(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NKGIk 300.000 euro banatuko ditu 34 toki erakunderi zuzendutako dirulaguntzetan aurten gazteria arloko programak garatzeko osteguna, 2018.eko ekainak 28


Laguntzen bitartez, gazteek bizitza sozialean duten parte hartze-aktiboa hobetu eta gazteria arloko teknikariak kontratatzea edo lanpostuan mantentzea sustatuko da


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bitartez, 300.000 euro banatuko ditu 34 toki erakunderi zuzendutako dirulaguntzetan, gazteriaren arloko programak garatzeko. Laguntza hauei esker, gazteria arloko tokiko planen elaborazioari, aldez aurreko diagnostikoari, gazteekiko topaketa eta elkarrizketen proposamen eta garapenari nahiz gazteria arloko teknikariak kontratatu edo lanpostuan mantentzeari eta Nafarroako gazteek bizitza sozialean duten parte-hartze aktiboa hobetuko duten programen antolaketari lotutako gastuen zati bat finantzatuko da.

Gazteeen partaidetza eta udalerri mailako garapena sustatzeko ekintzetan toki erakundeekin lankidetzan jardutea nahitaezkoa da gazteria arloko politika aurrera ateratzeko, Nafarroa osorako aukera-berdintasunaren printzipioa bene-benetan bete ahal izateko. Horren kariaz, NKGIk laguntza eta lankidetza eskaintzen dizkie toki erakundeek gazteria arloan antolatutako ekimen eta proiektuei.

Gazteria arloko teknikariak kontratatu edo lanpostuan mantentzea da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren lehentasunetako bat. Eragile hauek gazteria arloko politikak eta egitura lideratu eta indartzea eta tokiko gazteak dinamizatzea da helburua. Horregatik da hain garrantzitsua gazteria arloko teknikari bat kontratatzea, “modu eraginkorragoan” lan egin ahal izateko. Horren harira, Berriobeitiko eta Azkoiengo udalek teknikariak kontratatu dituzte gazteria arloak garatzeko, laguntza hauetaz baliatuta.

Toki erakundeei zuzendutako dirulaguntza-deialdiaren oinarrien arabera, erakundeek gehienez 35.000 eskuratu ahalko dituzte dirulaguntza bakoitzeko.

Proiektu aniztasun handia

Toki erakundeek era askotako proiektuak aurkeztu dituzte gai hauen inguruan: gazteriaren prestakuntza eta enplegurako sarbidea; osasunerako hezkuntza; indarkeria, arrazakeria, sexismoa, homofobia eta intolerantziaren prebentzioa; aukera-berdintasuna eta gazteen parte-hartze solidarioa. Horrez gain, tradizioa eta teknologia berriak uztartuz belaunaldien arteko harremanak sustatzen dituzten ekintzak aurkeztu dira, bai eta boluntariotzaren, hezkuntzaren eta garapenerako lankidetzaren bitartez gazteen parte-hartze solidarioa areagotzen duten ekintzak ere. Era berean, gazteen eta gazteria arloko erabakiak hartzeaz arduratzen direnen arteko Elkarrizketa Egituratua bultzatzeko ekintzak proposatu dira, bai eta arte gaztea nahiz talentu gazteak ezagutzera ematea xede duten ekintzak eta bazterketa sozialeko arriskuan dauden edo/eta desgaitasuna duten gazteak partaide dituzten aisialdiko proiektuak ere.

Laguntza hauei esker, zatika finantzatuko dira toki erakundeek 14 eta 30 urte bitarteko gazteen garapen pertsonala nahiz udalerri mailako parte-hartzea sustatzeko xedez bultzaturiko proiektuak, betiere aukera-berdintasunari eutsiz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa