(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturak Juan Antxieta eskultoreak Errenazimentuan egindako figura eta erretaulei buruzko gida didaktikoa aurkeztu du astelehena, 2018.eko ekainak 11


Erretaulak kokatuta dauden Añorbe, Agoitz, Caseda eta Tafalla herrietako Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendutako material didaktikoa da


guia

Actividad organizada por el Ayuntamiento de ( irudia handitu )

Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak, Añorbe, Agoitz, Caseda eta Tafallako udalen lankidetzaz, “Juan Antxieta, erretaulak Nafarroan” izenburuko gida aurkeztu du. Lehen Hezkuntzarako taxutu den material didaktiko hau Antxietak Añorben, Agoitzen, Casedan eta Tafallan landutako erretauletan inspiratu da.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzendutako ekimen honen bitartez, bertako ondare artistikoaren zati handi bat bultzatu nahi da: artistak herri horietan egindako erretaulak. Gaztelaniaz eta euskaraz argitaratutako gida hau interaktiboa, erabilerraza eta arras bisuala da, eta eduki praktikoekin batera, hainbat alorri dagozkien jarduerak ere eskaintzen ditu: artea, idazketa, hausnarketa eta eztabaida, matematika, etab.


gida

“Juan Antxieta, erretaulak Nafarroan” gida didaktikoa. ( irudia handitu )

Bestela esanda, gida honen bitartez, hausnarketa eta eztabaida sustatu nahi dira arteari buruz eta kultura ondarearen ezagutzak eta transmisioak duten garrantziari buruz.

Gida hau, lau herrietako udalek 2017an abiatutako proiektu bati lotuta sortu da, izan ere, orduko hartan, erretaula bakoitzari buruzko azalpenak biltzen zituzten ele bitako 4.000 foileto argitaratu eta bisita gidatuak antolatu zituzten, euskaraz eta gaztelaniaz.

Gida aurkezteko ekitaldian izan dira Carlos Martinez, Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendaria; Unai Lako, Agoizko alkatea, eta Kati Leatxe, gida lantzeaz arduratu den Karekin Kultura enpresaren arduraduna.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa