(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uztailaren 1ean sartuko da indarrean plastikozko poltsen derrigorrezko ordainketa ostirala, 2018.eko ekainak 29


Ingurumen eta Merkataritza departamentuek merkatariei, ostalaritzari eta udalei poltsen erabilera murriztea xede duen kanpaina berezia aurkeztu dute


bolsa

Kanpainaren ilustrazio kartela. ( irudia handitu )

Igande honetan hasita, uztailak 1, Nafarroako saltokietan plastikozko poltsak eskatzen dituzten bereroek horiek truk ordaindu beharko dute. Araua, berrikitan onartu den Nafarroako Hondakinen Foru Legean bildutako prebentzio-neurriei atxikita dago, ingurumena kutsatu eta, ibaietan nahiz itsasoetan duten hedapen zabalaren ondorioz, uren kalitatea kaltetzen duten hondakin plastikoen sorkuntza murrizteko asmoz.

Plastikozko poltsen banaketaren mugapena poltsa mota guztietara zabaldu da, 50 mikratik gorakoak barne hartuta, eta arauan zehaztu denez, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, indarrean sartuko da poltsa guztiei buruzko debekua, material konpostagarriez egindakoak izan ezik.

Hondakinei buruzko Foru Legeak plastikozko poltsen erabilerari buruz ezarritako aginduak bat datoz 2015/720 (EE) Europako Zuzentarauarekin eta uztailaren 1ean ere poltsen kontsumoa murrizteko indarrean sartuko den Ministerioaren 293/2018 Errege Dekretuarekin.

Horrela, Foru Legearen 23. artikuluak zera ezarri du, hitzez hitz:

“1. 2018ko uztailaren 1etik aurrera:

a) Ondasunak edo produktuak saltzen diren tokietan, debekatuta egonen da kontsumitzaileei plastikozko poltsak doan ematea, eta berdin gertatuko da etxez etxeko salmentaren edo on line salmentaren kasuan, plastikozko poltsa oso arinen kasuan izan ezik.

b) Merkatariek kopuru bat kobratuko dute kontsumitzaileari ematen dioten eta konposta egiteko modukoa ez den plastikoz egindako poltsa bakoitzeko. Plastikozko poltsen prezioa zehazteko, merkatariek erreferentzia gisa hartu ahalko dituzte indarrean dagoen araudian ezarritako gutxi gorabeherako prezioak.

c) Halaber, merkatariek kontsumitzaileei informatuko diete ezarritako prezioei buruz; prezio horiek toki ikusgarrian jarriko dituzte, eta urtero informatuko diote ingurumenaren arloko departamentu eskudunari konposta egiteko modukoa ez den plastikoz egindako poltsengatik kobratutako zenbatekoei eman dieten ingurumen-erabilerari buruz (gizarte-erantzukizun korporatiboa).

2. 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera:

Ondasunak edo produktuak saltzen diren tokietan, debekatuta egonen da kontsumitzaileei plastikozko poltsak ematea, eta berdin gertatuko da etxez etxeko salmentaren edo online salmentaren kasuan, salbu eta konposta egiteko moduko plastikoarekin eginak badira eta UNE-EN 13432:2000 arauan edo antzeko batean ezarritako betebeharrak betetzen badituzte. Poltsa horiek ezin izanen dira doan eman edo banatu.

Plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpaina berezia

Hondakinei buruzko Legearen alderdi horiek guztiak eta merkataritzari nahiz ostalaritzari ekarriko dizkion ondorioak aztergai izan dira ostiral honetan, Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak eta Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako baterako informazio-bileran.

Lan-saio bereziak hogeita hamar pertsona inguru bildu ditu NAPIn, Nafarroako merkataritza eta ostalaritza elkarteen ordezkariak, Nafarroako Merkataritza Kontseiluko kideak eta Nafarroako toki erakundeak tarteko zirela.

Ekitaldian bildutakoen aurrean, Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoa osatzen duten erakundeek plastikozko poltsen erabilera murrizteko abiarazitako kanpaina berezia aurkeztu da, Hondakinen Legearen alderdi zehatz hau ezagutzera eman eta osagai kutsatzaile horien erabilera murrizteko beharraz sentsibilizatzea xede duena.

Gainera, kanpainak “MURRIZTU POLTSEN ERABILERA. HONDAKINIK ONENA, SORTZEN EZ DENA” lema daramaten informazio-kartelak jarri ditu saltokien eskura, honako azakpen honekin: “2018ko uztailaren 1etik aurrera debekatuta egonen da kontsumitzaileei plastikozko poltsak doan ematea, merkataritza-establezimenduetan, etxez etxeko salmentan eta online salmentan. (Hondakinei eta hauen fiskalitateari buruzko 14/2018 Foru Legea) Konprometitu zaitez ingurumenarekin”.

Merkataritza eta ostalaritzako sektore guztietan aplikatu beharrekoa

Saioaren hasieran, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Maitena Ezkutarik merkataritza sektorearen lankidetzak Lege berrian aurreikusitako helburuak lortzeko duen garrantzia azpimarratu du. Honen harira, plastikozko poltsei buruzko kanpaina espezifikoa aipatu du, merkatarien konplizitatea lortu nahi baitu kontsumitzaileak kontzentziatzerakoan.

Galde-erantzunen txandan, merkataritza sektorearen ordezkariek beraien kezkak azaldu dituzte, bereziki kontsumitzaileek arau berrira egokitzeko izan ditzaketen zailtasunei buruz, batez ere elikadurari lotutakoak ez diren sektoreetan. Egoera honi aurre egiteko, merkatariek “kontsumitzaileari zuzendutako informazio, sentsibilizazio eta prestakuntza egokia eskatu dute, merkatarien ekimena partikula dela pentsa ez dezaten”, eta ordezko aukerak azal daitezela; esaterako, ehunez, errafiaz eta bestelako materialez egindako poltsen erabilera.

Saioan aztertutako beste gai bat Legea hausteari lotutako zigorren nondik norakoa izan da. Departamentuko teknikariek adierazi dutenez, horien zenbatekoak 22/2011 Legean zehaztuta daude, eta arau-haustea arina edo larria ote den ikusita, 900€ eta 45.000€ bitartekoak izan daitezke.

Era berean, poltsak kobratzean bildutako dirua zertarako erabiliko den ere galdetu dute. Gai hau Legea garatuko duen foru-dekretuan arautuko da, baina nolanahi ere den, prozesua merkataritza-azalera handietatik abiatuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa