru helikoptero izanen dira, baita Estatuak emandako lurrean kargatzeko hegazkin bat ere Noaingo basean, 43 ponpa-auto, horietako bost zisternaz hornituta, eta pertsonala garraiatzeko 54 ibilgailu, Ingurumen Departamentuak sute handi-handietan itzaltze-operatiboa babesten laguntzeko emandako baso-makineriaz gain.


Suhiltzaileen ibilgailuak

Agintariak suhiltzaileekin, gidariekin eta peoi laguntzaileekin. ( irudia handitu )

Udako kanpaina atzeratzearen arrazoia estu-estu lotuta dago Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentuak zenbait eredu meteorologikoren jarraipenari buruz egin duen azterketarekin, prezipitazio eta tenperaturei buruzko iragarpenekin eta azken hilabeteotan bildutako euriaz, lurraren hezetasunaz zein zerealaren egoeraz egindako balorazioarekin. Azken hau Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak emandako informazioaren landu da.

Horrela, azken urte honetan, Nafarroako Gobernuaren estazio meteorologiko automatiko guztietan bildutako prezipitazioa batez bestekoa baino 100 bat litro handiagoa izan dela egiaztatu da, Uxueko estazioan izan ezik, aurreko urteetako parametroak errepikatu baitira.

Urtean bildutako prezipitazioen eta udaberrian izandako tenperatura baxuen ondorioz, Erriberan eta Lizarrerriko nahiz Erdialdeko Eremuetako zenbait lekutan zerealaren bilketa atzeratu da, eta horrek ere kanpainaren hasiera atzeratu du, zereala biltzeko makineriaren erabilpenak sute-arrisku handia dakarrelako.

Neguko kanpaina ona

Bestalde, baso-suteak prebenitu eta itzaltzeko neguko kanpainak ez du aparteko arazorik ekarri, ez suteen kopuruan, ezta kaltetutako azalerari eta baimendutako erreketei dagokienez ere, azken hauetako asko ezin izan baitira egin.

Horren harira, hauxe da azken hamarkada osoan kaltetutako azalera txikieneko hirugarren urtea, 2013ko eta 2016ko kanpainen atzetik. Aurreko urtearekiko konparazioa, hamarkadako txarrena alegia, guztiz argigarria da, izan ere, aurten 274,36 hektareako baso-azalera erre da, 2017an erretako 1.153,74 hektareako azaleraren aldean; nekazaritzako 9,6 hektarea aurreko urteko 60,5 hektareen aldean, eta kontrolatutako 9 erreketa 60,5 hektarea erretzeko, aurreko neguko kanpainan egindako 31 erreketen eta horietan erretako 318,5 hektareen aldean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa