(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak 160.000 euro bideratu ditu Lehen Mailako Arretako beste 11 zentro eta kontsultategi ekografoz hornitzeko osteguna, 2018.eko ekainak 7


Ekipamendu berriak zentro hauetan instalatuko dira: Lesaka, Gares, Erriberri, Agoitz, Irurtzun, Orkoien, Ansoain, Iturrama, Txantrea, Antzin eta Los Arcos


Osasunbideak 160.000 euro bideratu ditu aurten 11 ekograforen erosketarako. Egun abian dagoen esleipen prozesua bukatu ondoren, ekografoak Nafarroan zehar banatutako osasun zentro eta kontsultategietan instalatzen hasiko dira datozen hilabeteotan.

Hauexek dira ekografo berriak hartuko dituzten osasun zentro eta kontsultategiak: Lesaka, Gares, Erriberri, Agoitz, Irurtzun, Orkoien, Ansoain, Iruñeko Osasun Eremuari (Nafarroako Iparraldea eta Ekialdea) dagozkion Iturrama eta Txantreako osasun zentroak eta Lizarrako Osasun Eremuari dagozkion Antzin eta Los Arcosekoak.

11 aparatu hauei 2015az geroztik erositako 35 ekografoak gaineratu behar zaizkie. Iruñeko Osasun Eremuan, hauexek dira ekipamendu hori duten zentroak: Uharte, Berriozar, Burlata, Noain, Sarriguren, Atarrabia, Zizur, Mutiloa, Doneztebe, Zangoza, Zaraitzu, Artaxoa-Larraga, Altsasu, Barañain, Cascante, Azkoien, Tafalla eta Iruñeko Mendillorri, Donibane, San Jorge, Ermitagaña, Buztintxuri, Arrotxapea, Azpilagaña, II. Zabalgunea eta Milagrosa auzoetakoak.

Lizarrako Osasun Eremuan, hauexek dira ekografoa duten osasun zentro eta kontsultategiak: Allo, Lizarra, Lodosa eta San Adrian; eta Tuterako Osasun Eremuan, Tutera Ekialdea, Cintruenigo, Corella, Buñuel eta Valtierra.

Ekografoen horniketa Lehen Mailako Arreta indartzeko planean aurreikusitako neurria da, profesionalen erabakitzeko gaitasuna hobetzeko, hurrengo asistentzia-mailarako desbideratzeen orientazioa doitzeko eta pazienteei beharrezkoak ez diren desbideratzeak eta joan-etorriak saihesteko. Aurreikuspenaren arabera, 2019an, osasun zentro guztiek (58) izanen dituzte ekipamendu hauek.

Prestakuntza plana

Teknikaren menpeko proba izanik, ekografia egiterakoan, egileak berariazko prestakuntza izan behar du. Ekipoak zentroetara iritsi ahala, ekografiak egiteaz arduratuko diren medikuntzako profesionalei zuzendutako aldez aurreko prestakuntza programa egin ohi da.

Osasunbidearen eta Osasun Departamentuaren lankidetzaz, 46 orduko prestakuntza-ibilbidea osatu da. Lehendabizi, ekografiaren hastapenetan trebatzeko 3 orduko oinarrizko tailerra egingo da; gero Lehen Mailako Arretari zuzendutako 20 orduko oinarrizko ikastaroa; jarraian, ekografia abdominopelbikoan, tiroideoan, baskularrean eta muskuloeskeletikoan sakontzeko tailerrak (3na orduko 3 saio), eta bukatzeko, ekografia klinikoan sakontzeko 14 orduko tailerra. Gainera, aurten hasita, urtebeteko iraupena duen online ikastaria eskainiko da, eta horretan aldez aurreko prestakuntza jaso duten profesional guztiak sartzea aurreikusi da.

Prestakuntza-programa hau diseinatu eta abian jartzeko, Nafarroatik kanpoko irakasleen nahiz Nafarroako Lehen Mailako Arretari atxikitakoen laguntza izan da. Orain arte, Osasunbideko 58 profesionalek osatu dute, edo osatzen ari dira, prestakuntza aldia. Lehen Mailako Arretako Gerentziaren helburua da etegabeko prestakuntza jarraituari eusteko moduko irakasle-talde egonkorra sortzea. Une honetan, gai honetan ospe handia lortu duten Lehen Mailako hiru profesional sartuta daude: Javier Mediavilla, Carmen Frauca eta José María Vazquez.

1.300 proba diagnostiko inguru azken urtean

Ekografia klinikoa, kontsultaturiko arazoari konponbidea bilatzera zuzendutako proba da. Lehen Mailako Arretan sartu izanak gorputzaren barneko egiturak behatu, neurtu eta ebaluatzeko aukera ematen die profesionalei, segurtasunaren eta arazoa konpontzeko gaitasunaren mesedetan.

Horrelako probak osasun zentroan egiteko aukera izateak prozesua orientatzen laguntzen du, atzerapen diagnostikoak, desbideratzeak eta joan-etorriak saihestuz. Azken urtean, ekografoa duten Nafarroako osasun zentroek era horretako 1.300 proba egin dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa