(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gidatzean mugikorra erabiltzearen aurkako kanpaina zabaldu du ostirala, 2018.eko ekainak 22


“Mugikorrak ez du presarik; zure bizitza da lehena” lemak planteatzen duen gogoetaren bitartez, argi utzi nahi du ez dagoela bizitza arriskatuz erantzun beharreko mezurik


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gidatzean gerta daitezkeen deskuiduen kontrako kanpaina instituzionala abiarazi du gaur, bereziki gidarientzat, baina baita oinezko eta txirrindulariei zuzenduta ere. Kanpainaren lemak (Mugikorrak ez du presarik; zure bizitza da lehena) gogoeta eragin nahi du gidatzean mugikorra irakurri edo mezu bat idazteak dakarren arriskuaz.
Distracciones

Kanpainaren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gidatzean gerta daitezkeen deskuiduen kontrako kanpaina instituzionala abiarazi du gaur, bereziki gidarientzat, baina baita oinezko eta txirrindulariei zuzenduta ere. Kanpainaren lemak (Mugikorrak ez du presarik; zure bizitza da lehena) gogoeta eragin nahi du gidatzean mugikorra irakurri edo mezu bat idazteak dakarren arriskuaz.

Kanpaina zabaltzeko, prentsa idatzian argitaratutako iragarkiez gain, sare sozialetarako bideoak eta irratirako iragarkiak ere erabiliko dira, izan ere, Trafiko Zuzendaritza Nagusiak emandako datuen arabera, gidatzean gertaturiko deskuiduak dira Estatuko heriotz-istripuen kausa nagusia, ia ezbeharren herena (% 32, 2017an) barne hartuz eta abiadura desegokiari (% 26), alkoholari (% 12) eta drogei (% 11) aurrea hartuz.

Deskuidu horietan bestelako kausak egon daitezkeen arren (nabigatzailearen maneiua, entzungailuen erabilpena, etab.), intuizio bidez susma daiteke ohikoena mugikorraren erabilpena dela, eta bereziki whatsApp eta bestelako mezularitza-zerbitzuen erabilpena. Susmoa Axa eta “Ponle Freno” gisako txostenetan egiaztatu da. Horien arabera, inkestatutako pertsonen % 25ek aitortu du ez duela esku libreen gailua erabiltzen telefonoz hitz egiteko, eta % 18k mezuei erantzun ohi diela.

Kanpaina prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur goizean Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari Mª José Beaumontek, Barneko zuzendari nagusi Agustín Gastaminzak eta Trafiko eta Bide-Segurtasunaren Ataleko buru Eugenio Vilak.

Kanpaina instituzional honekin bat eginik, Nafarroako Gobernuak deskuiduen aurkako trafiko-kanpaina abiaraziko du astelehenean, Nafarroako Bide-Segurtasunerako Estrategiari atxikitako urteko planaren barruan. Urteko plana Nafarroako Gobernuaren Segurtasunari buruzko webgune berrian kontsulta daiteke, navarra.es atarian.

Mugikorrak erreakzionatzeko denbora laburtzen du

Trafiko eta Bide-Segurtasunaren Ataleko buru Eugenio Vilaren esanetan, deskuiduei egotz dakizkiekeen istripuen % 32ko portzentajeari, kausa argitu ezinik gelditu diren bestelako kasuak ere gaineratu beharko litzaizkieke: “Ezusteko zenbait bide-irteeratan eta beste ibilgailu batzuen kontrako talka askotan ez dira antzematen abiadura, kontrola eta ikusgaitasun murritza gisako faktoreak, eta ondorioz, deskuiduren bat izan dela susmatzen da, seguraski mugikorrarekin lotutakoa.”

Horrekin batera, litekeena da, kausa zuzena izan gabe, mugikorra hainbat harrapaketa eta istripuren faktore eragilea izatea, ustekabea saihesteko behar den erreakzio-denbora deuseztatzeko moduko deskuidua eragin dezakeen heinean.

Bide publikoan mugikorra erabiltzeko ohituraren ondorioz, halaber, oinezko asko idatzizko solasaldietan deskuidatuta ibili ohi dira semaforoa edo zebrabidea zeharkatzen duten bitartean.

Mugikorraren erabilpenak hiru deskuidu mota ere eragin ditzake: ikusmenekoa, begiek pantaila irakurtzen duten bitartean; kognitiboa, adimena mezua lantzen diharduelarik, eta eskuzkoa, atzamarrek teklei eragitean eskuak bolantetik aldentzen direlarik.

Kontuan izan behar da aurten deskuidoak saihesteko egin diren kanpainetan, 194 pertsona salatu zituztela apirilean eta beste 174 otsailean, deskuiduen kontrolari atxikitako arau-hausteak leporatuta: mugikorraren erabilpena; nabigatzailearen maneiua, entzungailuen erabilpena, etab.

Horrez gain, iaz, 3.000 gidari baino gehiago zigortu zituzten gidatzean mugikorra erabiltzeagarik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa