(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Erakundeen SITNA Foroak lehen bost Udal Geoatariak aurkeztu ditu asteazkena, 2018.eko ekainak 20


Andosilla, Leitza, Lesaka, Uharte eta Noain (Elortzibar) herriek jada badituzte haien bilaketa errazteko zerbitzu geoerreferentziatu guztiak


SITNA Foroa

SITNA Foroaren arte hartzaileak Beaumont kontseilariarekin ( irudia handitu )

Nafarroako Lurralde Informazio Sistemak, SITNAk, Toki Erakundeen SITNA Foroaren bileran gaur aurkeztu ditu Andosilla, Leitza, Lesaka, Uharte eta Noain (Elortzibar) herriek sortu dituzten lehen bost Geoatariak. Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilaria den María José Beaumontek amaiera eman dio foroari, eta udal-arduradunek eta Nafarroako Gobernuko Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko Zuzendaritza Nagusiak burututako lana nabarmendu nahi izan du.

Udal Geoatariak sortu dira iazko irailean SITNA Foroa eratu zenetik garatutako lanaren ondorioz; foroa Nafarroako Lurralde Informazio Sistemak bultzatu zuen, eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioak zuzentzen du. Foruaren helburuen artean, ezagutza, lanerako metodologiak eta teknologia transferitzea proposatu zen, udal-kudeaketan osagai geografikoa sartzeko, herritarrekiko komunikazioa eta barne-prozesuak hobetuaz, modu horretan eraginkorragoak egitearekin batera.

Beaumont kontseilariak nabarmendu duen moduan, “Udalaren esku jarri da software librean SITNA 2015az geroztik garatzen ari den teknologia, eta are garrantzitsuago, beti erabiltzeko errazak ez diren erremintei etekina atera ahal izateko beharrezkoak diren euskarria, trebakuntza eta ezagutzaren transferentzia”; era horretan, udal-arduradunak honela animatu ditu: “etekina atera zuen ekipoei, lurraldearen ikuspegia sartuaz erabakiak hartzerakoan, horrek, ezbairik gabe, zuen bizilagunen bizi-kalitatean eragina izango baitu”.

Geoatariak honako hauek aurkeztu dituzte: Patxi Fabok, Andosillako udal-agenteak; Mikel Zabaletak, Leitzako alkateak; Pello Apezteguiak, Lesakako udal-mendizainak; Alfredo Javier Arruizek, Uharteko alkateak; eta Alberto Ilundainek, Noaingo (Elortzibar) alkateak. Foroan, Toki Administrazioko eta Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko Zuzendaritza Orokorretako ordezkariekin batera, honako hauetako ordezkariek hartu dute parte: ingurumen-zerbitzuetako mankomunitateak, garapen-kontsortzioak, udal-zerbitzu informatikoen enpresak, Nastat (Nafarroako Estatistika Institutua), Lursarea, Iraunkortasunaren Nafarroako Agentzia eta Tracasa.

Otsailean INAPen hasitako prestakuntza-ikastaroaren ondoren, jada aipaturiko udalerrietako langileak beren udalerrietako Informazio Geografikoko Sistemak abian jartzen joan dira, eta horien gainean informazio geoerreferentziatua jasotzeko oinarrizko gaiak garatu dituzte. Besteak beste, ondorengoak adierazi dira: herritarrei zerbitzuak eskaintzen zaizkien lekuak, haurren jolaserako zonak edo txakurrak ibiltzeko zonak, gida komertzialak, profesionalak eta industrialak, baliabide turistikoak, e.a. Lan horri esker, udal-mailan interes handiko informazioa errazago kudeatzen da; esate baterako, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, helbideak eta kale-izendegia, negoziorako dauden lokalak, pasabideak eta teknologia honen bitartez eratzen doazen bestelako erabilera-kasuak.

Bilaketak

Geoatarietan jasotako informazio guztia Nafarroako Datu Espazialen Azpiegiturako (IDENA) bistaratzailetik egokitutako bertsioen bitartez zabaltzen da; halaber, hor argitaratzen dira SITNA Foroan parte hartzen duten udalerrietako datu erantsiak. Datuak, aldi berean, Open Data Navarraren eskaintzaren barnean argitaratzen dira, Informazio “Geografikoa eta kartografikoa” kategorian; horrela, etorkizunean, ibilbide gastronomikoak edo aste kulturalak bezalako aplikazio praktikoak sortu ahal izango dira, Udalak berak eta toki-erakundeek emandako informazioarekin betetze aldera.

Foroa Administrazio Publikoko Nafarroako Institutuko (INAP) Pio Baroja aretoan egin da, eta, foroari amaiera emateko, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilaria den Mª José Beaumontek adierazi du garrantzitsua dela udalerri berriek Informazio Geografikoko Sistemak sortzeko eta datu normalizatuak prestatzeko prozesuarekin bat egitea. Kasu guztietan, IDENA eta Open Data bidez eskuratu ahal izango dira.

Interesatuta dauden Udalek beren zalantzak aurkeztu, kontsultak egin edo ekimenarekin bat egin ahal izango dute posta elektroniko honen bitartez: sitna@navarra.es


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa