(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lan munduarekin lehen kontaktua izan dute LaborESO programan parte hartu duten 131 ikasleek astelehena, 2018.eko ekainak 18


Gazteek parte hartze ziurtagiria jaso dute gaur Maria Solana Hezkuntza kontseilariaren eskutik


LaborESO

LaborESO programan parte hartu duten ikasleak Hezkuntza departamentuan. ( irudia handitu )

Maria Solana, Hezkuntza kontseilaria eta Ander Domblás, Antolaketa, Orientazio eta Aukeren berdintasun zerbitzu-zuzendariak, LaborESO programan parte hartu duten 131 gazteei ziurtagiriak banatu dizkiete gaur. Ekimen honen bitartez, DBHko 3. mailako, Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programan parte hartzen duten ikasleek, lan munduarekin lehen harremana izan dute, enpresa zein entitate kolaboratzaileetan bi asteko egonaldiak eginez.

Hezkuntza eta ikaskuntza oinarri duen LaborESOren 9. edizio honetan dozena bat ikastetxeek hartu dute parte: Zarrakasteluko Valle de Aragón BHI, Cintruénigoko La Paz BHI, Tuterako Benjamín BHI, Estella-Lizarrako Tierra Estella BHI, Leitzako Amazabal BHI, Lodosako Pablo Sarasate BHI, Marcillako Marqués de Villena BHI, Sangüesa / Zangozako Sierra de Leyre BHI, Villava / Atarrabiako Pedro de Atarrabia BHI, eta Pamplona / Iruñeako Colegio Santa Catalina, Ochoa de Olza DBHI eta Julio Caro Baroja BHI. Gainera, programan parte hartu dute ia 50 irakaslek zein sektore ezberdinetako 110 enpresek: hezkuntza, industria, hirugarren adiñekoen egoitza, ingurumena, gizarte ekintza, kirol ekintzak, ostalaritza eta saltokiak, informatika, administrazio publikoa, diseinu grafikoa, galdaragintza eta mekanika, telekomunikazioak, garraio publikoa, soinu eta irudia zein oasasun arlokoek.

Ekitaldian parte hartu nahi izan dute ADEMNA, Asociación de Esclerosis Múltiple, Granja Escuela Naturalia, Fundación Secretariado Gitano, Guardería Pekeños Exploradores, Deltadec, CP Lorenzo Goicoa, San Juan de Dios, Conatel, Talleres Rulios, SCDR Anaitasuna, Escuela Ostadar de Orkoien, Clínica Dental DR. J. Andreu, Clínica psiquiátrica Padre Menni (Hermanas Hospitalarias), Ciriza e Hijos S.L., Talleres Ibagar S.L, Amavir Argaray, Luis Junguitu Irisarri, Escuelas Infantiles Municipales de Pamplona eta TCC S.A. enpresa zein elkarteetako ordezkariek.

Maria Solana, Hezkuntza kontseilariak, ikasle, irakasle zein enpresek izandako parte hartzea eskertu du, “ekimen honi esker lan munduarekin lehen kontaktua izateko aukera izan duzue eta hala etorkizunean zuen lanbide izan daitezkeenekin harremanetan izan zarete”. Bide horretan, “ikasten jarraitzeko aukera ez galtzera”, animatu ditu gazteak eta hartara, Nafarroako hezkuntza sistemak ahalduntzeko eskaintzen dituen aukerak azaldu ditu, “zuek erabakiko baituzue noiz sartu lan munduan”.

Programa honetan parte hartu duten ikastetxeek ere baikorki baloratu dute ekimenak ematen dien aukera; izan ere, adierazi dutenez, etorkizunean lanbide izango duten arloetan aritzeko, ikasleek heldutasuna eta lanerako abileziak eskuratu dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa