(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin, tokiko eremuan berdintasunerako politikak sustatzeko. ostirala, 2018.eko ekainak 22


Agiriak tokiko erakundeekin sareko lana eta lankidetza sustatu nahi ditu.


FNMC

Mertxe Leranoz, Ana Ollo eta Pablo Azcona. ( irudia handitu )

Ana Ollo Hualde Herritar eta Erakundeen arteko Harremanetarako kontseilariak eta Pablo Azcona Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakariak gaur goizean lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute tokiko eremuan berdintasunerako politikak sustatzeko.

Hitzarmenaren xedea bi erakunde sinatzaileen artean lankidetza sustatzea da, eta, horren bidez, tokiko eremuan emakumeen eta gizonen artean berdintasunerako politikak indartzeko eta tokiko erakundeetan berdintasunaren printzipioa aplikatzeko sareko lana bultzatzea.

Hitzarmenean adostutakoaren arabera, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, beste jarduera batzuen artean, tokiko erakundeei laguntza teknikoa emango die berdintasunerako politikak garatu eta hobetu ditzaten, berdintasunaren arloan prestakuntza-jarduerak antolatuko eta burutuko ditu tokiko erakundeen langileentzat zein politikarientzat, erakundeen artean sareko lana bultzatuko du, eta, horrez gain, berdintasun-politika sustatzeko proiektu zehatzak burutuko ditu.

Halaber, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak tokiko erakundeen artean eta bere baitan berdintasunerako politikak sustatzerako garaian zer betekizun duen aztertuko du. Azterketa horrek behintzat egoeraren diagnostikoa eta jarduteko lehentasunen azterketa bat bilduko ditu. Agiri horren prestaketan tokiko erakundeek parte hartu beharko dute.

Hitzarmen hori sinatzean, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak 10.000 euroko ekarpena egitea hitzematen du. Bestalde, Nafarroako Gobernuak INAI /NABIren bitartez 35.000 euroko ekarpena egiteko eta tokiko eremuan emakumeen eta gizonen artean berdintasunerako politikak sustatzeko Federazioari laguntza teknikoa emateko konpromisoa hartu du.

Hitzarmenaren bidez, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren eta INAI/NABIren arteko lankidetza indartuko da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-politikak sustatzeko jarduerak programatze aldera. Bi erakundeen arteko harremana Nafarroako Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurrean Koordinatzeko Erakunde Arteko III. Akordioarekin egonkortu zen. Horren bidez, erakunde sinatzaileek koordinazio eta lankidetza handiagoa eta hobea lortu nahi dituzte emakumeen kontrako indarkeria modu integralean prebenitzeko eta jorratzeko, eta Foru Erkidego osoan jarduteko jarraibide homogeneoak ezarri ere bai.

Institutua eta Federazioa

Herritar eta Erakundeen arteko Harremanetarako Sailak Nafarroako Foru Erkidegoaren Administrazioari emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politiken arloan emandako eskumenak gauzatzen ditu, eta haren egituran Instituto Navarro para la Igualdad / Nafarroako Berdintasunerako Institutua (INAI/NABI) izena emanda dago. Hainbat funtzioren artean, Nafarroako tokiko erakundeekin harremanetan egon behar du, eta baliabide tekniko eta pertsonal nahikoak dituela bermatu behar du tokiko eremuan berdintasunerako planak ezartzeko, aukera-berdintasunerako agentearen figura profesionala sustatuz eta egonkortuz.

Bestalde, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa Nafarroako Foru Erkidegoko tokiko erakundeek osatutako elkarte bat da. Erakunde horiek boluntarioki erabaki dute kide izatea, beren interes komunak babestu eta sustatzeko, eta, bereziki, toki-autonomia defendatzeko.

Berdintasunaren arloan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak tokiko eremuan berdintasunerako politikak sustatzeko jarduerak burutzen ditu, eta, xede horrekin, INAI/NABIrekin kolaboratzen du. Bi erakundeek lankidetzarako eremu horren barruan sinatu dute hitzarmena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa