(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoak Kazumi Murose maisuaren hitzaldia hartuko du, Japoniako Altxor Nazional Biziduna makie modalitatean astelehena, 2018.eko ekainak 25


Artistak Iruñea bisitatuko du namban lakaz egindako hainbat lan aztertzeko


Kazumi Murose maisua Japoniako Altxor Nazional Biziduna da makie modalitatean, eta bihar, ekainak 26 (asteartea), “makie” urre-lakatuaren teknika tradizionalari buruzko konferentzia emango du Iruñean. Hitzaldia 19:30ean izango da, Nafarroako Museoko Ekitaldi Aretoan.

Murose-k Nafarroan gordetzen diren namban lakazko lan onenetako batzuk aztertzeko bisitatuko du erkidegoa; besteak beste, Museoko arka. Japoniar maisuak museoko tailerrean aztertuko du pieza hori eta beste bi pieza garrantzitsu: bilduma partikular bateko kutxa bat, Yayoi Kawamura-k 2016an jada aztertu zuena, eta Mendigorrian aurten aurkitu den beste berri bat.

Altxor Nazional Biziduna tituluak haien talentu eta arte-gaitasunengatik Japoniako arte tradizionalak kontserbatzean funtsezko pertsonaia bilakatu diren pertsonak aitortzen ditu, eta altxor nazional izendatu, balio kultural handiko objektuen edo lekuen maila berean. Alabaina, Altxor Nazional Bizidun tituluak ez du gelditasuna oinarritzat hartzen, kontrakoa baizik: tradizioak bizirik mantentzen saiatzen da, denboran zehar iraun dezaten. Izan ere, oinordetzan hartutakoarekin gauza berriak sortzean datza tradizioa.

Kazumi Murose-ren obra munduko museo nagusietan dago ikusgai (New Yorkeko Metropolitan museoa, Londresko Victoria and Albert museoa eta Tokioko Arte Modernoaren Museo Nazionala, esaterako). Maisuak Tokikoko Arte Unibertsitatearen Arte Eder eta Artisautza Sailean ikasi zuen, eta haren urushi lanekin egin zen ezagun. Izan ere, sari ugari jaso eta erakusketa nazionaletan parte hartu zuen. Gradua lortu ondoren, ibilbide profesional luzeari ekin zion, eta pixkanaka maisu-maila aitortu zitzaion. 1991n, Mejiro Institute of Urushi Conservation sortu zuen. Horren bidez, haren alderdi profesionaletako beste bat garatu zuen, hots,  kontserbazioa eta hedapena, mundu osotik konferentziak ematera eraman duena. 2008an, maisu-maila aitortu zitzaion, Japoniako Altxor Nazional Bizidun izendatu zutenean.

Kultur ondare immateriala

Konferentzia hau Kultur Ondare Immateriala Zikloaren barnean sartzen da. Ekimenak hainbat jarduera antolatu ditu, immateriala izateagatik kontserbatzeko eta iraunarazteko zaila den ondare aberats eta anitzaren alderdi desberdinen gainean hausnartu eta horiek ezagutarazteko.

Duen interes berezia kontuan izanik, Nafarroako erkidegoa ondare immateriala lantzen ari da, eta toki-erakundeekin batera Ondare Immaterialaren Aurre-inbentarioa eta Inbentarioa egiten. Horrez gain, UPNAren Kultur Ondare Immaterialaren Katedrak burutzen duen lana sustatzen ari da, eta esparru publikoan eta pribatuan ondare zaurgarri horren kudeaketan lan egiten duten eragileei aholkularitza ematen ere bai.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa