(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Parlamentuak Hondakinei buruzko Foru Legea eta bere Fiskalitatea ontzat eman ditu osteguna, 2018.eko ekainak 7


Honakoak dira bere helburuak: hondakinak sortzea prebenitzea, kudeaketa hobetzea, eta ekonomia zirkularrean eta klima aldaketaren aurkako borrokan aurrera egitea


Nafarroako Parlamentuak gaur Hondakinei buruzko Foru Legea eta bere Fiskalitatea ontzat eman ditu. Honakoak dira bere helburu nagusiak: hondakin sortzea prebenitzea, bere kudeaketa hobetzea, ekonomia zirkularrean eta klima aldaketaren aurkako borronak aurrera egitea, Foru Erkidegoko eskumenen esparruan. Horrela, bete nahi dira Europako araudian eta Nafarroako 2017-2027 Hondakinen Planean (PRN) aurreikusitako helburuak.

Hondakinei buruzko Foru Legea PRNeko eskakizun bat da, bere helburuak lortzeko tresna nagusi gisa, besteak beste: hondakinak sortzea prebenitzea, horiek murriztea eta haien kudeaketa hobetzea. Nafarroako Hondakinen Plana bezala, Foru Legeak, hura osatzeko, parte-hartzea prozesu zabala garatu du. Bertan, 76 entitatek eta partikularrek hartu dute parte, nortzuk 400 ekarpen inguru burutu dituzten. Horrez gain, hura parlamentuan izapidetzerakoan, legeari hainbat zuzenketa egin zaizkio gaur goizean behin betiko testua ontzat eman baino lehen.

Estatuko testuinguruan, Hondakinei buruzko Foru Legea arau berritzailea da. Horrek neurri zehatzak egituratzen ditu hondakinak sortzea eraginkortasunez prebenitzeko, Europako araudiak ezartzen duen bezala. Horrez gain, materia organikoaren %100eko gaikako bilketa egitearen aldeko apustua egin du eta fiskalitate zabala aurreikusi du, hondakinak zabortegian desagerrarazteko eta errausteko zerga batekin eta Hondakinen Funts bat sortuz, hondakinek gizakien osasunean eta ingurumenean sortzen dituen inpaktuak murrizteko. Horrez gain, gaur egungo Partzuergoa ordezkatuko duen Erakunde publiko bat sortzea aurreikusi du, Nafarroan hondakinak modu koordinatuagoan, eraginkorragoan eta kohesionatuagoan kudeatzeko.

Helburu nagusiak

Gaur ontzat emandako testuak hondakinak prebenitzeko eta zuzen kudeatzeko antolamenduzko neurriak zehazten ditu, eta baita horretarako tresna ekonomikoak ere. Hauek dira bere helburu nagusiak: hondakinak ingurumena eta gizakien osasuna arriskuan jarri gabe kudeatzea bermatzea, hiritarren bizi kalitatea hobetuz; hondakin gutxiago sortzearen alde egitea eta horiek berrerabiliz eta birziklatuz aprobetxatzearen alde egitea; zabortegira hondakin gutxiago botatzea eta erraustea, eta azken bi jarduera horiek zergapetzen dituen araubide juridikoa ezartzea.

Badira nabarmentzen diren bestelako helburuak, esaterako: degradatutako guneak lehenera ekartzea eta kutsatutako lurzoruak garbitzea; Nafarroako herri administrazioetako eskumenen eta antolamenduaren araubide bat ezartzea; eta Administrazioaren eta tokiko erakundeen artean, etxeko eta merkataritzako hondakinak zuzen eta modu koordinatuan kudeatzea bermatzea, bai garraioari eta tratamenduari eta bai materialak berreskuratzeari dagokionez.

Hondakinen 2017-2027 Planean, dagoneko, Prebentzio Programa zehatz bat bildu da, hondakinen hierarkia piramidea alderantzikatzeko helburuarekin eta prebentzioari lehentasuna emateko, desagerraraztearen aurrean. Arau honekin bat eginez, Legearen proiektuak bere IV. Izenburu osoa erabili du abian jarriko dituen prebentzio eta kudeaketa neurri horiek zehazteko: Hondakinak Murrizteko eta ekonomia zirkularra sustatzeko Bulegoa, erosketa publiko berdea, etxeko eta merkataritzako hondakinen materia organikoaren gaikako bilketa, eta horiek berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzea. Horrez gain, plastikozko poltsen erabilera eta behin erabiltzeko ontzitegiko salmenta araupetzen ditu, ontziak prebenitzeko neurriak eta jarraibideak ezartzen ditu bestelako kudeaketa sistemetan eta ekitaldi publikoetan eta sentsibilizazio, laguntza eta informazio kanpainak burutzen ditu.

Nabarmendutako bestelako alderdiak dira fiskalitatea eta kudeaketarako Entitate Publiko berria. Hura tokiko entitateez eta Foru Erkidegoko Administrazioaz osatuta egongo da eta, legeak esandakoaren arabera, hartuko du “bere zeregina betetzeko egokiena den itxura juridikoa”, hartara, bermatuko du erabakiak hartzeko organoen parte-hartzea nagusi izatea toki entitate eskudunetan”. Itxura juridikoa hurrengo hilabeteotan definituko da, eta abian jarri ondoren, gaur egungo Partzuergoa desagertuko da, gaur egun duen itxura juridikoak ez baitu bat egiten indarreko araudiarekin.

Desagerraraztearen gaineko zerga

Fiskalitateari dagokionez, Legeak hondakinak zabortegi batean desagerrarazteko eta errausteko zerga ezarri du, prebentzioa sustatzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzeko, eta zabortegira hondakin gutxiago botatzeko eta errausteko helburuarekin.

Zerga aurrekontu partida zehatz baten barruan sartuko da “Hondakinen Funtsa” izenekoa. Hura Lege honetan aurreikusitako helburuetarako bakarrik erabiliko da, hau da: prebentzioan sentsibilizatzeko eta ikertzeko jarduerak, gaikako bilketa eta garraioko sistemak hobetzea; degradatutako zonaldeak lehenera ekartzea eta kutsatutako lurzoruak garbitzea; eta hondakinak berrerabiltzeko prestaketa jarduerak, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa