(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturak azkenaldiko ondare dokumentalik kalteberena berreskuratzeko asmoa du astelehena, 2018.eko ekainak 25

Administrazioaren Artxiboak lan-ildo berria ireki du azken urteotako iragana zehazten lagun dezakeen nahitaezko dokumentazioa babesteko

Transcripción textual del video

Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak ekintza-ildo berri bat abiarazi du, Nafarroako gizarte garaikidearen jarduerari lotutako ondare dokumentalik kalteberena babesteko asmoz. Helburu honi begira, Artxiboen eta Ondare Dokumentalaren Zerbitzuak Administrazioaren Artxiboko ateak ireki dizkie herritarrei, azkenaldiko dokumentazioa berreskuratzen laguntzeko gonbita luzatuz, aspaldi honetako agiri horiek guztiak kontserbatu eta herritarren eskura jarri ahal izateko. Ondare hori desagertzeko zorian egon da kasu askotan, eta ondorioz, horren kontserbazioa hila ala bizikoa da Nafarroako gizarte garaikideari buruzko irudi zehatzagoa lortzeko eta azken urteotako gertakariei buruzko ezagutza historikoa sortzeko.

Ekintza-ildo berri hau lideratuko duen Administrazioaren Artxiboa arduratzen da Foru Administrazioak ekoiztutako dokumentazio instituzionala babesteaz, araudiak ezarritako denboran, herritarren eskubide eta betebeharrak bermatzeko. Orain, Nafarroako Artxiboaren sail garaikide honek titulartasun instituzionala edo ofiziala ez duen ondare dokumentala eskuratu nahi du, azkenaldiko iragana zehazten lagun dezakeen nahitaezko materiala izan daitekeelakoan. Horretarako, bere esparrua ireki eta bere ezaguera teknikoak eta tresnak eskaini ditu, jabetza partikularreko dokumentazio hori bildu, kontserbatu, antolatu eta ezagutzera emateko, betiere kontuan izanda oso material kaltebera dela, ezaugarri materialengatik nahiz babestuta egon diren baldintzengatik.

Artxiboa

Administrazioaren Artxiboa ( irudia handitu )

Ondare honi dagozkio alderdi politiko, sindikatu, erakunde eta era guztietako elkarteen –kultura, kirol eta auzo elkarteak, besteak beste– dokumentazioa, baita pertsona ospetsu, familia, enpresa, bildumagile eta herritarren agiriak ere, baldin ere Nafarroako gizartearen azkenaldiko errealitatea dokumentatzeko interesgarriak badira. Kasu askotan, ez dira liburu mardulak edo balio material handiko dokumentuak, eta ekarpen xume-xumeak direla irudi duten arren, testigantza-balio aparta izan dezakete.

Horren harira, azken hilabeteotan, honako ekarpen hauek jaso dira: Aralar Alderdi Politikoak emandako material grafikoa; Iruñeko La Milagrosa/Arrosadiako Auzo Elkarteak bildutako dokumentazioa; Lan Ordezkaritzaren lan-gaiei buruzko funts bibliografikoa; Etxarri Aranazko aspaldiko San Migel Irin Fabrikako funtsa, Jauregi familiak emandakoa; eta Potasas de Navarra enpresaren itxierari buruzko multzo dokumentala, José Luis Díaz Monrealek emandakoa.

Orain abiarazitako ekimenaren bitartez, ekintza-ildo hau handitzen lagun dezaketen pertsonekiko nahiz erakundeekiko harreman-programa aktiboa ezarri nahi da.

Artxiboa herritarrei irekiz hasitako lan honen jarraipena dugu berrikitan mamitutako Salón Cinema esperientzia, gerora Cines en Navarra (1940-1990) liburuaren argitalpena ekarri duena. Proiektua Artxiboan bildutako dokumentazio administratibotik abiatuta gauzatuz joan zen, eta herritarren artean lortutako oihartzun zabalari esker, hainbat pertsonak egindako ekarpen txiki handien bitartez, zinemaren etorrerak Nafarroako garai hartako gizartearen gainean izandako eragina irudiztatzen eta bistaratzen lagundu du.

Memoria duten paisaiak

Azkenaldiko dokumentazioa herritarren artean ezagutzera emateko eta nabarmentzeko abiarazi den ekintza-ildo honetan, “Memoria, natura, ondarea, kultura duten paisaiak” deritzon proiektua nabarmendu behar da, 2018ko Europako Kultur Ondarearen Urtearekin batera eta Iragana eta etorkizunaren arteko topagunea lemapean eratutakoa.

Memoria duten paisaiak ibilbide luzeko proiektua da, Nafarroako paisaia-aldaketarekin batera sortutako dokumentu garaikideak herritarrei hurbiltzea xede duena. Ekimen honi atxikitakoak dira nekazaritza-paisaia (soro ureztatuak, lursailen kontzentrazioa, siloak), paisaia industriala, energetikoa, meatzaritzarena (dagoeneko instalazio hauetako batzuek ez dute jarduerarik baina eraikinen arrastoak iritsi zaizkigu, eta batez ere dokumentuak), hiri-paisaiak, paisaia ibiltariak (errepideak, bideak, zubiak), baita zabortegiak bezalako paisaia deitoragarriak ere. Den-denak giza-jarduerari lotutakoak eta, ondorioz, lanaren, teknologiaren eta arrasto horiek utzi dituen gizartearen historiari lotutakoak.

Proiektu hau bultzatzeko aurreikusi diren ekintzen artean, Iturri Dokumentalen Gida landu da paisaia ikertzeko. Ekintza honen bidez, deskribapen labur baten laguntzaz, paisaia ikertzeko eta dagokion testuinguruan kokatzeko interesgarriak izan daitezkeen Administrazioaren Artxiboko dokumentuak eman nahi dira ezagutzera, Artxibo Irekiaren bilakatzailean bila daitezkeenak seinalatuz.

Nafarroako Artxiboan dauden nahiz industriek, enpresek edo elkarteek babestu, zaindu eta ezagutzera emateko sartu dituzten dokumentuen ezagutza erraztea da ekimen honen helburua.

Gainera, dokumentazio hori bistaratzeko zabalkunde-jarduerak abian jartzea aurreikusi da; adibidez, Nafarroa Artxiboak atarian bildutako paisaiei buruzko bideoen antzeko erakusketa birtualen bitartez, edota irailaren 28an, Europako Ondareari buruzko Jardunaldiekin eta Arkitekturaren Munduko Astearekin bat eginik Eraikitako Paisaiari buruz antolatuko den “Arkitektura eta arkitektoak: Arraiza-Gaztelu-Esparza, 50 urte geroago” deritzonaren moduko erakusketa fisikoen bidez.

Proiektu honi dagokionez, zenbait jarduera antolatu nahi dira, herritarrek paisaia kultur ondaretzat antzeman dezaten. Horren harira, “Memoria duten paisaiak” argazki lehiaketaren lehen edizioa antolatu da, “Nafarroako industria-paisaiak” ardatz hartuta, eta Kultura Atariaren bitartez deituko da ekainaren 29an.

Balizko emaileak

Nafarroako gizarte garaikidea dokumentatzeko interesgarria izan daitekeen agiri, funts edo bildumaren bat duen edozein pertsona, familia, enpresa edo erakundek, zeinahi euskarritakoa izanda ere, ondare dokumental hau aberasten lagun dezake dohaintzaren bitartez.

Dohaintza edo entrega prozesua hasteko, harremanetan jarri behar da Ondare Dokumentalaren Kudeaketa Atalarekin, ondoko bide hauetako baten bitartez:

• posta elektronikoa: archivo.administracion.informacion@navarra.es

• ohiko postaz, Adiministrazioaren Artxibora idatziz: Zaragozako Errepidea, 3. km. 3. Solairua, 31191 Cordovilla (NAFARROA)

• telefono bidez, 848429727 zenbakira deituz

Ataleko teknikariak harremanetan jarriko dira balizko emaileekin dohaintza edo entregarako jarraitu beharreko prozesua zehazteko.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa