(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak bere gain hartu du Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeko lehendakaritza 2020. urtera arte ostirala, 2018.eko ekainak 29


Gaur goizean Iruñean egin den batzarrean txanda aldatu da, eta bertan ontzat eman da Europako talde honen estrategiaren eguneraketa


Transcripción textual del video

Nafarroak 2020. urtera arte Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeko lehendakaritza bere gain hartu du. Aldi horretan, erronka nagusia esparru guztietan bateratuagoa dagoen lurralde bat lortzea izango da, herritarrengandik hasita turismoraino iritsita, mugikortasunetik eta garraiotik igarota, eta arreta berezia emango zaio ezagutzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresa lehiakortasuneko arloetan aplikatzeko proiektu berbera garatzeari, hiru bazkideak Europa barnean hobeto kokatu ahal izateko.

Rousset Lehendakariak makila eman dio Barkos Lehendakariari, Urkullu Lehendakariaren aurrean. ( irudia handitu )

Nafarroak, gaurtik aurrera, eta 2020. urtera arte, Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeko lehendakaritza bere gain hartu du. Aldi horretan, erronka nagusia esparru guztietan bateratuagoa dagoen lurralde bat lortzea izango da, herritarrengandik hasita turismoraino iritsita, mugikortasunetik eta garraiotik igarota, eta arreta berezia emango zaio ezagutzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresa lehiakortasuneko arloetan aplikatzeko proiektu berbera garatzeari, hiru bazkideak Europa barnean hobeto kokatu ahal izateko.

Txandaketa gaur goizean Iruñean egin da, ohiz kanpoko batzar batean, hiru eskualdeetako lehendakariak buru izanik: Alain Rousset, Akitania Berrikoa; Iñigo Urkullu, Euskadikoa eta Uxue Barkos, Nafarroakoa. Topaketan, atzeratzera doan lehendakariak, Alain Rousset lehendakaritzaren ikurra den “makila” Barkos lehendakari andreari eman dio, Nafarroako Errege Artxibategi Nagusiko klaustroan antolatu den hotsandiko ekitaldi batean.

«Legealdi honetan zehaztutako konprolezuetako bat gauzatu dugu, europako lurraldearen kooperazioan lanean aritzea Euskadi eta Akitania Berriarekin», zehaztu du Uxue Barkos lehendakariak.

«Hasitako lanekin jarraitzeko erronka guregain hartu dugu, eta baita Euroeskualdeko gobernantzan aurrera egiteko proiektu berrien garapenean aritzeko konpromezua ere. Europako kontextuan geroz eta hobeto kokatzeko helburuarekin gure Euroeskualdeko gizartearen interes orokorrarentzako lan eginez», zehaztu du Uxue Barkos lehendakariak.

Aurretik, hiru eskualdeetako 18 ordezkariek, hiru lehendakariak barne, ontzat eman dute Euroeskualdeko 2014-2020 Plan Estrategikoaren eguneraketa, ezinbestekoa baita, azken urteotan, entitatean sartu diren azken kideekin bat egin ahal izateko. Limousin eta Poitou-Charentes 2016an sartu ziren Euroeskualdean, Frantziako lurraldea berriz elkartu ondoren, eta Nafarroa, berriz, 2017an sartu egin zen.

Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualde LLET berriak(Lurralde Lankidetzarako Europako Taldea) parte-hartzen duten eskualdeetarako aukera eremu bat osatzen du, horiek, dagozkien espezializazio adimenduneko estrategietan, lehentasunezko sektoreak partekatzen baitituzte, besteak beste: osasuna, energia, nekazaritzako elikagaiena eta industria sortzaileak, eta baita hainbat gaietan elkarrekin lan egiteko interesa ere, esaterako: turismoa, industria aurreratua edo 4.0, eta enpresen lehiakortasuna.

Plan Estrategikoaren eguneraketa

Taldeak 2014. urtean plan estrategiko bat osatu zuen 2020. urtea xedetzat ezarriz, lehentasunezko helburuak identifikatuko lituzkeen, eta horiek lortzeko jarduerak programatuko lituzkeen erreferentzia dokumentu bat eskuragarri izateko, 2014-2020rako EBko funtsen funtsezko ildoekin ere bat eginez.

Aipatutako kide berriak sartu ondoren, aurtengoaren lehenengo sei hilekoan plana eguneratzeko prozesua burutu da. Dokumentuak kontuan hartu du gaur egungo egoera sozioekonomikoaren diagnostikoa, 2014. urtetik burutu diren jardueren balantzea eta mugaz bestaldeko lankidetzan jarduten ari diren 200 eragile sozioekonomikoek baino gehiagok egindako ekarpenak.


eurorregion

Hiru lehendakariak batzarrean. ( irudia handitu )

Egindako analisiak hasieran aurreikusitako ardatzak helburu estrategiko gisa mantentzen jarraitzen du: euroeskualdeko hiritarrak, ezagutza ekonomiaren arloa, berrikuntza eta enpresa lehiakortasuna, eta lurralde eta mugikortasun iraunkorra. Planak barne hartutako proiektu eta jarduera desberdinen gobernantza eta koordinazioa bermatzea laugarren ardatza da. Azken horretarako lanak LLET berari dagozkio. Helburu hauetako bakoitza jarduera ildo eta ekintza desberdinetan zehazten da. Guztira, 14 jarduera ildo eta 36 ekintza definitu dira.

Ardatzetako lehenengoan, helburua konexio handiagoa duten euroeskualdeko hiritarrak lortzea da. Horretarako, hiru jarduera ildo garrantzitsu aurreikusi dira: euroeskualdeko hizkuntzen ezagutza eta erabilera hobetzea; kultura lankidetza egituratzeko benetako ardatz bilakatzea, eta euroeskualdeko gazteen arteko elkarrekintza bereziki bultzatzea.

Ezagutza, berrikuntza eta enpresa lehiakortasuneko ardatzari dagokionez, honako hauek dira esparru honetako helburuak: “euroeskualdeko campus” bat sustatzea unibertsitateek, LH eskolek eta bestelako berrikuntza eragileek osatuta; Espezializazio Adimenduneko Estrategiek (S3) barne hartutako sektore guztietan agertzen diren I+G+g arloko proiektuak bideratzea, enpresen arteko lankidetza sustatzea, bereziki klusterren artean, eta euroeskualdeko enplegu arro bat sortzea.

Hirugarren ardatzak, Lurralde Iraunkorra eta Garraioa, honako lehentasunezko jarduera ildoak izango ditu: bidaiarien zein merkantzien mugikortasun iraunkorra lortzea, euroeskualdea ingurumeneko erreferentzia gune bilakatzea, eta baliabide natural eta turismo arloko guztiontzako eta koordinatutako politikak garatzea.

Azkenik, Gobernantzaren atalean, hainbat lehentasunezko jarduera ildo jorratuko dira, besteak beste: proiektuen maila guztiko gobernantza eta kudeaketa sustatzea, eta baita Euroeskualdea nabarmentzea eta ondo kokatzea ere. Lan hauek LLET berari dagozkio eta bere helburua da lurralde lankidetzako erakundeen eragile desberdinek jorratutako esku-hartzeetan koherentzia handiago lortzea.

Eroeskualdea zifretan

Gaur egungo Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa LLET (euroregion en cifras pdf) (Lurralde Lankidetzako Europako Taldea) 48 mil Km2 izatetik 101 mil Km2 izatera pasa da (+%110), eta baita 5,4 milioi lagun izatetik 8,7 milioi izatera ere (+%60), alegia, Europako biztanleen %1,74; 3,95 milioi langile ditu, 1,78 milioi ikasle, %10,5eko langabezia tasa eta 28.400 euroko BPG biztanle bakoitzeko, hots, EBeko batezbesteko BPG inguru.

Ekonomiaren ikuspegiaren arabera, lurralde berriak barne sartzearen ondorioz, Euroeskualde osoko BPG nabarmen igo du (%60), eta iparralderantz mugitu du, halaber, eskualdeko pisu ekonomikoa: zifra absolutuetan, Akitania Berriko BPG ia Akitania zaharrekoaren bikoitza da, beraz, orain, Euroeskualde osoko ia bi heren ordezkatzen ditu (%65,8 aurreko %56rekin konparatuta), Euskadi, berriz, %26,8ra pasa da (aurreko %40ekin konparatuta) eta Nafarroak %7,4 suposatzen du.

Egitura ekonomikoari dagokionez, Euroeskualdea handiago bilakatzearen eraginez, lehen mailako sektoreak eta industria sektoreak garrantzi erlatibo gehiago hartu dute, zerbitzuen kalterako. Hala ere, azken horiek balio erantsiaren industria nagusia izaten jarraitzen dute. Zerbitzuen barruan, merkataritza sektoreak kuota galdu du enpresei eta Herri Administrazioari eskainitako zerbitzuen jarduerekin konparatuta. Azkenik, eraikuntzaren sektoreak proportzionalki garrantzi gutxiago dauka, zehazki Nafarroan eta Euskadin, higiezinen krisiak nabarmen kaltetu duelako.

I+G+b arloan, Euroeskualdea handiagotzearekin batera jarduera hauetan lan egiten duten lagunen kopuruak nabarmen egin du gora, beraz, Akitania Zaharra – Euskadin 30.500 izatetik Akitania Berria – Euskadi – Nafarroan 43.300 izatera pasa dira. Igoera hau bereziki nabaria izan da goi mailako ikaskuntzaren ikertzaileen segmentuan, bestelako eskola publikoekin konparatuta, eta batez ere, enpresen segmentuarekin konparatuta. Hala ere, azken horrek, zabalena izaten jarraitzen du.

Hala ere, I+G+b arloko gastuak gora egin arren, biztanle bakoitzeko, Euroeskualde osoan azken hamarkadan, zifrek oraindik Europako batezbesteko zifrak baino baxuagoak izaten jarraitzen dute, Euskadin izan ezik. Bestalde, Nafarroa bitarteko maila batean kokatu da, bi eskualdeen artean.

Europako taldearen historia

1992. urtean, Nafarroak, Akitaniak eta Euskadik lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten erakundeen arteko harremanak zegozkien eskumenen esparruan garatzeko, guztiontzako interesak lortzeko helburuarekin. Akitaniari eta Euskadiri zegokienez, protokolo hau, 2011. urtean, Lurralde Lankidetzako Europako Talde (LLET) bihurtu zen, “Akitania/Euskadi Euroeskualdea” izenarekin.

2016an, Akitaniak Limousin eta Poitou-Charentes eskualdeak sartu zituen, Akitania Berriko eskualdea osatuz. Eta paraleloki, Nafarroak taldean sartu nahi zuela adierazi zuen, beraz, 2017ko martxoan hala egin zuen.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Prentsa oharra frantsesez

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa