Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Umetan gertakari horiek bizitu zituen herritar baten lekukotasunari esker aurkitu dute hilobia
Gorpuak hobitik ateratzen, Larrasoañako hilerritik gertu.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 1936ko kolpe militarra jasan zuten lau biktimen gorpuzkiak berreskuratu ditu Nafarroako Larrasoaña herrian.
Hilerriaren kanpoko hilobi batean lurperatuta zeuden lau biktima horiekin bat eginik, 72 dira jada Nafarroako Gobernuak hobitik ateratzeko ahalegin horretan berreskuratu dituen gorpuak. Guztira 17 hobitik ateratze egin dira, eta 20 bat azterketa.
Nafarroako Gobernuak Esteribar haranean zenbait hobitik ateratze egin zituenean, Larrasoañako Paulina Lizoain 89 urteko bizilagunak umetan bizitakoaren lekukotasuna ematea erabaki zuen, ezinbestekoa izan zena lau gorpu horiek topatu eta hobitik ateratzeko.
Haran honetatik igarotzen da 1938an Ezkabako espetxetik ihes egindakoen urratsak jarraitzen dituen mendi-ibilbidea GR-225. Balioesten da ihes egin zutenetatik 50 bat tiroz hil zituztela, eta baliteke horietatik 3 Usetxin, 3 Urdazin, 5 Urtasunen eta 2 Lenarotzen Leranotz hobitik atera izana, gaur Larrasoañan berreskuratu diren lau gorpuez aparte.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
Un momento de la exhumación.
irudia handitu