(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Emakume zientzialariak, iradokitzen duten emakumeak eta emakumea eta moda, nafar unibertsitateen udako ikastaroen gaiak osteguna, 2018.eko ekainak 21


Ikastaroak datorren astean izango dira Condestablen eta UHUK Tuteran duen egoitzan


Hurrengo astean Nafarroako Gobernuak eta nafarroako unibertsitateek antolatutako ondorengo udako ikastaroei hasiera emango zaie: “Emakume zientzilariak: emakume ikertzaile eta teknologoen ikusgarritasuna”, Iruñeko UHUNek antolatuta, ekainaren 25etik 27ra izango da Iruñeko Kondestable eraikinean. “Iradokitzen duten emakumeak: gazteak hiperkonektagarritasuneko aroan heziz” Tuterako UHUNek antolatuta, ekainaren 27an izango da Tuterako UHUNeko egoitzan eta “Emakumea eta moda: tradiziotik banguardiara”, Tuterako UHUNek antolatuta, uztailaren 1ean izango da Tuterako UHUNeko egoitzan.

“Emakume zientzilariak: emakume ikertzaile eta teknologoen ikusgarritasuna”, ikastaro hau, ikuspuntu ireki eta jakintza-alorrarteko batetik, matematiketan, fisikan, kimikan, medikuntaan, historian ingeniaritzan e.a. tituludun eta ikasleei zuzenduta dago, eta baita ere honakoaz konbentzituta daudenei: guztion ardura dela meritudun eta prestaturik dauden emakumeen zerrenda erabilgarria ikusgarri egitea, zientzia eta enpresa karreretan maila gorenera iritsitakoena. Aurten, bere bigarren edizioan, ikastaroen orientazioa zientzia eta teknologia lanetan emakumearen ikuspuntu historiko eta soziala ematea izango da.

“Iradokitzen duten emakumeak: gazteak hiperkonektagarritasuneko aroan heziz”, jarduera honetan, Dolors Reig-ek azalduko digu nola aldatu den gure gazteen ekosistema soziala, informatiboa eta ezagutzazkoa, eta nola aldatu behar dugun metodologia haiei formakuntza ematerako orduan eta era postdigitalean bizi garen guztiok ere, formakuntza planifikatzerako orduan konektatuta bizi diren belaunadien ezaugarriak kontutan izan behar dira, metodologia pedagogiko eta teknologiko berriak (Flipped classroom, gamifikazioa, transmedia, elkarlana, bideoa, sare sozialak, etb.) eta teknologiak ahalduntze tresna bezala, IKT,eta nola mundua eraldatzen ari den paradigma aldaketa bat bizitzen ari garen.

“Emakumea eta moda: tradiziotik banguardiara”,2018 honetan, emakumearen ikusgarritasunean gizarteak emandako aurre pausoaz sinbolizatuta, Tuterako UHUNek arras ezberdinak diren 3 emakume diseinatzaile gonbidatu ditu. Juana Martín razialaren bandera gisa hartutako beltzatik, Parisen desfilatu duena, Mexikon arrakasta lortu berri duen eta komiki munduari etengabeko keinuak egiten dizkion Maya Hansenetik pasatuz, edo La Condesaren eragin militarra erakusten duten jakak, militar kutsukuak eta mugak gainditu dituztenak.

Informazioa eta izen emateak:


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa