(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzako Mahai sektorialaren gehiengoak lan-hitzarmena babestu du asteazkena, 2018.eko uztailak 4


LAB, CCOO, ANPE eta UGT sindikatuek babesa adierazi diote Hezkuntza publikoaren irakasleen lan-baldintzak hobetzera datorren dokumentuari; STEILAS eta AFAPNA sindikatuek erabakia atzeratu dute, abuztuaren 24an egingo den sinadurara bitartean, eta ELAk ez du hitzarmena babestuko


Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko 2018-2022 Hitzarmenaren alde agertu da Mahai Sektorialaren gehiengo sindikala. LAB, CCOO, ANPE eta UGT sindikatuek adierazi diote babesa hitzarmenari; STEILAS eta AFAPNA sindikatuek denbora gehiago eskatu dute euren erabakiguneetan adosteko behin betiko erabakia. ELA sindikatuak, aldiz, ez dio babesa adierazi hitzarmenari, nahiz eta aktan jasota geratu adierazi dutela testuak hobekuntzak jasotzen dituela, nahikoak ez izan arren.

Negoziazioak 2017ko martxoan hasi ziren eta 21 bileraren ondoren, hitzarmenak jasotzen dituen bi dokumentuak adostu ahal izan dira: irakasleen lan baldintzena eta ikastetxeen funtzionamendurako hobekuntzei dagokiena.

Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko 2018-2022 Hitzarmena UPNren gobernuak 2012an gauzatutako murrizketak lehengoratzea dator. Haur eta Lehen Hezkuntzan irakaskuntzako bi ordu murrizten dira, 18-19an indarrean sartuko den neurria. Halaber, Bigarren Hezkuntzako bi orduko irakaskuntzaren murrizketa 2019ko irailean hastea aurreikusten da hitzarmenean.

Adostutako paktuak jasotzen dituen beste neurrien artean 55 urtetik gorako irakasleen lanaldi murrizketa ere badago: zuzeneko irakaskuntza bestelako lanengatik ordezkatuko da, ordainsaria murriztu gabe. Murrizketa era progresiboan ezarriko da. Hala, 55 urterekin sesio bat murriztuko da (2 Haur Hezkuntzan), 56 urterekin, 2 sesio (3 HHn); 57 urterekin, 3 (4 HHn) eta 58 urtetik aurrera 5 sesio gutxiago izango dira.

Sindikatuek egindako beste aldarrikapenetako bat, berehalako ordezkapenei dagokiena, ere jaso da adostutako testuan. Hala, aurreko hitzarmenean (2007-2011) jasotako irakasleen ordezkapenez gainera, Hezkuntza Departamentuak irizpide berriak ezarriko ditu ordezkapenak lehenbailehen egin ahal izateko irakasle gorputz gutxietan, baita laguntza-langileen kasuan eta baita aldez aurretik programatutako bajak betetzeko ere. Era berean, Mahai sektorialeko sindikatuekin adostu denez, proposamena egingo da aldi baterako postuen ordezkapenak azkartzeko, administrazioan erabiltzen den plazak banatzeko sistema telematikoaren bitartez.

Kontrataturiko irakasle taldearen aldarrikapenei erantzunez, berriz, 2018/19 ikasturtean luzatu egingo dira udako hilabeteetara aldi baterako langileen kontratuak, beti ere ikasturtean zehar gutxienez 5 hilabete eta erdi lanean aritu badira.

Hobekuntzak ikastetxeetan

Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko 2018-2022 Hitzarmenak, lan-baldintzak hobetzeko neurriak jasotzeaz gainera, ikastetxeen funtzionamendua hobetzekoak ere jasotzen ditu. Hala, landa-eremuko ikastetxeetako eskolatze ratioak hobetu egingo dira etapa arteko geletan eta, gehienez, 14 ikasle izango dituzte 2 maila batera aritzen diren geletan; gehienez 12 ikasle, 3 mailatakoak taldekatzean; gehienez 10, 4 adinetako taldekatzeetan eta gehienez 10, eta laguntza irakasle bat lanaldi erdira, 5 mailatako taldekatzeetan.

Gainera, aniztasunari hobeto erantzun ahal izateko, Oinarrizko Lanbide Heziketan 14 ikaslera mugatuko da ratioa eta dibertsifikazio eta PEMAR taldeetan, berriz, 12ra mugatuko da gehienezko ratioa. Halaber, Jarraipen Batzordeak aztertuko ditu behar bereziak dituzten ikasleei eskainiko zaizkien baliabideak. Puntu horri dagokionez, Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartu du behar berezietako ikasleek dagokien arreta espezifikoa izan dezaten maila guztietan.

Jarraipen Batzordea

Bestalde, eta Hezkuntza Hitzarmenaren jarraipena egiteko, Jarraipen Batzordea eratzea adostu da. Berari egokituko zaio Hitzarmenaren edukiaren garapenari jarraipena egitea, aurrekontua daukaten atal guztiak betetzen direla eta adostutako epe eta irizpideak betetzen direla ikuskatzea, hitzarmenaren betetze mailari dagokion urteko memoria egitea eta Mahai Sektorialak agintzen edo delegatzen dizkion gainerako funtzioak. Jarraipen batzordea hitzarmena sinatzen dutenek osatuko dute, eta haiei dagokie Mahai Sektorialean aztertu beharko diren gaiak zeintzuk izango diren erabakitzea.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa