(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jabetzan eskainitako babes ofizialeko 133 etxebizitzen hasierako adjudikaziodunen zerrenda argitaratu da asteazkena, 2018.eko ekainak 20


Alegazioak aurkezteko epea uztailaren 4an bukatuko da


Nafarroako Gobernuak NASUVINSA sozietate publikoaren bitartez Iruñean, Burlatan eta Leitzan eskainitako babes ofizialeko 133 etxebizitzen hasierako adjudikaziodunen zerrenda osatu du; horietatik 123 babes ofizialeko etxebizitzak dira eta 10 prezio libre tasatukoak. Adjudikaziodunen zerrendaren argitalpenaz, alegazioak aurkezteko epea ireki da uztailaren 4a arte, eta honen ondoren, behin betiko adjudikaziodunen zerrenda zabalduko da.

Zerrenda herritarren eskura jarri da NASUVINSAren bulegoetan (Iruleko San Jorge Etorbideko 8an, beheko solairuan) eta Nafarroako Gobernuak Tuteran duen Herritarren Arretarako Bulegoan (Foru Plaza, 5-6). Horrez gain, Nafarroako Gobernuaren etxebizitza-atarian kontsulta daiteke.

Behin-behineko adjudikazioari alegazioak aurkeztu nahi dizkioten pertsonek NASUVINSAk Iruñean dituen bulegoetara jo dezakete. Ez dira onartuko eskaera bakoitzaren inskripzioan baloratuta gelditu ziren alderdiei buruzko alegazioak. Alegazioren bat aintzat hartuz gero, zerrendak aldatzeko aukera izanen da.

Eskaintzari lotutako etxebizitzak etxebizitza babestuko lau sustapen hauetakoak dira:

76 BOE salerosketa-araubidean, Iruñean (Arrosadia).

31/1-0016/2017 espedienteko babes ofizialeko etxebizitzak NASUVINSAren sustapen batekoak dira.

37 BOE salerosketa-araubidean, Burlatan.

Adania Residencial S.L. enpresak sustatutako babes ofizialeko etxebizitzak, 31/1-0019/2017 espedienteari atxikitakoak.

10 BOE salerosketa-araubidean, Leitzan.

Kasu honetan, PAPINDA S.L. enpresak sustatutako babes ofizialeko etxebizitzak dira, 31/1-0023/2017 espedienteari atxikitakoak.

10 PTE salerosketa-araubidean, hauek ere Leitzan.

Leitzan kokatutako prezio tasatuko 10 etxebizitza hauek ere PAPINDA S.L. enpresak sustatutakoak dira, 31/T-0004/2017 espedienteari atxikita.

Etxebizitzei, planoei, prezioei eta kalitateei buruzko informazio guztia Nafarroako Gobernuarenetxebizitzari buruzko atari tematikoan eskura daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa