(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Larraungo kontsultategian, Lekunberrin, errehabilitazio-unitate bat egongo da astelehena, 2018.eko ekainak 18


Dominguez kontseilariak instalazioak inauguratu ditu; Irurtzungo eta Leitzako osasuneko oinarrizko zonetako 11.814 lagunek erabili ahal izango dituzte


Lekunberri kontsultegia

Domínguez kontseilaria Larraungo kontsultategiko langileekin, Lekunberrin, errehabilitazio-unitate berrian. ( irudia handitu )

Larraungo kontsultategian, Lekunberrin, jada badago errehabilitazioko unitate periferikoa, Irurtzungo eta Leitzako osasuneko oinarrizko zonetako 11.814 lagunek erabili ahal izango dutena. Era horretan, kontsultategia handitzeko eta berritzeko obrak egin behar izan dira, eta, gaur goizean, Fernando Domínguez kontseilariak inauguratu ditu.

Zehazki, kontsultategiak 105 metro karratu ditu orain, eta berritu ere egin da instalazio berriak jartzeko: medikuntzako kontsulta, erizaintzako kontsulta, errehabilitazioko eta fisioterapiako medikuaren kontsulta eta errehabilitazioko gimnasioa.

Obrak egiteko, Nafarroako Gobernuak 300.459 euroko diru-laguntza jarri du. Bestalde, Osasunbideak-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 43.038 euroko inbertsioa egin du ekipamendu orokorra eta klinikoa jartzeko, batez ere errehabilitazioko aparatuak: hidrokolatorea, karbonozko bizikleta, ultragorrien lanpara, ultrasoinuen ekipoa, parafina berogailua, izozkailua, elektroestimulazioko ekipoa, korronte interferentzialen ekipoa, laser-modulua, bi esku-ohe hidrauliko eta material ezberdina.


Lekunberri

Domínguez kontseilaria eta kontsultategiko arduradunak, errehabilitazioko gela berrian. ( irudia handitu )

Bisitan, kontseilariarekin batera honako hauek egon dira: Larraungo alkatea, Javier Barberena; Lekunberriko alkatea, Natalia Azcona; Lehen Arretako zuzendari kudeatzailea, Santos Induráin; ibarreko herrietako udal-ordezkariak; osasun-arloko profesionalak; eta obrak egin dituen enpresako ordezkariak, besteak beste. 

Kontsultategia

Kontsultategia handituta, osasun-zentroa honela banatu da: medikuntza orokorreko 2 kontsulta, pediatriako kontsulta 1, erizaintzako 2 kontsulta, errehabilitazioko eta fisioterapiako medikuaren kontsulta 1, errehabilitazio-gela 1, hartze eta administrazio eremua, itxarongelak, komunak eta biltegia eta officea.

Larraungo kontsultategia Irurtzungo osasuneko oinarrizko zonara adskribatuta dago, eta, bertan, Lekunberriko eta Larraungo Ibarreko bizilagunak artatzen dira: Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astiz, Azpirotz, Baraibar, Etxarri, Errazkin, Gorriti, Uitzi, Iribas, Madotz eta Oderitz.

Zentro horrek 2.351 osasun-txartel esleituta ditu, eta horietatik 572 pediatria-adinekoak dira. Zentroa handitu bitarte, 2 mediku orokor, pediatra bat, hiru erizain eta administrari bat egon dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa