(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Berdintasunean denok desberdin”, Gobernuak E28rako abiarazi duen kanpainaren lema ostirala, 2018.eko ekainak 22


Berdintasunaren balioa eta desberdintasunerako eskubidea dira foru exekutiboak LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu duen lehendabiziko kanpainaren ardatzak


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaur goizean aurkeztu du, ekainaren 28an ospatuko den LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan abiarazi duen kanpaina. “Berdintasunean, denok desberdin” delako lema hautatu da, foru exekutiboak egun hau ospatzeko gauzatu duen lehendabiziko sentsibilizazio-kanpaina honetarako, aniztasunerako eta desberdintasunerako eskubidetik berdintasunaren balioa aldarrikatzeko asmoz.
LGTBI 2

Ana Ollo, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, eta Mertxe Leranoz, NABIko zuzendari-kudeatzailea, kanpainaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaur goizean aurkeztu du, ekainaren 28an ospatuko den LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren inguruan abiarazi duen kanpaina. “Berdintasunean, denok desberdin” delako lema hautatu da, foru exekutiboak egun hau ospatzeko gauzatu duen lehendabiziko sentsibilizazio-kanpaina honetarako, aniztasunerako eta desberdintasunerako eskubidetik berdintasunaren balioa aldarrikatzeko asmoz.

Kanpaina prentsaurrekoan aurkeztu dute Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Nafarroako Bedintasunerako Institutuko zuzendari-kudeatzaile Mertxe Leranozek, eta kartel batek, iragarki batek eta gazteei zuzendutako pegatinek osatzen dute.

Kontseilariaren esanetan, kanpainaren mezu nagusiaren bidez, “berdintasuna aldarrikatu nahi da, desberdintasunerako nahiz aniztasunerako eskubidetik. LGTBI+ pertsonen eta gizarteko gainerako pertsonen aldeko eskubideen berdintasuna aldarrikatzen du”.

Adierazi duenez, mezua “ekainaren 28tik harantzago zabalduko da zenbait hilabetez, aniztasuna, desberdintasunaren balioa eta sexu eta genero aukera guztien ikusgaitasuna aldarrikatzeko eta gogoratzeko”.

Kanpaina

Kanpaina euskarri fisiko eta digitalen bitartez zabalduko da. Kartela Lehen Mailako Arreta Zentroetara, Liburutegien Sarera, Nafarroako turismo bulegoetara, Udaletxeetara, Berdintasun Teknikarienera, Osasun Sexualeko Zentroetara eta LGTBI Zerbitzu Publikoetara bidaliko da, baita Nafarroako LGTBI Taldeetara ere.


LGTBI

“Berdintasunean denok desberdin” kanpaina iragartzeko landutako kartela. ( irudia handitu )

Era berean, kartela prentsa idatzian argitaratuko da ekainaren 28an, eta aurreko astean, bannerren bitartez zabalduko da prentsa digitalean. Bideoa, aldiz, Nafarroako Gobernuaren sare sozialetan eta web euskarrietan izanen da ikusgai.

Azkenik, 3.000 pegatina banatuko dira ekintza koordinatzen lagundu duten Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, baita Kattalingune Zerbitzu Publikoaren bitartez ere, zeinek zerbitzua gazteen kolektiboei aurkezteko laguntza tresnatzat erabiliko baititu.

LGTBI politikak eta Kattalingune

Nafarroako Bedintasunerako Institutuaren bitartez, Nafarroako Gobernuak LGTBI kolektiboari arreta emateko hainbat politika abiarazi ditu. NABIko zuzendari-kudeatzaile Mertxe Leranozek nabarmendu duenez, “ondoz ondoko hirugarren urtez, Gobernuak hitzarmena sinatu du Kattalingorrirekin, kolektiboaren, senideen nahiz herritar guztien beharrei arreta emateko”.

2018rako 90.000 euroko aurrekontu-saila duen hitzarmenari esker, arretak eman ahal izan dira Nafarroa osoan zehar, zerbitzua landa-eremuetan aurkeztu eta prestakuntza-ekintzak eskaintzeaz gain. Urte hasieratik, zerbitzuak 306 arreta eman ditu, telefonoz, aurrez aurre edota email eta sare sozialen bitartez.

Kontseilariak exekutiboak azken aldi honetan landutako zenbait ekimen ere nabarmendu ditu; hala nola, NABIren barruan LGTBI politikak zeharka garatzeko berariazko atalaren sorrera, LGTBI Foru Lege berria garatzeko departamentu arteko Lan-Taldea, Nafarroako pertsona transexualei laguntza eta arreta emateko gidaren elaborazioa, edota Osasunbidean Transbide izeneko diziplina anitzeko unitate teknikoaren sorrera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa