(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako Departamentuak desgaitasuna duten pertsonentzako 70 plaza berri sortu ditu zentro okupazionaletan eta % 11 gehitu du finantzaketarako aurrekontua osteguna, 2018.eko ekainak 21


Egungo legealdian, beste bi erakunde gehitu zaizkie Nafarroako Gobernuak diruz lagundutakoei, Leitzako Udalak kudeatutako zentro batez gain


Transcripción textual del video

Zentro okupazionalek 70 plaza berri sortu dituzte Gobernuarekin sinatutako hitzarmenaren barruan, eta exekutiboak horien kofinantzaketa indartu du, aurrekontuan egindako % 11ko igoerarekin. Egungo legealdian, Nafarroako Gobernuarekin adostutako zerbitzuei gaineratu zaizkie Downen Sindromearen Elkartea eta Gure Sustraiak Elkartea, Leitzako Udalak eskualdeko biztanleei zerbitzua emateko kudeatzen duen Okile zentro txikiarekin batera.

Laparra presidenteordea eta Inés Frances zentro okupazionalak bultzatzen duten erakundeen ordezkariekin

Laparra presidenteordea eta Inés Frances zentro okupazionalak bultzatzen duten erakundeen ordezkariekin ( irudia handitu )

Zentro okupazionalek 70 plaza berri sortu dituzte Gobernuarekin sinatutako hitzarmenaren barruan, eta exekutiboak horien kofinantzaketa indartu du, aurrekontuan egindako % 11ko igoerarekin. Egungo legealdian, Nafarroako Gobernuarekin adostutako zerbitzuei gaineratu zaizkie Downen Sindromearen Elkartea eta Gure Sustraiak Elkartea, Leitzako Udalak eskualdeko biztanleei zerbitzua emateko kudeatzen duen Okile zentro txikiarekin batera.

Horrela, plaza berriak kontuan hartuz, % 7,8 igo da zailtasun fisiko edo psikikoak dituzten pertsonentzat Nafarroako Gobernuak finantzaturiko plazen kopurua, foru lurralde osoan guztira 961 plaza daudelarik. Era berean, exekutiboak dirulaguntzez bidez indartu ditu zentroak kudeatzen dituzten erakundeen ekimenak, horietara 5.847.200 euroko guztizko aurrekontu-saila bideratuz.

Egun, 7 gizarte-erakundek kudeatzen dituzte Nafarroa osoko 21 zentro okupazionalak: ASPACE (Aspace press eta Uxane), TASUBINSA (Beriain, Burlata, Elizondo, Ibaiondo, Lakuntza, Orkoien, San Adrian, Zangoza, Tafalla, Tutera eta Villatuertako zentroak), Elkarkide (Aranzadi, Iturrama, Las Labradas eta Lizardi), Ciganda-Ferrer Fundazioa (El Molino), Leitzako Udala (Okile), Downen Sindromearen Elkartea (Itaca-Sepap) eta Gure Sustraiak Elkartea (Gure Sustraiak).

Garapen pertsonala eta enplegua

ASPACEren ekimenez 1979an sortutako Berako Uxane zentroa izan zen aitzindaria Nafarroako zentro okupazionalen artean. Gure Sustraiak elkarteak Ollon duen 20 plazako zentroa eta Downen Sindromearen Elkarteak Iruñean duen 36 plazako zentroa dira zerbitzuen finantzaketa Nafarroako Gobernuarekin partekatzea erabaki duten azkenak. Horrez gain, Enpleguaren aldeko Aspace Nafarroa Fundazioak (FANE) zentro okupazional berri bat ireki zuen Iruñean 2017an, Aspace Press, 14 plazaz hornitutakoa. Bestalde, 7 plaza baizik ez dituen Okile zentroa Leitzako Udalaren ekimenez abiatu zen duela zenbait urte, eta egungo legealdiaren hasieran, Gobernuak emandako finantzaketa egonkorra jasotzen hasi zen.

Duela 39 urtez geroztik, arestian aipatutako erakundeek zentro okupazionalen tankerako ekimenak garatu dituzte, desgaitasun fisiko edo intelektualren kariaz, aldizka edo behin-betiko, merkatuko lan-jardueretan jarduteko aukerarik ez duten pertsonen integrazio eraginkorra lortzeko. Urtero, zentro okupazionaletako 10-15 pertsona enplegu-zentro bereziren batera edo ohiko enpleguetara bidera ditzakete.

Jarduera okupazionala, norberaren autoestimua eta garapena hobetzeaz gain, gizarteratzeko tresna ezin hobea bilakatu da, eta zenbait kasutan, enplegua lortzen laguntzeko ere balio izan du, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko konbentzioan aitortutako eskubidea betez.

Hainbat programa

Zentro okupazional guztiek Terapia Okupazionaleko eta Doikuntza Pertsonal eta Sozialeko zerbitzuak eskaintzen dituzte, honako alderdi hauek lantzeko: bizitza-ohitura osasungarriak, ariketa fisikoa, estimulazio kognitiboa, ahalduntze, autogestio eta auodeterminaziorako trebetasunak, baliabide komunitarioen erabilera eta norberaren autonomiari eustea. Hala ere, zentro bakoitzak dagokion jarduera-programa ezartzen du:

Gure Sustraiak elkarteak honako hauek lantzen ditu: ingurumen-hezkuntzarako baliabide naturalen kudeaketa, abeltegia eta lorezaintza-baratzea, ostatu-baliabideak eta sukaldaritza-tailerra.

Downen Sindromearen Elkarteak profil administratiboko lan-gaitasunak, agirien artxiboa, harrera, erosketak, salmentak, kontabilitatea eta marketina lantzen ditu.

FANEk (Enpleguaren aldeko Aspace Nafarroa Fundazioa) teknologia berriekin lan egiten du ASPACE PRESS zentroan eta baratzeko nahiz lorezaintzako jarduerak, manipulazio industriala eta diseinua eskaintzen ditu Uxane zentroan.

El Molino zentro okupazionalak honako programa hauek ditu: manipulazio industriala, baratzea eta lorezaintza, laguntzaileen prestakuntza, sukaldaritza eta catering-a.

Okilen, koadernatzeko eta gutun-azaleratzeko lanak, postontziratzeko lanak, oparien diseinua eta teknologia berrien erabilera..

Elkarkidek, 215 erabiltzaile dituela, izaera ekologikoa duten jarduerak lantzen ditu; zehazkiago esanda, baratzeko nahiz lorezaintzako zereginak, produktuen bilketa, manipulazio grafikoa eta industriala, elikagaien manipulazioa eta aldizkari baten idazketa eta maketazioa.

Tasubinsak 567 pertsona biltzen ditu zentro guztien artean, honako jarduera hauen inguruan: manipulazio grafiko eta industriala (etxetresna elektrikoetarako nahiz automobilgintzako osagaietarako piezen egiaztapena eta sekuentziazioa, automobilgintzako osagaietan zinta itsasgarria jartzea; piezei bizarrak kentzea eta manipulatutako objektuak egiaztatu eta edukiontzietan jartzea; betetzeko, pisatzeko eta etiketatzeko lanak), sormen nahiz gorputz adierazpenerako jarduerez gain..

Zerbitzuak Foru Komunitate osoan sakabanatuta daude, Ollo bezalako landa-eremu txikietatik Tutera eta Iruña bezalako hiri-eremuetaraino, Leitza, Bera, Elizondo, Lakuntza, Zangoza, Tafalla, San Adrian, Villatuerta, Beriain, Burlata eta Orkien gisako tamaina erdiko herriak barne hartuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Presupuestoscentrosocupacionales.pdf
Programaactividadescentrosocupacionales.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa