(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2017-2019 denboraldirako Tokiko Inbertsioen Plana gauzatzen ari da osteguna, 2018.eko ekainak 7


Inbertsioen programen eta tokiko programazioaren barnean 572 obra sartu dira eta 691 erreserban geratu dira


Tokiko Inbertsioen 2017-2019 Plana, 100 milioi eurokoa, gauzatzen ari da. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak egindako balantzearen arabera, inbertsioen programaren —plan gidariak— eta tokiko programazioaren —toki erakundeek eskatutako obrak— barnean egin beharreko jarduera guztien artean 572 obra finantzagarri eta erreserbako 691 obra aurkitzen dira, geratzen den aurrekontuaren arabera egingo direnak.

Jada 33.392.372 euro onartu dira Plan Gidarietarako:

Inbertsioen programako obrei dagokienean, altako hornidurako, hondakinen tratamenduko eta banda zabaleko obren Plan Gidariekin lotutakoak, 117 jarduera adostu dira. Horietatik 91 finantzagarri bezala onartu dira 33.392.372 euroren truke eta 26 obra erreserban geratu dira.

“Toki Programazioaren” eskaeretarako, 37.431.702 euro daude:

"Tokiko Programazioaren" ataleko obrak finantzatzeko, Nafarroako toki-erakundeek 1.612 eskaera aurkeztu dituzte. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak 2017an zehar hautatzeko eta lehenesteko jorratutako prozesuaren ondoren (ez onargarriak alde batera utzita lehen hautaketa egin zen, eta bigarrenerako berreskura zitezkeenak berriz planteatu ziren), 1.444 obra-eskaera behin betiko onartu dira, eta horietatik 481 finantzagarri moduan hartu dira. Beste 665 eskaera ere onartu egin dira, baina erreserban aurkitzen dira, izapidetu ahal izateko aurrekontuaren zain. Azkenik, 298 alde batera utzi dira.

Onartutako 481 obra finantzatzeko Nafarroako Gobernuak 37.431.702 euroko ekarpena egin behar du guztira.

"Erabaki askeko" obrak

“Erabaki askeari” dagokionean, erakundeak egokitzat jotako inbertsioak aurkezten joango dira hiru urte hauetan zehar, bakoitzerako jarritako zenbatekoaren arabera. Programa osorako, oro har, 23 milioi euro jarri dira.

2018ko maiatzera bitarte gauzatzea

Inbertsioen programen eta toki-programazioaren barnean 2017 eta 2018 ekitaldietarako gauzatzea aurreikusita zeuden 320 espedienteren %37 gauzatzen ari dira toki-erakundeak, %51 izapide-fasean aurkitzen den bitartean. Finantzaketa aldetik, horrek esan nahi du jada eginda egon daitekeela 23.474.455,79 eurori dagokien zatia; hau da, 2017rako eta 2018rako bi programa horietan aurreikusitakoaren %51.

TIP honetako 100 milioiren banaketa

Gogoratu behar da 2016ko abenduan onartu zuela Nafarroako Parlamentuak 18/2016 Foru Legea, 2017-2019 urteetarako Tokiko Inbertsioen Plana (TIP) arautzen duena, guztira 100 milioi euroko zuzkidurarekin. Plana lurralde-orekarako erreminta gisa planteatu da Nafarroarako, eta tamaina txikiagoko eta sakabanatze geografiko handiagoko toki-erakundeek aurkeztutako inbertsioei lehentasuna eman zaie. Hiru urtetan zehar, Lege horretan araututako hiru programen araberako obrak jasotzen dira:

- Inbertsioen Programak: 34 milioi euroko zuzkidura, altako ur-hornidurako, hiri-hondakin solidoen (HHS) tratamenduko eta banda zabaleko obren plan gidariekin zerikusia duten obretarako.

- Toki-programazioa: 43 milioi euroko zuzkidura, toki-erakundeek eskatutako obrak finantzatzen dituena. Ondorengo modalitateak sartzen dira: bajako hornidura-sareak, saneamendua eta euri-sareak; zoladura sareekin; zoladura sarerik gabe; argiteria publikoa; udal-hornidurak eraikuntza-araudira egokitzea; erabat habitatuta dauden lekuetarako bideak; eta osasun- edo irakaskuntza-erabilerarako partzelak urbanizatzea.

- Erabaki askea: 23 milioi euroko zuzkidura; toki-erakunde bakoitzari (Udala edo kontzejua) zenbateko bat esleituko zaio, biztanle-kopuruaren arabera. Oraingoan, esleipena proportzionalki handiagoa izan da biztanle-kopuru txikiagoko toki-erakundeentzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa