(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2017an ibilgailu elektrikoek %82 egin zuten gora Nafarroan astelehena, 2018.eko ekainak 18


Publizitate kanpaina batek ibilgailu hauek erosteko ingurumen eta ekonomia pizgarriak sendotu ditu


Publizitate kanpainaren irudi nagusia.

Publizitate kanpainaren irudi nagusia. ( irudia handitu )

Ibilgailu elektrikoaren salmentek %82 egin zuten gora Nafarroan, iazkoekin konparatuz, beraz, guztira 227 ale saldu dira Foru Erkidegoan 2011. urtetik, alegia; matrikulazioari buruzko lehenengo datuak eskuragarri dauden urtea. Nafarroako Gobernuak enkargatutako publizitate kanpaina batek astelehen honetatik pizgarri fiskalak eta ingurumenarekiko onurak zabaldu ditu, mugikortasun iraunkorra sustatzeko.

Nafarroari buruzko Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datuen arabera, Nafarroan matrikulatutako ibilgailu elektrikoen kopurua pixkanaka baina etengabe egiten ari da gora. Hauek dira, besteak beste, erosten diren ibilgailuak: turismoak, ziklomotorrak, furgonetak edo kamioi arinak, trizikloak edo kuadrizikloak, astunak zein arinak, izan ere bizikletak, Gobernuaren pizgarri fiskalen planaren xede izan arren, ez dira matrikulatzen eta, horrenbestez, ez dira estatistikak agertzen.

Matrikulazioen urteko sekuentzia honakoa da: 2011, 10; 2012, 6; 2013, 21; 2014, 14; 2015, 17; 2016, 30; 2017, 81. Datu horiei urtarrila eta maiatza artean matrikulatutako 48 ibilgailuak gehitu behar zaizkie. Azken horiei esker, aurreikusi daiteke itxiera honen zifrek 2017. urtekoak gaindituko dituztela.

Astelehen honetan hasiko den kanpainak nabarmenduko ditu enpresek eta partikularrek ibilgailuaren prezioan izango dituzten %30era arteko abantaila fiskalak, entxufagarriak erosterakoan, oso zarata edo gas kutsatzaile isurtzen duen teknologia batek dakartzan onura teknologikoak eta ingurumenezkoak aipatzeaz gain. Kenketak 2018. urte osoan izango dira indarrean.

Hori dela eta, web gune bat gaitu da: www.nafarroazerokutsadura.info non azaltzen diren ibilgailu elektrikoen erabilerak dakartzan ingurumen onurak eta onura materialak.

Publizitate jarduerak uztailaren 3ra arte luzatuko dira kontzientziazio mezuekin eta garraio honen abantailen hedapenarekin. Hura erosteko, hainbat erraztasun eskainiko dira ontzat emandako kenketa fiskalen bidez. Kanpaina osoaren aurrekontuak 50.000 euroak gainditzen ditu.

Publizitate mezuak iritsiko dira Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarien edizio digitaletara eta Navarra Capital aldizkarira, irrati orokorretara, Pamplona / Iruñeko eskualdeko garraiora eta Iruña eta Tutera eta Estella-Lizarrako hiri autobusen markesinetara. Horrez gain, 50.000 liburuxka diptiko eta 2.000 kartel argitaratu dira mezua indartzeko.

Mugikortasun iraunkorra sustatzeko jarduerak igandean hasi ziren, ekainak 10. Pamplona / Iruñean antolatutako bizikletaren eguna zela eta, El Gesto Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, Ekonomia Garapenerako Departamentuaren langileek txirrindularien martxa jendetsuari hasiera eman zioten 5 bizikleta elektrikoarekin. Horiek 15 km egin zituzten Iruñeko kaleetatik zehar. Aurretik, Nafarroako Gobernuak parte-hartzaileen artean 3.500 motxila eta diptiko banatu zituzten #NavarraEmisiónCero / #NafarroaZeroKutsadura kanpainaren logotipo eta goiburuarekin, material islatzailearekin serigrafiatua.

Aurreko astean zehar, aurre kanpaina hasi zen arreta pizteko helburuarekin, eta publizitate mezuak partzialki banatu ziren. Iragarkiak sartu ziren Nafarroan gehien hedatutako bi egunkarien edizio digitaletan, Navarra Capital aldizkarian, irrati orokorretan Nafarroarako ordutegian eta hainbat mezu zabaldu ziren Nafarroako Gobernuaren sare sozialetako profiletan: Facebook, Instagram, Twitter eta LinkedIn.

%30era arteko kenketa

Dakigun bezala, Nafarroako Gobernuak aurtengorako enpresentzat eta pertsona fisikoentzat %30eko kenketa fiskalak ezarri ditu, ibilgailu elektrikoaren prezioari dagokionez, %5ekoa, ibilgailua hibrido entxufagarria bada, eta %15-25 artekoa, karga-puntuak instalatzeagatik. Neurria zerga neurrien legearen bidez ezarri zen, 2018rako Aurrekontuen Foru Legearekin batera.

Pizgarri fiskalak ibilgailu elektriko mota orori aplikatuko zaio: turismoak, bizikletak, ziklomotorrak, furgonetak edo kamioi arinak, trizikloak edo kuadrizikloak, astunak zein arinak. Neurriak ez du mugatuko titular bakoitzeko erositako ibilgailuen kopurua, epearen barruan baldin dago. Salbuespena hurrengo estekan eska daiteke 2018. urtean zehar.

Pizgarri fiskalaz gain, Exekutiboa arlo desberdinetan lanean ari da ingurumenarekiko iraunkorra den mugikortasuna sustatzeko. Aurreko astean, hitzarmen bat sinatu zen Iruñeko Eskualdeko Mankomunitatearekin. Beraren bidez, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak emango ditu eskualdeko hiri garraioko lineetako bat osorik elektriko bihurtzeko, hurrengo urtetik aurrera.

Berrikuntzaren esparruan, Gobernuak hainbat programa sustatzen ditu ere, esaterako, Autotech. Bertan, CEIN enpresa publikoaren bidez, saritzen ditu mugikortasun elektriko, autonomo eta konektatutakoaren inguruko negozio ideia hoberenak.

Era berean, NaVEAC proiektuak beste ekimen publiko bat suposatu du, zeinekin Nafarroa mugikortasuna energia fosil batetik elektrikoa den beste batera igarotzea bilatzen ari den. Helburu hori, sektore pribatuarekin lankidetzan, automobilgintzako klusterraren bidez, oso garrantzitsu bilakatu da.

Plan Energetikoa, estrategia orokorra

Hori guztia, Nafarroako 2030 Plan Energetikoaren barruan, Nafarroako Espezializazio Estrategia Adimenduaren (S3) babespean sortua. Klima Aldaketaren Aurkako Ibilbide Orriarekin batera eta energia alorreko Europako estrategiarekin bat eginez, PEN 2030 programak lau helburu nagusi finkatu ditu: klima aldaketaren aurka jardutea CO2 isuriak murriztuz, energia mix baterantz aurrera egitea, erregai fosiletatik eratorritako energia nabarmen murriztuz (2030ean helburua da Nafarroan kontsumitutako energia osoaren %50 jatorri berriztagarrikoa izatea), horniketaren segurtasuna bermatzea eta energia pobrezia murriztea eta energia berriztagarriko esparruan buruzagi bilakatzea.

PEN oinarritzen den ardatzetako bat ibilgailu elektrikoaren aldeko bultzada da eta hainbat helburu hartzen ditu barne, besteak beste: energia kultura berri bat hedatzea hirien eremuan eta garraioan “gutxieneko isurpeneko ibilgailuetarantz” aldaketa sustatzea, energia berriztagarriak gehiago erabiliz eta isurpen kutsatzaileak murriztuz, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa