(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Euskaltzaindiaren urtemugan jarduera ezberdinak bultzatuko ditu osteguna, 2018.eko ekainak 21


Gaur goizean, bi erakundeek lankidetzarako hitzarmena berritu dute


Ollo kontseilaria eta Mikel Arregi Euskaltzaindiako ordezkariekin

Ollo kontseilaria eta Mikel Arregi Euskaltzaindiako ordezkariekin ( irudia handitu )

Ana Ollo Hualde Herritar eta Erakundeen arteko Harremanetarako kontseilariak eta Andrés Urrutia Euskaltzaindiako lehendakariak gaur goizean lankidetzarako hitzarmen berria sinatu dute. Hitzarmen horrek  foru-gobernuaren 169.000 euroko ekarpena biltzen du.

Horren bidez, Gobernuak —Euskarabidearen bidez— Euskaltzaindiarekin duen lankidetzari jarraipena emango dio, proiektu kultural ezberdinak aurrera eraman ahal izateko.

Hitzarmen horretan aurrera eramango diren jarduera ezberdinak jasotzen dira, Euskaltzaindia sortu zeneko urtemuga dela bide. Eta horiek amaitutzat emateko, hizkuntza-eskubideei buruzko jardunaldiak emango dira, urtarrilaren 17an eta 18an, Iruñean.


Ollo kontseilariak eta Euskaltzaindiako lehendakariak lankidetzarako hitzarmena sinatu dute

Ollo kontseilariak eta Euskaltzaindiako lehendakariak lankidetzarako hitzarmena sinatu dute ( irudia handitu )

Euskararen lexikoari, toponimiari eta onomastikari buruzko ikerketak

Hain zuzen, diru-laguntza horrekin abian diren lau proiektu finantzatuko dira:

1. Euskal Corpus Onomastikoa (ECO), 66.192,61 euroko aurrekontuarekin.

2. Onomastikari eta Toponimiari buruzko lanak, 17.362,02 euroko aurrekontuarekin.

3. “La Vasconia peninsular en las fuentes árabes” (711-929 urteak) liburuaren edizioa, 10.000 euroko aurrekontuarekin.

4. Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketa, 55.445,37 euroko aurrekontuarekin.

Horretaz gain, 20.000 euro aurreikusi dira Euskaltzaindiaren urtemuga ospatzeko antolatu diren jardueretarako.

Bi erakundeek hitzarmena berritzearekin Nafarroako Foru Erkidegoaren berezko hizkuntzetako bat, euskara, normalizatzeko eta haren garapen, azterketa eta ikerketan kolaboratzen jarraitzeko nahia erakutsi dute.

Euskaltzaindiaren sortzailea

Nafarroako Foru Aldundia euskararen garapenerako Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen,  mende bat aurrerago (1918).  Harrezkero, Nafarroako Gobernuaren eta Euskaltzaindiaren arteko harremana etengabea izan da, eta, horri esker, hainbat ekimen jarri dira martxan, kultur erakundeak sustatu eta lagundu dituenak ere.

Gaur sinatutako hitzarmenak jarraipena ematen die Gobernuak erakunde akademikoari emandako diru-laguntzei, modu horretara Euskaltzaindiak euskararen garapenarekin eta arautegiarekin lotutako gaiak aztertzen eta zabaltzen jarraitu ahal izango duelarik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa