(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilariak Nafarroako Emakumeen Aurkako Indarkeriaren aurrean Koordinatzeko Erakunde arteko III. Akordioaren urteko txostenaren datuak aurkeztu ditu osteguna, 2018.eko ekainak 14


Horrez gain, Emakumeeenganako indarkeriaren aurkako jarduna koordinatzeko Tokiko Protokoloak Lantzeko Gida aurkeztu da


Transcripción textual del video

Gaur goizean, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo Hualdek eta NABIko zuzendari-kudeatzaile Mertxe Leránoz Goñik Nafarroako Emakumeen Aurkako Indarkeriaren aurrean Koordinatzeko Erakunde arteko III. Akordioaren urteko txostenean bildutako datuak aurkeztu dituzte. Akordioa acuerdo que fue firmado por Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Foru Komunitateko Fiskaltza Nagusiak sinatu zuten. Horrez gain Emakumeeenganako indarkeriaren aurkako jarduna koordinatzeko Tokiko Protokoloak Lantzeko Gida aurkeztu da.
Informe Anual

La Consejera Ollo y la directora gerente del INAI, Mertxe Leranoz. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo Hualdek eta NABIko zuzendari-kudeatzaile Mertxe Leránoz Goñik Nafarroako Emakumeen Aurkako Indarkeriaren aurrean Koordinatzeko Erakunde arteko III. Akordioaren urteko txostenean bildutako datuak aurkeztu dituzte. Akordioa Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Foru Komunitateko Fiskaltza Nagusiak sinatu zuten. Horrez gain Emakumeeenganako indarkeriaren aurkako jarduna koordinatzeko Tokiko Protokoloak Lantzeko Gida aurkeztu da.

Datuak Akordioaren Batzorde Iraunkorraren aurrean aurkeztu dira.

Urteko Txostenak 2017an onartutako konpromisoen betetze-maila islatzen du, lotutako eragileek emakumeenganako indarkeriaren arloan abian dituzten ekintzen egoerari buruzko funtsezko ezagutza eskaintzeaz gain. Horren bitartez, bi helburu lortu nahi dira: batetik, politika publiko eraginkorren diseinua definitzea, eta bestetik, profesionalen nahiz gizon eta emakume ororen kontzientziazio eta sentsibilizaziorako tresna bat eskaintzea.

Emakumeen aurkako indarkeria, datuetan

Emakumeenganako indarkeriaren aurka jarduteko Foru Legearen Ekintza Planak 2017rako aurreikusi zuen 3.713.800 euroko aurrekontuari dagokionez, % 85 gastatu da, eta baliabide ekonomikorik gehienak arreta integralerako bideratu dira.

Horrekin batera aipatu behar da esparru psikosozialean emakume gehiago artatzen ari direla. Arreta integraleko taldeetan, arreta % 60 inguru igo zen iaz, eta horren azalpena dugu arreta espezializatua foru geografia osora hedatu izana, Iruñerria-Iparraldeko Eremuan nahiz Tafallako Eremuan talde berrien arreta abiatu baitzen. Nolanahi ere, aurretiaz jardunean ziharduten taldeek ere emakume gehiago artatu dituzte. Honi gaineratu behar zaizkio Iruñeko Udaleko Emakumeentzako Arreta Zerbitzuan artatutako emakumeak.

Harrera baliabideetan, 115 emakume eta 134 adingabe (50 neska eta 84 mutil) artatu zituzten. 2017an, % 16 gehitu da artaturiko emakumeen kopurua aurreko urteko datuen aldean.

Horrekin batera, Emakumeen Salerosketaren aurkako Nafarroako Foroaren barruan koordinazioari emandako bultzada nabarmendu behar da, foroa osatzen duten erakunde eta eragileen baterako lanetik abiatuta, informazioaren bilketa hobetuz eta, lehendabiziko aldiz, esplorazio sexualerako emakumeen salerosketako biktimei emandako arretari buruzko datuak eskainiz. Errealitate honi buruzko datuak lortzeko zailtasunak azpimarratu behar dira; horrexegatik adierazi zen 52 emakumeri emandako arretan landu zen lehendabiziko hurbilketa baizik ez zela.

Segurtasun indar eta erakunde desberdinen aurrean aurkeztutako salaketei dagokienez, kopuruak aurreko urteetakoen antzekoak dira: guztira, 1.271 salaketa egon dira, hau da eguneko 3 salaketa baino gehiago Nafarroan. Azken 10 urteotan, ia 12.000 salaketa aurkeztu dira.

Salaketen ezaugarriei dagokienez, gehienetan indarkeria fisikoa eta psikologikoa salatzen da (% 53). Jaioterriaren arabera, 3tik 2 estatu espainiarrean jaiotako emakumeak dira eta hirugarrena atzerritarra. Harreman motari dagokionez, erasotzaileek maitasunezko erlazioa dute edo izan dute biktimekin kasuen % 82tan, eta salaketen % 10etan baizik ez dago bien arteko ezein loturarik. Honelako kasuetan, salaketak sexu-indarkeriagatik egin ohi dira.

Era berean, Nafarroako genero-indarkeriaren aurkako epaitegietan aurkeztutako salaketei buruzko datuetan, azken bi urteotan goranzko joera garbia nagusitu da (igoera % 22koa izan da 2016tik 2017ra, eta % 26koa aurreko urte-arteko epean).

Uko-egiteak dira aipatu beharreko beste datu bat. Aurten, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emandako datuen arabera, Nafarroan uko-egiteak % 10,6 dira, estatu espainiarrean dagoen % 9,9ko batez bestekotik hurbil.

Babes aginduei dagokienez, kasuen % 20an eskatu ziren, baina 3tik 1ek ezezko erantzuna jaso zuen, epaitegi guztien arteko batez bestekoaren arabera (% 33).

Epaiei dagokienez, 508 pertsona auziperatu zituzten genero-indarkeriaren aurkako epaitegien, zigor-arloko epaitegien eta Probintzia Auzitegiaren artean (2016an, 433). Kondena-epaiak 407 izan ziren (% 80) eta absoluzio-epaiak 101 (% 20), hau da, kasu guztien artean, 5etik 4tan kondena egoten da.

Datuekin bukatuz, garrantzi handiko beste gai bat aipatu behar da: bistaratzea, kontzientziatzea eta sentsibilizatzea, funtsezko ardatza baita Nafarroako herritarrei eta erakundeei zuzendutako prebentzioa lantzeko, emakumeenganako indarkeriak dakarren giza-eskubideen hauste larriaz jabe daitezen. Horren kariaz, sentsibilizazioaren arloko ekintza garrantzitsuak abiatu dira, foru nahiz toki erakundeen bultzadaz eta koordinazioaz. Horrela, NABIk jaietako eta azaroaren 25eko kanpaina espezifikoak antolatu zituen. Iazko jaietako kanpainari 179 toki erakunde atxiki zitzaizkion (aurretiaz ekimen honetan parte hartu ez zuten 39 udalerri gehitu dira). Hauxe izan zen lortutako inpaktua: Nafarroako biztanleria osoko emakumeen % 89 eta gizonen % 88.

Emakumeeenganako indarkeriaren aurkako jarduna koordinatzeko Tokiko Protokoloak Lantzeko Gida

Era berean, tokiko protokoloak lantzeko gida aurkeztu da. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarduna koordinatzeko berariazko protokoloak landu, abiatu, jarraitu eta ebaluatzeko lanak erraztea da gida honen xedea, eta protokoloak lantzeko orientazioak, jarraibideak eta mekanismoak zehazten dituen hainbat atalez osatuta dago. Gida honen bitartez, aholkularitza eta laguntza eskaini nahi zaie Nafarroako toki erakundeei, emakumeenganako indarkeria-kasuen aurrean jarduteko eta koordinatzeko berariazko protokoloak landu, abiatu, jarraitu eta ebaluatzeko, erabakiak aldez aurreko informazioa emanik har daitezen.

Gidak 3 protokolo eredu ditu:

- Emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarduna koordinatzeko protokoloa

- Jai-esparruetako eraso sexisten aurkako tokiko protokoloa

- Emakumeenganako indarkeriari lotutako hilketen edota egoera larrien aurrean jarduteko prozedura.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa