Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Elizalde kontseilariak ahalegin indibidual eta kolektiboa eskatu du hondakina baliabide bihurtu ahal izateko
Nafarroako Gobernuko ordezkariak gainontzeko herrialdeetatik gerturaturikoekin ekitaldian.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak Hondakinei eta hauen Fiskalitateari buruzko Foru Legea aurkeztu du gaur 150 pertsona bildu dituen ekitaldi batean, Extremadura, Balear Uharteak, Katalunia eta Valentziako autonomia-erkidegoen nahiz Europako Batzordearen ordezkariak tarteko zirela.
Legearen funtsezko edukiak ezagutzera ematea eta erakunde nahiz partikularren ekarpenak bilduz osatutako urtebeteko lan eta parte-hartze prozesu aberatsaren ondoren gauzaturiko onarpena ospatzea izan dira ekitaldiaren helburuak.
Kontseilariaren agerraldiaren uneetako bat.
(
irudia handitu
)
Hondakinei eta hauen Fiskalitateari buruzko Foru Legea ekainaren 7an onartu zuen Nafarroako Parlamentuak eta garrantzi handiko aurrerapausoa da hondakin mota guztiak prebenitu eta murrizteko. Legean ezarritako neurriek, fiskalitateari nahiz materialen helmuga eta tratamendua arautzeari dagokienez, Foru Komunitatean datozen lau urteotan hondakinak prebenitu eta kudeatzeko indarrean izango den politika zehaztu dute, Nafarroako 2017-2027 Hondakin Planean jasota dagoen bezalaxe.
Kontseilariaren agerraldiaren une bat .
Ekitaldian, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek Nafarroako legea berritzailea dela esan du, baina batez ere behar-beharrezkoa “sortutako hondakinak ez murrizteak eragin lezakeen egoerari aurre egiteko”.
“Nafarroa aitzindaria izan zen eta gaur tropelaren buruan jarraitzen du –gaineratu du–. Ahalegin indibidual nahiz kolektiboa beharrezkotzat jotzen jarraitzen du, hondakinari buruzko begirada argi, biribil eta eraginkor hori, zer den eta zer sortzen duen, behin-betiko osatu ahal dezagun. Birzikla ditzagun kontsumo-ohiturak, hondakina baliabide bihurtu eta ekonomia zirkularra egin dezagun, gure ingurumena eta gure osasuna zaintzeko”.
Europako Batzordearen izenean, Ferrán Tarradellasek zera azpimarratu du: “Europak hazkunde ekonomikoaren eta baliabideen kontsumoaren arteko lotura hautsi behar du Europar Batasunaren lehiakortasuna bultzatzeko eta ingurumena ekintzaren erdigunean jarri duten Parisko COP-21 bezalako nazioarteko konpromisoak errespetatzeko. Horretarako, nahitaezkoa da gure ekonomiari bira eman eta eredu lineal batetik eredu zirkular batera igarotzea. Eta horrek esan nahi du, besteak beste, hondakinak baliabide bihurtu behar ditugula ekonomiaren balio-katera itzuli ahal izateko”.
Ekitaldian, musika eta birziklatutako instrumentuen perkusioa konbinatzen dituen Toom pak taldeak parte hartu du.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
El público asistente al acto.
irudia handituEl grupo toom pak ha actuado en el evento.
irudia handitu