(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Noaingo institutuak ikasleen eskola kaleratzeak gizarte lanengatik ordezkatuko ditu asteartea, 2018.eko ekainak 26


Elortzibar DBHI Hezkuntza departamentuak jada beste hainbat ikastetxetan garatzen den “Kanpo Lana” hitzarmenera gehitu da


IESO Elortzibar

Solana kontseilaria Noain, Berian eta Elortzibar DBHIko ordezkariekin. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak sinatu du gaur Kanpo Lana hitzarmena Noain zonaldeko oinarrizko zerbitzuen mankomunitatea eta Noain zein Beriaingo udalekin, Bigarren Hezkuntzako Elortzibar Institutuan bizikidetza hobetzeko programa, hain zuzen ere. Ikastetxean bertan egindako ekitaldian, kontseilariarekin batera izan dira Jesús María Erburu, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria; Noaingo alkate Alberto Ilundain eta Beraineko alkate José Manuel Menéndez.

Elortzibar aldeko, Beriain eta Monrealeko ikasleak hartzen ditu Elortzibar DBHI Institutuak, hori dela eta sinatu da “Kanpo Lana” programaren hitzarmena tokiko hainbat udaletako ordezkariekin.

Hezkuntza departamentuak jada beste hainbat institututan abian duen programaren bitartez, Elortzibar institutuak ere, jarrera desegokiagatik ikasgeletatik ikasleak kaleratu ordez gizarte lanak proposatuko ditu. Hartara, orain arte erabilitako neurrien lekuan ikasleen jarrera hobetzeko neurri baikorrak erabiliko dira. Izan ere, “Kanpo Lana” programaren helburuen artean daude ikasleei bestelako giroetan murgildu eta laguntza zein elkarlanerako aukera eskaintzea, bestelako gizarte errealitateak erakutsi eta euren ikasketekin aurrera jarrai dezaten motibatzen dituzten ekintzak bultzatu nahiz etorkizunean hartuko duten bidean orientagarri izango zaizkien aukerak eskaintzea.

Institutuak, Oinarrizko Gizarte Zeribtzuen Mankomunitatearekin batera, ikasle bakoitzaren egoera aztertuko du banaka eta euretako bakoitzari bideratutako plana ezarriko die, egin beharreko ekintzak zein epeak zehaztuz. Ikasleak behin ekintzak garatuta bere esperientzia jasoko duen memoria aurkeztu beharko dio arduradunari edo ikastetxeko ikasketa buruari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa