(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Legean ezarritako mugak gainditzea proposatu dio Sanchezi finantza inbertsio iraunkorrak bideratzeko ostirala, 2018.eko ekainak 8


Barkosek atzo Sanchez Presidenteari bidali zion gutunean, honen agintaldiaren hasieran premia handiz abiatu beharrekotzat jo dituen zenbait gai aipatu dizkio


Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek gutuna bidali zion atzo, ostegunez, Espainiako Gobernuko Presidente Pedro Sanchezi, “agintaldiaren hasieran premia handiz abiatu beharrekotzat” jo dituen zenbait gairi buruzko hausnarketa helarazteko eta intereseko gai horiek eta beste batzuk aztertzen lagunduko dien bien arteko bilera bat eskatzeko.

Horrela, egungo egoera parlamentarioan Sanchezek bereganatu duen erronka benetan zaila izango dela ulertuta, Barkosek berariaz aipatu ditu gutun horretan “interes orokorraren izenean Exekutiboaren ekintzari baizik ez dagozkion gaiak, edota parlamentuan arrazoizko eta bakebidezko kudeaketa izan ditzaketenak”.

“Interes orokorra aipatzen dudanean, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaria naizen aldetik, Nafarroako interes orokorrari baizik ez dagozkien gaiez ari naiz, nahiz eta gai horien hedapenaren ondorioz herritar guztiei eragiten dieten”, adierazi du Barkosek.

“Lehenik eta bereziki”, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa aipatu du, eta “horren interpretazio zorrotzak ikuspuntu finantzariotik inbertsio iraunkorrak egiteko dakarren ezintasuna”. Horren harira, Barkosek zera idatzi du: “ongi dakizunez, Presidente, asko gara aurreko Gobernuari gai honi buruzko arrazoizko konponbidea eskatu izan diogun erakundeak –udalak zein gobernuak–. Arrakastaz toki erakundeetzat eta erantzunik gabe Autonomia-Erkidegoen kasuan, baina orain aukera ezin hobea dugu kapitulu hau zure Gobernuaren ibilbidearen hasierako erreferente politikoetako bat bilaka dadin”, ziurtatu du.

Bigarrenik, Nafarroako Lehendakariak “eragin orokorra duen beste kapitulu garrantzitsu bat” aipatu du gutunean: lanpostuak berriro betetzeko tasetan ezarritako mugapenak. Barkosen esanetan, “ongi ezagutzen dugu Estatuko administrazioen bitartekotasun-defizita, eta kezkatzeko modukoa iruditzen zaigu, ez bakarrik enplegu publikoaren sektoreari dakarkion eskasiagatik, baita gai hau Europako bazkide askoren aldean irekitzen hasi den etenagatik”.

“Halaber, Europara begira eta etorkizunerako partekatzen ditugun erronka guztien artean –jarraitu du Barkosek–, iritzi-trukea izan nahi nuke, unearen larritasunaren harira, irekitzen ari den aro berri honetako NPBari buruz, izan ere, garrantzi handiko efektuak izango ditu sektorean eta efektu horiek guztiak era koordinatuan konpondu beharko ditugu”.

Halaber, Barkosek koordinazioa eskatu du langabeziagatiko babesean eta zenbait proposamen partekatu nahi izan ditu; horien artean, autonomia-erkidegoek azken Konferentzia Sektorialean adostutako proposamena, langabezian dauden pertsonen babes soziala hobetzea xede duena.

Azpiegituren arloan, Lehendakariak ziurtatu du, Nafarroako Gobernuarentzat “premiazkoa dela Espainiako Gobernuarekiko harremanei eustea, Mediterraneo-Kantauriko Korridoreko Prestazio Handiko Trena zein Nafarroako Ubidearen Bigarren Faseari buruzko jarrerak partekatzeko”.

“Era berean, azpiegitura sozialen arloan dauden premiazko gaien artean”, Barkos Lehendakariak “Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Dekretuaren indargabetzea” nabarmendu du. “Ongi dakizunez, asko gara, osasun-arretaren unibertsaltasuna bermatzeko halakoxe arau-linbo batez baliatu behar izan dugun autonomia-erkidegoak, eta egoera hau lehenbailehen konpondu behar dugu aipatutako Errege Dekretuaren indargabetzearen bitartez”, azaldu du.

Hezkuntzaren arloan, nafar exekutiboko buruak “hezkuntza arloko gastu publikoa arrazionalizatzeko premiazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Dekretuaren indargabetzea” eskatu du, “horixe izanen baita lehenengo urratsa ratioak eta eskola-orduak berreskuratzeko, irakasleak ordezkatzeko eta hezkuntza publikoa indartzen lagun dezaketen beste hainbat elementu abian jartzeko”.

Gutunean, Barkos Lehendakariak ontzat hartu du Sanchez Presidenteak “berdintasuna Gobernuko presidenteordetzara eramateko” hartu duen erabakia, eta erabaki hori “Estatuko Berdintasunaren aldeko eta Genero-Indarkeriaren aurkako balizko Itun baten inguruan partekatzen dugun helburuaren aurreko pausoa” izateko esperantza azaldu du.

Esparru horretako akordioa “lehenbailehen errealitate bihurtuko den” itxaropenean, Barkosek konfiantza azaldu du “luze gabe, bi aldeoi dagokigun Hitzarmen Ekonomikoaren Legea aldatzeko nahitaez bideratu beharko dugun akordioa” aurrera aterako dela.

“Gai ekonomiko-finantzarioetan eta aldebikotasunaren esparruan”, Barkosek adierazi du, Nafarroako Gobernuak “Foru Komunitaterako Gastu-Arauaren helburua zehazteari buruz” duen jarrera “Hitzarmen Ekonomikoa Koordinatzeko Batzordearen barnean” ezagutzera emateko prest dagoela.

Barkos Lehendakariak LORAFNAren garapenean gauzatu gabe dauden transferentziak ere aipatu ditu gutunean, izan ere, “Nafarroako Foru Komunitateari baizik ez dagozkion gaiak izanik, ez dira oraindik haren eskuduntzapekoak”.

Gai horiekin batera, Barkosek “gizarte osoari dagokion gaukotasunari lotutako beste hainbat gai aztertzeko interesa” aurreratu du.

Azkenik, Barkos Sanchez Presidentearen esanetara gelditu da, intereseko gai horiek eta beste batzuk aztertu ahal izateko, proposatutako gaien “garrantziak premiatuta, eta betiere agenda arras itxita dagoela jakinik”.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa