(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko ekainak 25


Nafarroako Gobernuak ekitaldi berriak prestatu ditu datorren asterako, ekainaren 25etik uztailaren 1era


arte japone

Nafarroako Museoan ikus daitekeen namban estiloetako lan bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu ekainaren 25tik uztailaren 1era bitarteko asterako:

Nafarroako Museoan teknika artistiko japoniar baten inguruko hitzaldia gozatzeko aukera izanen da, “Urrezko makie-an egindako teknika tradizionala”. Lan egiteko modu honetan Japoneko Altxor Nazional Bizia den Kazumi Murose maisuak eskainiko du konferentzia.

Zinemari dagokionez, eskaintza hirukoitza dugu Nafarroako Filmotekan: ostegunean “Fiesta de San Fermín”, “Sergio” eta “Pioneras III” pasako dira eta ortziralean berriz, Arnaud Larrieu eta Jean-Marie Larrieu zuzendarien “Los últimos días del mundo”.

Era berean KULTUR egitaraua aurrera darrai aste honetan. Osteguean, Góspel Alaikapela Abesbatza arituko da Uxueko Udaletxeko Plazan. Bitartean, ortziralean, Kirolak taldeak, dantza garaikide saioa eskainiko du Gareseko Mena Plazan. Larunbatean berriz, Lodosako Kultur Etxean izango da dantzaz gozatzeko aukera “Danzas para una exposición” emanaldiaren eskutik. Bukatzeko, Lodosan bertan, Perón Kontserba lantegia ezagutzeko eta dastatzeko ibilbidea prestatu da.

Formakuntzari dagokionez, badugu eskaintza bikoitza Nafarroako Liburutegian: Regina Salcedoren sorkuntza eta idazketa tailerra asteazkenez eta Origami teknika ikasteko aukera astelehen, asteazken, ostegun eta ostiralean. Bere aldetik, Nafarroako Filmotekan, Super 8 mm teknikan grabatzen ikasteko tailerra izango da astelehen eta ostiral bitartean. Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, aldiz, Think Tank laborategiaren hirugarren edizioa izango da Laura Freixas idazlearen eskutik eta “(Des)Berdintasuna Kulturan” izenburupean. Huarte Zentroan “Artxiboa Plazara!” proposamena eta Komisariotzaren inguruko ikerkerketak garatzeko egoitza izango dira. Bukatzeko, Lizarran, Karlismoaren Museoan sortu den Escape Room-a bizitzeko aukera zabalik dago: “Escape room: Toisonen lapurketa”.

Erakusketen alorrean, Huarte Zentroan, VAKA proiektua ezagutzeko aukera dago. Nafarroako Museoak “José Latova. Argazkigintza arkeologikoan 40 urtez” erakusketa eskaintzen du.Oteiza Museoak “Interpretazioak” programarekin jarraituko du, Imanol Marrodanek Alzuza Zentroan sortu duen lanarekin: “Arma isilak gerra lasaietarako”.Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak “Futbola Nafarroan” erakusketa-txikia hartuko du eta bukatzeko, Nafarroako artxiboan, “Pablo Sarasate-Alberto Huarte: adiskidetasun baten testigantzak” erakusketa izango da ikusgai.

Azkenik, aste honetan, Iruñeko katedraleko klaustroan egiten ari diren lanak ezagutzeko ateraldiak antolatuko dira berriz ere.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa:


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa