(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Administrazioarekiko identifikazio elektronikorako Cl@ve sistemarekin bat eginda dago gaurtik aurrera
osteguna, 2018.eko ekainak 7


Administrazio publiko guztiek partekatutako sistema honen laguntzaz, herritarren kudeaketa elektronikoa erraztu eta areagotzea du helburu


Herritarrek Estatuko Administrazio Orokorrak sortutako identifikazio elektronikorako Cl@ve sistema erabili ahal dute dagoeneko Nafarroako Erregistro Elektroniko Orokorrean (EEO) eskaerak egiteko eta Nafarroako Gobernuaren hainbat zerbitzu telematikotan eskaerak aurkezteko; hala nola, eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko ziurtagirien erregistroa, lan-zentroen irekiera edo berrirekiera, espedienteak zuzentzea, dokumentazioa eranstea, etab.

Sistema honi gaineratu behar zaio egun indarrean dagoen identifikazio-aukeren eskaintza, ziurtagiri digitalaren bitartez (hau derrigorrezkoa da pertsona juridikoentzat) nahiz iazko apirilean Erregistro Elektroniko Orokorrean eskaerak aurkeztu ahal izateko sortutako Nafarroako Zerga Ogasunaren gakoa (NAN+pasahitza) erabiliz.

Cl@ve sistemak zerbitzu publikoetarako sarbidea bateratu eta sinplifikatzen du. Sistema honi esker, herritarrek erabiltzaile eta pasahitz bakarra behar dute Administrazio Publiko desberdinen aurrean identifikatzeko, administrazio eta zerbitzu desberdinetara sartzeko gako desberdinak gogoratu beharrik gabe. Enpresek, aldiz, ziurtagiri digitala erabiltzen jarraitu behar dute.

Cl@ve sistemarekin, adibidez, Herritarren Karpetara sartzeko aukera izanen da. Estatuko Administrazio Orokorrak kudeatutako esparru honek Administrazioekiko harremanak erraztuko dizkie herritarrei, izan ere, honen bitartez, Administrazio publiko guztiek herritarren eskura jartzen dituzten informazio eta zerbitzu guztiak eskuratu ahalko dira, Nafarroako Administrazioaren jakinarazpen telematikoak barne, karpeta horretan bilduko baitira emandako helbide elektronikora bidaltzeaz gain.

PIN gakoa edo iraunkorra

Izapide telematiko bat egitean, erabiltzaileak erabakiko du identifikatzeko Cl@ve gakoa erabili nahi ote duen, eta hala baldin bada, Cl@ve-PIN ala Cl@ve-Iraunkorra nahiago duen. Cl@ve-PIN hautatuz gero, mugikorreko aplikazio bat erabili ahalko du PINa lortzeko. Internetez ere eskuratu ahalko du, eta kasu honetan, mugikorrera bidalitako SMS batez jasoko du esleitutako PINa, eta mugikorra ez da tramite horretarako baizik erabiliko. Cl@ve-Iraunkorra hautatuz gero, sisteman alta egitean emandako pasahitza erabiliko du tramitazio arloan sartzeko.

Cl@ve sistema erabiltzeko, nahitaezkoa da erregistratuta egotea. Ziurtagiri digitala edukiz gero, norberaren ordenagailutik egin ahalko da “Internet bidez ziurtagiri elektronikoarekin edo NAN elektronikoarekin” orrian zehaztutako jarraibideen arabera. Ziurtagiri digitala ez dutenek modu presentzialean egin beharko dute, eta horretarako, Nafarroako Gobernuak foru geografia osoan zehar sakabanatuta duen bulego-sareaz baliatu ahalko da. Horrez gain, Estatuko Administrazio Orokorrak Nafarroan Cl@ve erregistroa egiteko dituen bulegoetara jo daiteke (kontsultatu hemen zure helbidetik gertuen dagoen bulegoa).

Nafarroako Gobernuaren zerbitzu telematikoak identifikazio-sistema berri honetara egokitzeko lanak Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia Departamentua Nafarroako Gobernuan Administrazio Elektronikoa garatzeko egiten ari den ekintzei atxikita gauzatu dira, 30/2015 eta 40/2015 legeetan ezarritako ildoen arabera.

Hilabete honetatik aurrera, Cl@ve gakoaren bitartez, eskari handia duten tramitek online egiteko aukera izanen da; adibidez, enplegu publikoari lotutakoak: len eskaintza publikoetan izena ematea, aldi bateko kontratazio-zerrendak kontsultatzea, plaza hutsak hautatzea edo merituak eguneratzea. Irakasleen kasuan, lanpostuen esleipen telematikoan (LET) parte hartzeko eskaera tramitatu, egindako zerbitzuen orria bistaratu eta lekualdatze-lehiaketetan parte hartu ahalko dute.

Era berean, Cl@ve sistemaren bidez, ikasteko beka orokorren tramitazioa eta Educa beken berariazko deialdia egin ahalko dira; bata zein bestea herritarren barra-barra eskatzen dituzten zerbitzuak dira. Pixkanaka-pixkanaka, sistema hau Nafarroako Gobernuaren zerbitzu telematiko guztietan txertatuz joango da.

170.000 eskaera telematiko 2017an

Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak bildutako datuen arabera, herritarrek 170.000 eskaera tramitatu zituen telematikoki, eta horien artean, bolumenagatik, enplegu publikoari lotutako 38.000 online tramiteak eta etxebizitzaren arloko (eraikinen ebaluazio-ziurtagiriak, etxebizitza babestuaren erroldako izen emateak...) zerbitzuei buruzko 30.000 tramiteak nabarmen daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa