(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako arte, kultura eta sormen arloetako proposamenen erregistro profesionalak 161 proiektu berri gehitu ditu astelehena, 2018.eko uztailak 2


948 Merkatua Nafarroako Arteen Merkatuaren bigarren ediziorako aurkezpenak erregistratu eta standak eskatzeko epea ireki da


Guztira, 161 proiektu berri inskribatu dira Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintzaren Zerbitzuak 2017an abiarazi zuen Nafarroako arte, kultura eta sormen arloetako proposamenen erregistroan. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren webgunean eskuragarri dagoen erregistro honen bigarren deialdia maiatzaren 14tik 31ra bitartean ireki zen. 2017an erroldatutako Nafarroako artista profesionalek eta orain arte inskribatu gabe zeuden beste artista batzuek ere parte hartu dute proposamen berrien bitartez.

Deialdi honetan erregistratu diren 161 proposamenei aldez aurretik inskribatu eta indarrean dauden beste 414 proposamen gaineratu behar zaizkie. Hortaz, erregistro honek egun Nafarroako arte, kultura eta sormen arloetako 575 proposamen ditu guztira.

Musika da proposamen gehien bildu duen esparru artistikoa, 182 izen-ematerekin. Horren ondotik daude Arte Eszenikoak (127); Liburu, Disko eta bestelako euskarrien Argitalpena (83); Arte Plastikoak (82); Bestelako industria kultural, sortzaile eta digitalak (56); eta Zinema eta TB, 46 proposamen erregistratuak dituela.

Erregistro honetan bildutako datu-basea hainbat azoka sektorialetan parte hartzeko eta Iruñean, azaroaren 21etik 23ra antolatuko den 948 Merkatua Nafarroako Arteen Merkatuaren bigarren edizioan programatutako proposamenak hautatzeko erabiliko da.

Aurkezpenak eta standak 948 Merkatuan

Iruñeko hainbat lekutan arratsaldez eskainiko diren erakustaldi artistikoez gain, goizetan 948 Merkatua PRO delakoa egingo da Baluarteko atarian. Profesionalen arteko topagunean proiekturen bat aurkeztu edo stand bat eskatzeko izena eman nahi duten enpresek eta profesionalek 948 Merkatua Nafarroako Arteen Merkatuaren webgunean dauden formularioak erabili behar dituzte.

Standak izen-emateen hurrenkeraren arabera esleituko dira. Antolatzaileek, dagozkien batzorde artistikoen bitartez, esparru horretan ikusgai izanen diren proposamenak eta eskaerak hautatuko dituzte, behar den aurrerapenaz jakinaraziz. Stand eta aurkezpenen proposamenak egiteko epea 2018ko urriaren 1a arte egongo da irekita.

Standa esteka honetan eska daiteke, eta aurkezpenak hemen inskriba daitezke.

948 Merkatua Nafarroako Arteen Merkatua arte plastikoak, arte eszenikoak, musikak, zinema eta bestelako industria kultural eta sortzaileak tarteko dituen azoken azoka da. Bigarren ediziorako artisten, profesionalen eta kazetarien akreditazioak eska daitezke dagoeneko 948 Merkatuaren webgunearen bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa