(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta “la Caixa” Fundazioak gizarte, hezkuntza eta kultura arloetako lankidetza berritu dute ostirala, 2018.eko ekainak 15


Uxue Barkos Lehendakariak eta Jaume Giró zuzendari nagusiak sinatu duten akordioaren arabera, Fundazioak 14 milioi euro inbertituko ditu aurten Foru Komunitatean


saludo

Barkos Lehendakaria eta Giró zuzendari nagusia elkarri agurtzen, lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek eta "la Caixa" Banku Fundazioko zuzendari nagusi Jaume Girók akordioa sinatu dute gaur goizean Iruñean, bi erakundeek gizarte-ekintza, hezkuntza, zientzia eta kultura arloetan mantentzen duten lankidetza zehazteko. "la Caixa"-k 14 milioi euro zuzenduko dizkio 2018an lankidetza honi.

Hauxek dira hitzarmenean jasotako oinarrizko helburuetako batzuk: haur behartsuenen bizi-baldintzak hobetzea, adinekoen zahartze aktiboa sustatzea, beharrean dauden kolektiboei laneratzea erraztea eta gaixotasun aurreratuak dituzten pazienteen arreta integrala zaintzea, baita desgaitasuna edo bazterketa-arriskua duten pertsonen ongizatzean laguntzea.

Jarduera-ildo horiez gain, akordioak zenbait ekintza ere aurreikusi ditu hezkuntza, kultura, ikerketa eta ezagutzaren esparruetan, "la Caixa" Banku Fundazioaren 2016-2019ko Plan Estrategikoaren arabera.

Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak oso balorazio positiboa egin du gizarte ekintzaren babesaz eta Nafarroako gizarte inbertsioa indartzen lagunduko duten lankidetza-ildoen ezarpenaz. “Bi erakundeen arteko lankidetza-esparru desbedinen bitartez, gure komunitateko kolektiborik kaltetu eta zigortuenetako batzuen bizi-baldintzak hobetzeko proiektuen garapena errazten dugu”, ziurtatu du Barkosek.

Bestetik, "la Caixa" Banku Fundazioko zuzendari nagusi Jaume Girók adierazi duenez, “gaur Nafarroarekin dugun konpromisoa indartu dugu berriz ere. Gure helburua, Nafarroako Gobernuaren ondoan, komunitate honetako gero eta pertsona gahiagorengana iristea da egunez egun. Gizarte, kultura eta hezkuntza arloetako programetara zuzendutako inbertsioa areagotu dugu, behar gehien dutenei aukera gehiago eskaintzeko asmoz”.

Gizarte proiektu nagusiak

Hauek dira jasotako lehentasunezko proiektuetako batzuk, gizartea eraldatzeko ekintzari arreta berezia ematen diotenak:

Incorpora programa, enplegua aurkitzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen , desgaitasunen bat duten pertsonen, iraupen luzeko langabeen, baztertzeko arriskuan dauden gazteen, genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeen, etorkinen eta giltzaperatu ohien kontratazioa. 2017. urtean zehar 487 lanpostu bideratu ziren Nafarroan lurraldeko 197 enpresen laguntzari esker. Guztira, 7 gizarte-erakunde arduratzen dira Incorpora komunitatean garatzeaz.


representantes

Ekitaldian parte hartu duten bi erakundeen ordezkariak. Ikus argazki-oina informazioaren bukaeran. ( irudia handitu )

 • Gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonen arreta integraleko programaren helburua beren bizitzaren amaieran dauden pertsonen eta haien senideen arretaren kalitatea hobetzea da. Nafarroan diziplina anitzeko arreta-talde bat du programa honek eta 485 paziente eta 727 seniderengana heldu da 2017. urtean.

Adinekoen programaren eginkizuna da talde horren gizarte-partaidetza sustatzea, haren esperientziaren balioa nabarmentzea eta gure gizartean protagonista aktibo gisa jartzea. Adinekoek teknologia berriko, kultura eta gizarte arloko proiektuetan prestakuntza aukera dute, itundutako 8 adinekoen zentroren bidez. 2017. urtean 139 jarduera egin ziren Nafarroan, eta 2.687 adinekok parte hartu zuten.

Gizarte Etxebizitzako programek errentako etxebizitzak eskaintzen dituzte, merkatu prezioak baino merkeago, eta etxebizitza bat lortzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat dira. Nafarroan, "la Caixa" Taldeak 559 gizarte etxebizitza ditu guztira.

• Askatasuna kendu dieten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea, Reincorpora programaren bidez, gizarte-ekimeneko proiektuetarako laguntzak, boluntarioak eta herritarren bizikidetza sustatzea dira "la Caixa" Gizarte Ekintzaren beste helburu nabarmen batzuk, eta horiei ekingo die komunitatean.

• Bestalde, "la Caixa" finantza-sareak gizarte, ingurumen, kultura eta hezkuntza arloetako proiektu eta jardueren garapena bultzatzen du ingurune hurbileko proiektuetarako laguntza ekonomikoen bitartez. 2017. urtean, 499 jarduera garatu ahal izan ziren bulego-sareari esker, 1,6 milioi eurotik gorako guztizko inbertsioarekin.

Ia 82.000 bisitari Nafarroako erakusketetan

Kultura zabaltzeari dagokionez, "la Caixak" pertsonen hazkuntza sustatzen du, ezagutzaren bidez, Nafarroan egiten dituen erakusketen bidez. 2017. urtean hiru erakusketa programatu zituen: "Salgado. Arte en la calle" eta “Inventos para el desarrollo” Iruñean, eta "Hablemos de drogas" Tuteran.

2018an, Adinekoen programari atxikita, CIVICANen jarri dute ikusgai “Envejecer en África, América Latina y Asia” izenburuko erakusketa ibiltaria,”la Caixa” Gizarte Ekintzak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak Espainiako HelpAge Internationalen lankidetzaz bultzaturikoa. Erakusketak 1.350 bisitari erakarri ditu, banakakoak zein 8 ikastetxetatik eta 14 gizarte-erakundetatik antolatutako hezkuntza-bisitaldiak barne hartuta. Udazkenean, komunitatean beste bi erakusketa antolatzeko asmoa dago.

Erakundeak 90eko hamarkadan ekin zion Nafarroan erakusketan antolatzeari. Lehenengo erakusketa 1991n Iruñean antolatutako Zientziaren Karpa izan zen.

Gainera, Gizarte Ekintzak humanitateetara, arte eszenikoetara eta musikara hurbiltzeko aukera eskaintzen die Nafarroako herritarrei kontzertuen eta eskola-antzerkiko emanaldien bitartez (3.034 partaide).

Horrez gain, eduCaixa programa garatzen jarraituko da, "la Caixa" Gizarte Ekintzaren hezkuntza-eskaintza guztia barne hartzen duena. 2017. urtean Nafarroako 194 eskolek eta 55.792 ikaslek proiektu honen baliabide eta jardueretan parte hartu zuten.

"La Caixa" Gizarte Ekintzaren beraren jardueraz gain, erakundeak gizarte, kultura, zientzia eta ingurumen arloetako hainbat ekintza ere egiten ditu Caja Navarra Fundazioarekin batera, 2018rako sinatutako Baterako Gizarte Ekintzaren 7 milioi euroko akordioari esker, 2017ko 6,5 milioiko akordioaren aldean. Horien artean bertako gizarte-erakundeekin egindako gizarte-proiektuak nabarmendu daitezke, hala nola bi fundazioen ildo estrategikoei dagozkienak (laneratzea, adinekoak...) eta bikaintasuna ikertzen eta kulturari laguntzeko proiektuak.

ARGAZKI-OINA: ezkerretik eskuinera, Izaskun Azkona, "la Caixa" Gizarte Ekintzaren Nafarroako Lurralde Ekintzaren kudeatzailea; Rafael Chueca, "la Caixa" Fundazioaren Lurralde eta Zentroen Arloko zuzendari korporatiboa; Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakaria; Jaume Giró, "la Caixa" Fundazioko zuzendari nagusia; Ana Díez Fontana, Caixa Banken Nafarroako lurralde zuzendaria, eta Miguel Laparra, Eskubide Sozialetako lehendakariordea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa