(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko ekainak 18


Nafarroako Gobernuak ekitaldi berriak prestatu ditu datorren asterako, ekainak 18tik 24ra


Ennaut Elorrieta

Ostiral honetan Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du Tafallan. ( irudia handitu )

Aste honetanNafarroako Museoak hiru hitzaldi proposatzen ditu: asteazkenez, “Bertsolaritza kultura-intereseko ondasun bilakatzeko adierazpenaren aurkezpena”; ostegunean, “Espartzuaren kultura eta paisaiaren aldeko babesa” eta igandean “Laxoa kultura-intereseko ondasun immateriala bilakatzeko proposamenaren aurkezpena”

Zinemari dagokionez, Nafarroako Filmotekak badu eskaintza eder. Asteazkenean Martin Ritt-en “Odio en las entrañas” pasako da, ostegunean Takeshi Kitano zuzendari handiaren “Flores de Fuego” eta ostiralean egitarau bikaina osatzeko Andrew Niccol-en “Gattaca” filmea izango da ikusgai.

Musikak badu proposamen bikoitza eta anitza ere bai. Alde batetik, Ken Zazpi-ren abeslaria den Eñaut Elorrietak bere bakarkako lana aurkeztuko du ostiralean Tafallako Kulturgunean. Bestetik, Aibarreko Aritza Abesbatzak, leku bikain batean arituko da, Orreagako Elizan larunbatez.

Formakuntzari dagokionez, Nafarroako Liburutegiak tailer bi proposatzen ditu: idazten eta irakurtzen irakasteko prestatutako “Lectura fácil” astelehenetik astearterea eta Regina Salcedoren sorkuntza idazketa tailerra asteazkenez. Huarte Arte Garaikideko Zentroari dagokionez, Komisariotzaren Inguruko Ikerketak Garatzeko Egoitzak lanean darrai eta “Artxiboa plazara!” tailerrak aurrera egiten du ere bai. Gainera, ostiraletik igandera Super 8 formatuan aritzen ikasteko tailerra zabalduko da Zentroan. Era berean, Lizarrako Karlismoaren Museoan prestatu den Escape Room proposamena gozatzeko aukera dago oraindik.

Erakusketen alorrean, Nafarroako Museoak “José Latova. Argazkigintza arkeologikoan 40 urtez” erakusketa eskaintzen du. Bere aldetik, Oteiza Museoak “Interpretazioak” programarekin jarraituko du, Imanol Marrodanek Alzuza Zentroan sortu duen lanarekin: “Arma isilak gerra lasaietarako”. Era berean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak “Futbola Nafarroan” erakusketa-txikia hartuko du. Bukatzeko, gogoratu behar martxan dela Nafarroako Museo Zerbitzuak bultzatutako proposamena: “Pasaportea ¡Museatu! eta bidaiatu”.

Azkenik, aste honetan, Iruñeko katedraleko klaustroan egiten ari diren lanak ezagutzeko ateraldiak antolatuko dira berriz ere.

Programazio kultural osoa hurrengo estekan kontsulta daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa