Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 12an amaituko da, eta 16 sari eta aipamen berezi bat emango dira
Lan Autonomoaren Sarien iragarkia.
(
irudia handitu
)
Jada ireki da epea Nafarroako Lan Autonomoa Aitortzeko Sarietarako hautagaitzak aurkezteko. Sari horiek 16 modalitatetako ahalegina eta jarduna nabarmentzen dute, eta aipamen berezi bat ematen diote ekonomiaren sektore horretan erreferentzia den langile autonomo bati.
Jakina denez, Nafarroako Gobernuak ospe sozial handiagoa eman nahi dio norbere konturako lanari, eta, horretarako, zeregin hori nabarmentzen duten sarietarako deia egiten du. Hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 12ra arte egongo da zabalik, oinarri hauei jarraikiz, eta Nafarroako Gobernuaren webguneko izapide-katalogoaren fitxan azaltzen da nola aurkeztu behar diren.
Deialdian, 16 sari eta aipamen berezi bat emango dira, modalitate hauetan:
– 1: enpresa-esperientzia onena
– 2: emakumeen enpresa-esperientzia onena
– 3: gazteen enpresa-esperientzia onena
– 4: desgaitasuna duten pertsonen enpresa-esperientzia onena eta
– 5: enpresa-esperientzia berritzaile onena.
-6: gremio hauetakoren bateko profesional onena: nekazaritza, abeltzaintza eta nekazaritzako elikagaien sektorea.
- 7: gremio hauetakoren bateko profesional onena: iturgintza, elektrizitatea, berokuntza, klimatizazioa, gasa eta sute-prebentzioa, eta ingeniaritzak.
- 8: gremio hauetakoren bateko profesional onena: eraikuntza, zurgintza, ebanisteria, pintura, igeltserotza, kristaleria, arkitektura, barne-diseinua eta paisajismoa.
- 9: gremio hauetakoren bateko profesional onena: merkataritza, ehungintza eta zapatagintza.
-10: gremio hauetakoren bateko profesional onena: ibilgailu motordunen eta motozikleten konponketa, metalaren sektoreko tailerrak.
-11: gremio hauetakoren bateko profesional onena: garraioa eta biltegiratzea.
-12: gremio hauetakoren bateko profesional onena: ostalaritza, gozo-dendak, okindegiak eta pastelgintzako lantegiak.
- 13: gremio hauetakoren bateko profesional onena: informazioa, komunikazioa, marketina, publizitatea, informatika, robotika, jarduera administratiboak, aholkularitzak, abokatuak, gizarte-graduatuak eta zerbitzu laguntzaileak.
- 14: gremio hauetakoren bateko profesional onena: hezkuntza eta trebakuntza.
- 15: gremio hauetakoren bateko profesional onena: osasunari (fisikoa eta mentala), edertasunari eta zaintzei, farmaziari eta animaliei lotutako jarduerak.
- 16: gremio hauetakoren bateko profesional onena: jarduera artistikoak, olgeta- eta entretenimendu-jarduerak eta zerbitzu soziokulturalak.
Halaber, aitortza edo aipamen berezi bat emango zaio epaimahaikideen ustez hori merezi duenari, kontuan hartuta bere jardueran izan duen ibilbide profesionala, eta ibilbide horrek haren ingurunean eta Nafarroako gizartean izan duen oihartzuna edo garrantzia.
Hautagai izan daitezke Gizarte Segurantzaren Langile Autonomoen Araubide Berezian edo dagokion elkargo profesionalaren mutualitatean alta emanda daudenak edo egon direnak, edo beren jarduera Nafarroako Foru Komunitatean egin dutenak.
Epaimahaiak (Nafarroako Autonomoen Kontseiluko kideek osatua), bere erabakian, bereziki aintzatetsiko ditu proposatutako pertsonaren ibilbide profesionala, jardunbide egokiak, nazioarteratzea eta lanaren inpaktu soziala, bai eta interes justifikatua duten beste alderdi batzuk ere.
Horrez gain, genero-berdintasuna lortze aldera, epaimahaiak kontuan izan behar du sarien % 40, gutxienez, emakumeei eman behar zaiela.
Sariak eta Azoka
Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik emango ditu sariak (diploma bat eta trofeo bat), ekitaldi publiko batean, 2018ko irailaren 29an, Lan Autonomoaren Azokaren baitan, zeina Sailak antolatu baitu aurten, jarduera horren Nafarroako adibide onenetako batzuk erakusteko.
2017an egin zen lan autonomoa aitortzeko sarien lehenengo edizioa. Ekitaldi hartan, aipamen berezia eman zitzaion Jesús Subizari, bizitza profesional osoa emateagatik txokolatea egiten eta komertzializatzen.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen