(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak hizkuntza politikoan lankidetza mantentzeko nahia berretsi dute ostirala, 2018.eko ekainak 15


Duela urtebete hasitako lankidetzarekin jarraitzeko dokumentu bat sinatu dute gaur Ana Ollok, Bingen Zupiriak eta Beñat Arrabitek


Transcripción textual del video

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak gaur berretsi dute hizkuntza politika gaietan lankidetzan aritzeko konpromisoa. Iazko uztailean sinatu zuten hitzarmenaren urteurrena betetzear dagoela, hiru erakundeek urte osoan zehar elkarlanean sustatutako proiektuen berri eman dute Donostian egindako agerpen publiko batean.

personas

Ezker eskuin:Arrabit, Olllo eta Zupiria. ( irudia handitu )

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak gaur berretsi dute hizkuntza politika gaietan lankidetzan aritzeko konpromisoa. Iazko uztailean sinatu zuten hitzarmenaren urteurrena betetzear dagoela, hiru erakundeek urte osoan zehar elkarlanean sustatutako proiektuen berri eman dute Donostian egindako agerpen publiko batean. Adierazi dutenez, 20 proiektu eta lan-ildo inguru jorratu dituzte urte osoan zehar, eta bide emankor horri eusteko borondate argia azpimarratu dute. Horretarako, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Administrazioekiko Harremanetako kontseilariak eta Beñat Arrabit Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidenteak iazko konpromisoari jarraipena ematen dion aurtengo eranskina sinatu dute gaur, Hiruko Itun honek hizkuntza politika eraginkor bat bideratzen laguntzen jarrai dezan.

Sinadura ekitaldian, Ana Ollo kontseilariak, hiru erakundeen elkarlana eraginkorra izan dadin egindako esfortzua azpimarratu du: "Urtebete daramagu jada lankidetzan, ondo antolaturiko elkarlan batean murgildurik. Denbora honetan guztian zehar, gai izan gara interesak elkarri ezagutarazteko, lanean elkarrekin aritzeko eta ezagutza, jakituria eta esperientziak elkarrekin partekatzeko. Gaurko eranskina, hain zuzen, horren adierazlerik argiena da. Euskara balore bezala ikusteko gai izan gara, hiru lurraldeak aberasten dituen zerbait bezala”.

Zupiria sailburuak, bestalde, elkarlan honen eraginkortasuna nabarmendu du: “Iaz azpimarratu genuen bezala, elkarlan hau erabat naturala da. Euskararen lurralde osoan hizkuntza politika kudeatzeko ardura dugu Hiruko Itunaren atzean gauden hiru erakundeok, arduragabekeria litzateke bizkarra emanda lan egitea. Hitzarmena sinatu eta urtebetera lankidetza hau oso eraginkorra suertatu dela esan dezakegu. Proiektu zehatzak sustatu dira eta informazioa trukatzeko bideak hobetu ditugu, beti ere herritarren eta euskararen mesedetan. Aurretik elkarlan zehatzak egon badira ere, lehen aldiz era sistematikoan ari gara lanean elkarrekin eta babes ofizial batekin”.

Beñat Arrabit EEPko presidenteak azaldu du erakundeek erakutsi dutela "posible dela" elkarlanean aritzea proiektu ezberdinak aurrera ateratzeko: "Erakutsi dugu posible dela elkarrekin lan egitea, Inkesta Soziolinguistikoa, EAS edo Eskola Futura proiektuak martxan jartzeko. Eta demostratu dugu, baita ere, gai garela indarrak batzeko Europatik finantzabideak lortzeko".

Etorkizuna eta ‘Hiruko Ituna’ marka

Hiruko Itunari esker, orain urtebete ireki zen bideari jarraipena emango zaio aurten ere, urteko programak ezartzen duen eranskinaren bidez. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak gaur sinatu duten hitzarmenak ahalbidetuko du aurten aztertu diren hainbat gai datozen hilabeteotan gauzatzea, bai eta proiektu berriak bultzatzea ere. Hortaz, elkarlan honen helburua denboran irautea da, kontrakoak ez bailuke zentzurik izango lortzen ari dena ikusita.

Irauteko konpromiso horren erakusgarri da hiru erakundeek lankidetza hau islatzeko sortu duten marka: ‘Hiruko Ituna’.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa