(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak prestazioak edo zerbitzuak eskaintzen dizkie mendeko beste 4.221 pertsonari; beraz, %48,1eko igoera gertatu da asteartea, 2018.eko uztailak 3


Nafarroako Gobernuak zerbitzu berriak onartu eta bateragarri egin ditu mendekotasunarentzako 5.815 arreta gehigarri eskaintzeko


Transcripción textual del video

Legealdiari dagokionean, Nafarroak arreta eskaini die Eskubide Sozialetako Departamentuak abian jarritako prestazio eta/edo zerbitzu berriak jasotzen dituzten mendeko beste 4.221 pertsonari. Hain zuzen ere, mendekotasun-egoeran aurkitzen diren pertsonek batez beste 1,29 arreta jasotzen dituzte (2015ean batez beste 1,07), eta hori egin ahal izan da zerbitzu berriak abian jartzeagatik nahiz horien eta zenbait prestazioren artean bateragarritasunak gehitzeagatik. Modu horretan, 4.221 pertsona artatzera iritsi badira, jasotzen dituzten prestazioak eta/edo zerbitzuak ere 5.815 izatera iritsi dira.

Legealdiari dagokionean, Nafarroak arreta eskaini die Eskubide Sozialetako Departamentuak abian jarritako prestazio eta/edo zerbitzu berriak jasotzen dituzten mendeko beste 4.221 pertsonari. Hain zuzen ere, mendekotasun-egoeran aurkitzen diren pertsonek batez beste 1,29 arreta jasotzen dituzte (2015ean batez beste 1,07), eta hori egin ahal izan da zerbitzu berriak abian jartzeagatik nahiz horien eta zenbait prestazioren artean bateragarritasunak gehitzeagatik. Modu horretan, 4.221 pertsona artatzera iritsi badira, jasotzen dituzten prestazioak eta/edo zerbitzuak ere 5.815 izatera iritsi dira.

Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuaren eta Eguneko Zentroaren arteko bateragarritasuna berreskuratu da, eta bateragarritasun berriak (laguntza pertsonalaren prestazioa eta egoitza-zerbitzua) eta familia-inguruneko laguntza ekonomikoak (mendekotasuna duten adin txikikoak eskolatzea) sartu dira.

Datuak Errealitate Sozialaren Behatokiak egindako txostenatik atera dira; txostena astearte honetan aurkeztu du Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak. Era horretan, sistema publikoak guztira 12.998 pertsona artatzen ditu; hots, Foru Komunitateko biztanleriaren %2,1a.

Txostenean, Nafarroako mendekotasunaren babes-sistemaren egoerari buruzko analisia egiten da, 2010. urteaz geroztik izandako bilakaera eta etorkizunerako proiekzioa aztertzearekin batera, Komunitateak aurkezten duen biztanleriaren piramidea kontuan hartuta.

Egindako lanean esaten da Nafarroan biztanleria %0,18 gehitu dela 2010az geroztik (2.758 pertsona), baina banaketa desberdina dela, Iruña eta eskualdea kenduta, Foru Komunitateko gainerako zonetan biztanleak galdu egin baitira. 2017ko datuen arabera, biztanleriaren %56a hiriburuaren inguruan biltzen da, Tuterak %13a biltzen duen arren.

Biztanle-kopuruaren hazkunde desberdinak ez du galarazten biztanleriaren pixkanakako zahartzea Nafarroako zona guztietan; 64 urtetik gorakoen segmentua bereziki gehitu da, %4 eta %8 artean eskualdeen arabera, eta Iruñean adin-tarte horrek %14ko igoera izan du.

Zahartzen doan zahartzea

2007-2021 denboraldian, uste da 65 urteko edo 65 urtetik gorako beste 20.000 pertsona gehiago izango ditugula gutxi gorabehera, eta horietatik 80 urtekoak edo gehiagokoak, 2007an baino %27 gehiago izatea espero da. Horrek esan nahi du gero eta premia gehiago izango direla mendekotasuna artatzeko sistema publikoan, adin horretatik aurrera era esponentzialean gehitzen baitira mendekotasun-egoerak.

2017. urtean, 19.587 pertsonak (Nafarroako biztanleriaren %3a) mendekotasunaren balorazioa eginda zuen. Horietatik 12.998 lagunek aurkezpenak eta/edo zerbitzuak jasotzen dituzte sailkapenaren hiru graduren batean: moderatua, larria edo mendekotasun handia. Mendeko bezala baloratutako pertsonen %41ak mendekotasun moderatua du, %37,3ak larria eta %21,8ak mendekotasun handia. 2010. urteaz geroztik, mendekotasun handikoak %10 jaitsi badira ere, mendekotasun larriko pertsonen kopurua %14 gehitu da eta moderatuena %21. Bilakaera gure inguruneko beste komunitate autonomoetakoaren oso antzekoa da.

Mendeko pertsonaren profil ohikoena 85 urtetik gorako emakumearena da, mendekotasun moderatua duena. Mendeko pertsona guztietatik 3tik 2 emakumeak dira, bizi-itxaropena handiagoa izateagatik.

Era berean, azterketan, balorazio-epeen hobekuntza nabarmendu da. Gizarte Zerbitzuen Zorroan gehienez 3 hilabeteko epea jasotzen da mendekotasunaren balorazioa egiteko, eta Mendekotasunaren Legeak gehienez 6 hilabeteko epea ezartzen du prestazioa onartzeko. 2010. urtean, balorazioa egiteko epea 2,5 hilabetekoa zen; 2012an, epea 3,81 hilabetera luzatu zen eta 2015ean 4,86 hilabetera, mendekotasun moderatuak sartu zirelako. 2017ko abenduan, balorazioa jasotzeko itxaro-denbora 1,56 hilabetekoa zen.

Prestazioa edo zerbitzua jasotzeko 6 hilabeteko epe ofiziala igarota duten pertsonen kasuan, 2017ko uztailean egoera horretan 1000 pertsona baino gehiago izatetik 2018ko martxoan 200 bat izatera iritsi dira.

Alderaketak egiten baditugu, Espainia osoan mendeko pertsonen %7a balorazioa egiteko zain bazegoen 2017ko amaiera aldera, esan behar da Nafarroan %0,9a zegoela; horrela, portzentaje txikiko laugarren erkidegoa da.

Zerbitzuen eta prestazioen igoera nabaria

Legealdi honetan, nabarmen igo dira mendekotasun-egoeran aurkitzen diren pertsonei eskainitako zerbitzuak nahiz laguntza ekonomikoen kopurua.

Zerbitzuei dagokienean, 2015. urteko erdi aldetik, 6.056 zerbitzu zeuden mendekotasun-egoeran zeuden pertsonentzat, eta, orain, 1.989 gehitu dira, 8.045era bitarte. Horrek esan nahi du %32,8ko igoera gertatu dela.

Zerbitzu-motei erreparatuz gero, nabarmendu behar da egoitza-zerbitzua %6,1 hazi dela, eguneko arreta %44,8, larrialdietako telefono-zerbitzua %37,8, etxez etxeko arreta-zerbitzua %91,6, garraio egokitua eta lagundua %38,2 eta mendekotasuna prebenitzeko programak eta autonomia sustatzekoak 59tik 495era igo dira, zortzi aldiz gehiago.

Laguntza ekonomikoei dagokienez, aipatu behar da familia-ingurunean zaintzeko laguntza ekonomikoa %73,7 hazi dela, sisteman mendekotasun moderatuko pertsonak sartzeagatik 2015eko uztailetik aurrera.

Prestazio eta zerbitzu guztietatik, mendekotasuna duten pertsonek jasotzen duten guztiaren %54a hartzen dute prestazio ekonomikoek eta %46a zerbitzuek.

Enplegua: gizarte segurantzako 1.000 afiliazio gehiago

Enpleguaren ikuspegitik, mendekotasunaren sektorea kontratazioen igoeraren hobia da, azterketaren datuek erakusten duten moduan: Gizarte Segurantzako 1.000 afiliazio berri gehiago 2010-2017 denboraldian; hau da, gizarte segurantzako afiliazio guztien %3,1. Krisiaren denboraldian ondoen iraundako sektorea da, eta, alderaketak eginez gero, 2013 eta 2017 urte artean, %13,6 hazi da, afiliazio osoaren %9,2aren aurrean.

Mendekotasunak sortzen duen enplegua gehienbat emakumeentzat sortzen da, nahiz eta oro har ezegonkorragoa izan eta, emakumeek, proportzioan, hain egonkorrak ez diren kontratuetara jo. Mendekotasunean lan egiten duten pertsonen %72,8 emakumeak dira, nahiz eta biztanleria okupatu osoaren %47,1 izatera iritsi; gizonek, aldiz, sektoreko lanen %17,2a hartzen dute, baina enplegu mugagabeen %32,7a dute. Behin-behinekotasunari dagokionez, emakumeek %40,3ko behin-behinekotasuna dute eta gizonek %21,7koa.

Finantzaketa eta erronkak

2015 eta 2017 urte artean, mendekotasuna artatzeko sistemaren finantzaketa %10,7 hazi da, urteko 111 milioira iritsi arte. Aldiz, Estatuko finantzaketa %7,4 hazi da; hau da, Nafarroako Gobernuak mendekotasun-arloan egiten duen inbertsio osoaren %12,1 soilik.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde eta kontseilari Miguel Laparrak mendekotasunaren arreta-zerbitzuaren aurrerapenaren balorazio positiboa egin du. “Bereziki positiboa izan da artatutako pertsona-kopuruaren igoera nahiz horiek jasotzen dituzten zerbitzu- eta prestazio-kopuruaren igoera”. “Gainera, enpleguaren kopuru garrantzitsuak sortzen dituen sektorea da, emakumeen presentzia altua da, baina funtsean horren zati baten kalitatea hobetu egin behar da”, nabarmendu du.

Azkenik, datozen urteei begira, erronken artean, Laparrak azpimarratu du oraindik beharrezkoa dela mendekotasunerako arreta-zerbitzua indartzen jarraitzea, batez ere etxeko zaintza profesionalen eremuan, eta eremu guztietan ordezko egoitza-zerbitzuak sortzea, mendekotasuna, desgaitasuna edo buruko gaixotasuna duten pertsonei haien premien araberako etxebizitza eskaintze aldera, bizimodu ahalik eta autonomoena sustatzearren. “Saihestu ezinezko beste erronka bat prebentzioarena da: mendekotasuna aurreratzea saihesten edo atzeratzen duten programetan inbertitu behar dugu”. “Biztanleriaren bizi-itxaropena gehitzea datu oso positiboa da, eta Nafarroako bizi-kalitatea eta aurrerapena hobetu direla erakusten du. Baina datu positibo horrek erronka bat ere badu berekin: gure adineko pertsonak duintasunez eta kalitatearekin artatzea. Ahalegin ekonomiko garrantzitsuak egin behar dira, baina enplegu gehiago ere sortuko duen inbertsio sozial bezala hartu behar ditugu”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
InformeDependencia2julio.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa