(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 631 milioiko altxortegiaz itxi du 2017a biztanleko gastua 6.193 eurotan finkatuz
asteazkena, 2018.eko ekainak 27


Guztizko gastua 3.983 milioikoa izan zen, eta gastu soziala 2016an baino % 5,19 handiagoa


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2017ko Nafarroako Kontu Okorren Foru Lege proiektua onartu du asteazken honetako saioan. Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariaren esanetan, “zorrik gabeko kontuak dira, altxortegia berreskuratzeko modukoak –altxortegiaren balioa 631 milioikoa da eta zortzi urtetan lehen aldiz altxortegiko soberakin positiboa du– eta esparru sozialetan gastua areagotzeko aukera eskain dutenak, gastu hori aurreko urtean baino % 5,19 handiagoa izan baitzen”.

Nafarroako Gobernuak 2017ko Nafarroako Kontu Okorren Foru Lege proiektua onartu du asteazken honetako saioan. Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariaren esanetan, “zorrik gabeko kontuak dira, altxortegia berreskuratzeko modukoak –altxortegiaren balioa 631 milioikoa da eta zortzi urtetan lehen aldiz altxortegiko soberakin positiboa du– eta esparru sozialetan gastua areagotzeko aukera eskain dutenak, gastu hori aurreko urtean baino % 5,19 handiagoa izan baitzen”.

Zehazkiago esanda, Nafarroako inbertsioa 3.983,75 milioi eurokoa izan zen 2017an, 2016an baino 17,15 milioi handiagoa, % 0,4ko igoera tarteko. Biztanleko egindako gastu publikoa 6.193 eurokoa izan zen (ia-ia 2016ko zenbateko berbera, baina 2.587 biztanle gehiagorekin) eta esparru sozialetako gastua % 5,19 gehitu zen. Hartara, biztanleko 6.193 euroko gastu horretarik, 1.582 euro osasun arloko beharrak estaltzera bideratu ziren, 987 euro hezkuntzako gastuetara eta 470 euro politika sozialetara. Kopuru absolutuetan, hiru esparru horietako guztizko gastua 2.060,7 milioikoa izan zen, 2016an egindakoa baino 101,7 milioi handiagoa, % 5,19ko igoerarekin.

Inbertsio errealei dagokienez, egindako gastua 119,1 milioi eurokoa izan zen, 2016koa baino 34,3 milioi handiagoa. Kapitulu honetan gauzatutako gastuaren % 40,3 Garapen Ekonomikoko Departamentuari dagokio, 48,1 milioi inbertitu baitzituen, errepide-sarearen kontserbazioan nagusiki.

Finantza gastuen kapituluan, zorraren eta hitzartutako maileguen interesen ordainketan izandako % 12,5eko murrizketa nabarmendu behar da, 13 milioiko aurrezkia ekarri baitu aurreko urtearekin konparatuta.

Diru-sarrerei dagokienez, guztizko likidazioa 4.528 milioikoa izan zen. Zenbateko horretatik, 1.726 milioi zuzeneko zergei dagozkie, 2016an baino 226 milioi gehiago. Igoera hori atal hauetan bildu da nagusiki: PFEZan (102,9 milioi), Sozietateen Zergan (98,8 milioi), Loterietako sarietan (10 milioi) eta energia elektrikoaren ekoizpenaren gaineko zergetan (aurreko urtean baino 8,2 milioi gehiago). Gainera, zeharkako zergetan 1.932,4 milioi bildu dira (aurreko urtean baino 225,5 milioi gehiago) eta beste 178,4 milioi transferentzia korronteetan (2016an baino % 274,2 gehiago). Azken igoera hau da adierazkorrena, eta Estatuari egin beharreko 2015eko eta 2016ko Ekarpenean Nafarroaren alde egindako 128,7 milioi euroko behin-betiko likidazioaren ondorioa da.

Altxortegiari dagokionez, 631 milioiko funts likidoak eta gastu orokorretarako 359,2 milioi euroko altxortegiko soberakina daude, memoriaren arabera. Honela, Nafarroak, 2008tik lehen aldiz, altxortegiko soberakin positiboaz itxi du urtea.

Aurrekontuaren gauzatze-maila % 95,98koa izan da, hau da, gauzatze-maila altua, nahiz eta 2016koaren aldean zertxobait behera egin duen (ordukoa % 98,04koa izan zen). Hasierako aurrekontua erreferentziatzat harturik, 2017an gauzaturiko gastua haren % 98,08 izan da.

Azkenik, 2017ko Nafarroako Kontu Orokorrek aurrekontu-egonkortasunari eta zor publikoari dagozkien helburuak bete direla egiaztatzen dute. Bestetik, memoriak argi utzi du, gastu-araua egiaztatzeko, kontuan hartu behar direla zerga-bilketan igoera iraunkorrak eragin dituzten arau-aldaketak, izan ere, 2017ko ekitaldian, bereziki hidrokarburoen doikuntzari lotuta onartu ziren aldaketen eraginez, zerga-bilketan 154 milioiko igoera gertatu zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa