(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Odola emateko unitate mugikorrak Nafarroako 40 herri bisitatuko ditu udako hilabeteetan asteazkena, 2018.eko ekainak 27


Nafarroako Odol eta EHunen Bankuak odola ematera deitu du Sanferminetarakoneta udarako erreserbak igotzeko


Odol-emate

Odol-emaile bati odola ateratzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Odol eta EHunen Bankuak gogoratu die gaur herritarrei, nahitaezkoa dela egunotan odola ematea udako oporretarako nahiz Sanferminetarako erreserbak igo ahal izateko, garai hauetan handiagoa izaten baita transfusioen beharra. Horren kariaz nabarmendu du odola emateko unitate mugikorrak 40 herri bisitatuko dituela udako hilabeteetan eta Iruñeko nahiz Tuterako egoitza finkoak irekita egonen direla, herri bateko zein besteko jaiek eragindako ordutegi-aldaketa txiki batzuen gainetik.

Deialdia odola emateko hitzordua jaso duten ohiko odol-emaileei zuzenduta dago, azken lau hilabeteetan (gizonen kasuan) edo azken hiru hilabeteetan (emakumeen kasuan) odol-ematerik egin ez duten emaileei, eta odola lehendabiziko aldiz emateko asmoa duten guztiei, datozen asteotan Iruñeko eta Tuterako odola emateko zentroetara edota Nafarroako gainerako herrietan odol-emateak errazteko ibiliko den unitate mugikorrera jo dezaten. Gonbidapen berezia egin da herrietako odol-emateak areagotzeko, inguru horietako odol-emaileen kopuruan antzematen ari den murrizketari aurre egin eta belaunaldien arteko erreleboa sustatzeko asmoz.

Odola emateko unitate mugikorrak hasiera eman dio dagoeneko udako programazioari, honako geldialdi hauekin: Viana, San Martín Unx, Erriberri eta Lodosa. Gaurtik aurrera, hiru egun eginen ditu Tafallan: gaur arratsaldean eta bihar, 16:45etik 20:30era, eta ostiralean 9:15etik 13:00etara. Uztailean, udalerri hauetan izanen da: Goizueta (uztailak 2), Lodosa (3), Otsagabia (4), Murchante (5), Altsasu (9, 10, 11 eta 12), Artaxoa (13), Buñuel (16 eta 23), Castejón (17 eta 24), Azkoien (18, 19 eta 20), Arbizu (25), Caparroso (26 eta 27), Cárcar (30) eta Fitero (31).

Abuztuan, autobusak honako herri hauek bisitatuko ditu: Lerin (hilak 1), Cadreita (2), Milagro (3), Sesma (6), Cabanillas (7), Elizondo (8, 9 eta 10), Lesaka (13), Andosilla (14), Doneztebe (16, 17 eta 20), Andosilla (21), Bera (22 eta 24), Ablitas (23), Ziordia (27), Monteagudo (28), Oteitz (29) eta Lizarra (hemen, unitate mugikorrak sei eguneko geldialdia egingo du abuztuaren 30 eta 31n eta irailaren 3tik 6ra bitartean). Irailean, autobusa udalerri hauetan izanen da: Larraga (hilak 7), Fustiñana (10 eta 17), Leitza (11), Cortes (12), Irurtzun (13), Oibar (14), Valtierra (18 eta 25), Etxarri-Aranatz (19 eta 26), Cortes (20), Cáseda (21), Falces (24) eta Discastillo (27 eta 28)

Plasma aferesi bidez emateko kanpaina

Nafarroako Odol eta EHunen Bankuak adierazi duenez, egun dauden odol-beharrak A taldeko Rh negatiboari eta B taldeko Rh negatiboari eta positiboari dagozkiola bereziki. Horrekin batera gogoratu du aferesi bidezko plasma-emaileak lortzeko kanpaina abian duela, osagai hau garrantzi handikoa baita arriskuko paziente hemato-onkologikoen tratamendurako eta kirurgia kardiakoa edo trasplantea egin zaien pertsonendako. Plasmaren kasuan, beharrak A eta AB taldeei dagozkie nagusiki, eta horren harira, Odol eta Ehunen Bankuak odola ateratzeko zentroetara joatera animatu ditu odol-emaileak, odola ateratzeko modalitate hau egiteko aukerarik ote duten informa daitezen.

Aferesia deritzon odola ateratzeko teknika osagaiak bereizten dituen gailu batez baliatzen da, beharrezkoak aukeratuz eta gainerakoak odolara itzuliz. Prozesuak ordubete inguruko iraupena du eta ohiko odol-ateratzeak egiten diren ohatila beretan egiten da.

Odol eta Ehunen Bankuak gogoratu du gomendagarria dela dohaintzen fluxu jarraitu eta etengabea mantentzea eta, ahal den neurrian, odol-emaileen bat-bateko pilaketa saihestea, egindako odol-emaitzen iraungipenak areagotu ez daitezen.

Udako ordutegia eta herrietako jaiak

Udako egun gehienetan, arreta emateko ordutegia ohikoa izango da Iruñean dauden odola emateko bi zentroetan (8:00etatik 20:00etara astelehenetik ostegunera eta 8:00etatik 14:30etara ostiraletan) eta Tuterakoan (8:15etik 13:45era astelehenetik ostiralera eta 17:00etatik 20:00etara astarte eta ostegunetan). Iruñean, ordutegia aldatuko da Sanferminetan (hilaren 6an ordutegia 11:45ean itxiko da, hilaren 9 eta 10ean ez da zerbitzurik izango eta hilaren 11, 12 eta 13an, ordutegia 9:15etik 12:45era bitartekoa izango da), eta abuztuaren 6tik 16ra ez da arratsaldeko zerbitzurik izango. Tuteran, egoitza itxita egonen da Santa Anaren jaiek dirauten bitartean, uztailaren 23tik 31ra bitartean.

Iruñean, odol-emaileen arreta hobetu eta itxaronaldiak saihesteko, Nafarroako Odol eta EHunen Bankuak –Irunlarrea kaleko 3an- aldez aurreko hitzordu sistema duela gogoratu nahi die horretaz baliatu nahi dutenei, eta horretarako 848 422500 telefonora deitu besterik ez dute. Bestetik, Tuteran, odola emateko zentroa Eza kaleko 2. zenbakian dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa