(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

HABIOS proiektuaren bitartez GPSa jarri zaie okil gibelnabarraren bederatzi ale berriri, haien ohiturak ezagutzearren asteartea, 2018.eko ekainak 19


Okilaren %99a Nafarroako pagadietan bizi da


Dorsiblanco

Mugimenduak jarraituko dituen nabigatzailea ezarrita duen okil gibelnabarra (kolore gorria atzeman daiteke buruan). ( irudia handitu )

Okil gibelnabarraren bederatzi aleri GPS emisoreak jarri zaizkie haien mugimenduak erregistratu eta Nafarroako pagadietan haien presentziari eta ohiturei buruzko informazioa lortzeko helburuarekin. Esperientzia Pirinioetako ekosistemetarako POCTEFA HABIOS proiektuaren barnean sartzen da, eta horren helburuetariko bat da espezieak eta horien habitatak hobeto ezagutzea.

GPSarekin ekipatutako bederatzi ale iazko udaberrian markatutako beste hiruri gehitu behar zaizkie. Teknologia-mota hori estreinatu zuten, hegaztiaren tamaina txikiarentzat hain arina eta egokia.

Okil gibelnabarra okil-motako txori bat da, Estatuan ia esklusiboki Nafarroan dagoena; izan ere, zenbatetsitako 100 bikotetatik soilik bat aurkitu da Nafarroatik kanpo, hots, Aragoin. Ondo kontserbatutako pagadietan bizi da, baita ere mehatxatutako beste espezie batzuekin batera, hildako egurra, zuloguneak eta ondo kontserbatutako basoetako bestelako ezaugarriak behar dituztenekin.

Guztira, zortzi hegazti helduri eta habiatik atera berria den bati 3,5 gramoko GPS emisorea jarri zaie, okil gibelnabarraren mugimenduak zehatz-mehatz erregistratzeko aukera ematen duen aparatua. Era horretan, espezie hori kontserbatzeko basoan ezinbestekoak diren ezaugarriak zehaztu daitezke.

Jarduera Europako POCTEFA HABIOS programan kokatzen da; programa horretan parte hartzen du Gestión Ambiental de Navarra-Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) enpresa publikoak, Foru Exekutiboaren Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentura adskribatua denak, eta kanpoko aholkulariek eta Nafarroako Gobernuko Basozaingoak ere parte hartzen dute.

Lehen ondorioak: lurralde eta baso-eremu berezi gehiago

2017an markatutako hegaztien gainean egindako aurretiko analisien arabera, espezie honek uste baino lurralde zabalagoak behar ditu. Orain arte uste zen kumeak aurrera ateratzeko, habiaren inguruan 30 hektarea behar zituela, baina ikusi da gutxienez 100 hektarea behar dituztela, eta aztertutakoen lurraldea gutxienez 400 hektareakoa dela. Halaber, egiaztatu ahal izan da azalera horren barnean hegaztiek basoko zenbait eremu hautatzen dituztela, eta beste eremu batzuk batere bisitatu gabe geratzen direla. Azkenik, habiak ez dituzte bereziki lurraldearen erdigunean kokatzen, joan-etorriak saiheste aldera; hortaz, kokapena hautatzerakoan irizpide horiek kontuan izaten dituzte.

Okil gibernabarrari dagokionean, HABIOS proiektuaren helburu nagusia da informazioa lortzea espeziearen kontserbazioa pagadien kudeaketarekin bateragarri egiteko, azken hori Nafarroako toki-erakunde askorentzat diru-sarrera iturria izanik. Era horretan, informazio hori erabili nahi da, irizpide zientifikoak aintzat hartuta, espezie hori bizi den pagadien baso-erabilerari buruzko gida egiteko.


Dorsiblanco

Orkilaren adina zehazteko hegoaren neurketa. ( irudia handitu )

POCTEFA-HABIOS eta Pirinioetako ekosistemen babesa

Proiektuaren %65a Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) finantzatu du Interreg V-A Espainia, Frantzia eta Andorra (POCTEFA 2014-2020) bitartez. POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra arteko mugako zonaren integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea. Laguntza ematen du mugaz haraindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumen-arlokoak garatzeko, lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategien bitartez.

HABIOS proiektuak Nafarroarako 300.000 € inguruko aurrekontua du, eta proiektuaren helburua da Pirinioetako ekosistemen eta haiekin lotutako biodibertsitatearen kalitatea babestea eta hobetzea; horretarako, espezie bio-adierazleak kontserbatzeko eta kudeatzeko jarduerak burutzen ditu, espezien ugaritasunari eta haien habitatari buruzko ezagutza hobetzen du edo espazioak kudeatzen ditu mugaz haraindiko baterako estrategien bitartez, tokiko aktoreekin elkarlana eginaz.

Lanerako ildo nagusiak dira kudeaketa-esperientziak trukatzea eta biltzea, proiektu-eremuan oso ezagunak ez diren espeziekin (okil berdeak eta mozolo boreala) eta antzeko lan-metodologiak gauzatzea espezieak eta horien habitatak kudeatzerakoan lurralde ezberdinetan eta bi isurialdeen artean. Azken helburua da datuak denboran zehar homogeneizatu eta alderatu ahal izatea eta segimendurako zona pilotuak ezartzea, fauna elkartuko espezieko analisien bitartez habitataren adierazleak definitzeko aukera ematen duten metodologia berriekin.

Emaitza nagusietariko bat da hautatutako espezieak hartzen dituzten jarduerak kudeatzeko gidalerroak ezartzea, toki eta eskualde mailan lurralde-agenteak tartean sartuaz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa