(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako toki administrazioa aldatzeko lege proiektua onartu da asteazkena, 2018.eko uztailak 4


Proiektua Nafarroako Parlamentura igorriko da, udazkenean tramitatu eta eztabaida dezan


Nafarroako Gobernuak Nafarroako Toki Administrazioa Aldatzeko Foru Lege proiektua onartu du gaurko saioan, eta jarraian, Parlamentura igorriko du udazkenean tramitatu eta eztabaida dezan. Proiektua ekainaren 22an bukatu zen bi urtetik gorako partaidetza-prozesu trinko baten emaitza da, eta testua toki erakunde gehienek onartu zuten Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren batzarrean.

Nafarroako sindikatuei proiektuaren edukiaren berri eman zieten funtzio publikoaren mahaiaren atzoko bileran. Aurretik, ekainaren 25ean, testuak Toki Erregimenaren Foru Batzordearen aldeko txostena jaso zuen.

Nafarroako Gobernua pozik azaldu da orain arteko prozesuaz, Nafarroako toki administrazioa modernizatzeko bultzada sendoa ekarriko duen heinean. Elizalde kontseilariaren esanetan, “honaino iristea egungoko gertaera da Nafarroako toki administrazioaretzat eta eskuduntzen erabilera berregituratu eta toki mapa berrantolatzeko fase berri bat ireki du, etorkizuneko eskualdeen eraikuntza eta finantzaketa-sistema berriaren definizioa bultzatuz”.

Kontseilariak adierazi duenez, “proiektu hau Nafarroako herritar guztientzako zerbitzuen estaldura hobetu, tokiko autogobernua indartu eta Nafarroako lurralde-esparruen arteko desorekak murrizteko helburuari jarraiki landu da”.

NUKFaren proposamenez sartu diren aldaketak

Exkutiboan onartutako testuan, hainbat aldaketa sartu dira Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak egindako proposamenak txertatzeko. Horrela, orain dagokien eskualdearekin ados ez dauden udalerriek, mugakide duten edozein beste eskualderekin bat egiteko eskaera egin ahalko dute, eskaera udala osatzen duen legezko pertsona-kopuruaren gehiengo osoak onartzen badu eta sarrera eskatu den eskualdeko kide diren edo izango diren udalen bi herenek aurkako jarrerarik azaltzen ez baldin badute (358. art.).

Berariazko finantzaketa-ildoei dagozkienez, 123. artikulua aldatu eta, gutxienez, honako hauek aztertu eta sartu ahalko direla zehaztu da: Hiriburutasun Gutunen sistemak; Nafarroako toki erakundeak ordezkatzen dituzten elkarte edo federazioentzako laguntza ekonomikoak, Foru Komunitatean duten ezarpenaren arabera; eta, azkenik, toki erakundeek hautetsien jardunagatik egindako abonamenduen ordainketak.

Halaber, bigarren azken xedapenean argi utzi da, Lurralde-Kontribuzioan nahiz Etxebizitza Hutsen gaineko Zergan aurreikusitako zerga-tasak egungo Foru Legearen Zortzigarren Xedapen Iragankorrean zehaztutako finantzaketa-proposamena onartu ondoren sartuko dela indarrean.

Azkenik, toki erreginaren foru batzordeko kideen izendapenari dagokionez, Foru Komunitateko Administrazioak zazpi ordezkari eta udalek, kontzejuek eta eskualdeek –dagozkien elkarteen bitartez izendatuta– hamabost ordezkari izanen dituztela erabaki da, toki-erakundeen tipologia guzti-guztien ordezkapena bermatuz eta eskualde bakoitza osatzen duten toki erakundeek gutxienez ordezkari bana izanen dutela segurtatuz.

Nafarroako Toki Administrazioarentzako erreferentziazko esparru berria

Lege proiektuaren testua Nafarroako Toki Administrazioarentzako erreferentziazko esparru berria sortzeko asmoz garatu da, horri eusten dioten printzipioak gauzatzeko arauen bitartez pixkanaka-pixkanaka abiatuko den berritze prozesu sakon baten lehendabiziko pauso gisa.
 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa