(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 461.145 zergadunen aitorpenak tramitatu ditu 2017ko Errentaren kanpainan osteguna, 2018.eko uztailak 5


"Itzultzeko" emaitza zuten aitorpenen % 94,61 ordainduta daude dagoeneko: 162.015.604 euro, guztira


Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak 461.145 pertsonari dagozkien 331.297 aitorpen tramitatu ditu, ekainaren 22an itxi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) ordaintzeko kanpainaren barruan. "Itzultzeko" emaitza zuten 210.016 aitorpenen (aurkeztutakoen % 63,4) guztizko zenbatekoa 178 milioi eurokoa izan da, eta kopuru horren % 94.61 ordainduta dago jadanik. "Ordaintzeko" emaitza zuten 106.754 aitorpenen (aurkeztutakoen % 32,2) guztizko saldoa 177 milioi eurokoa izan da. Gainera, aitorpenen % 4,4ren emaitza "zero" izan da.

Nafarroako Zerga Ogasunak 461.145 pertsonari dagozkien 331.297 aitorpen tramitatu ditu, ekainaren 22an itxi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) ordaintzeko kanpainaren barruan. “Itzultzeko” emaitza zuten 210.016 aitorpenen (aurkeztutakoen % 63,4) guztizko zenbatekoa 178 milioi eurokoa izan da, eta kopuru horren % 94.61 ordainduta dago jadanik. “Ordaintzeko” emaitza zuten 106.754 aitorpenen (aurkeztutakoen % 32,2) guztizko saldoa 177 milioi eurokoa izan da. Gainera, aitorpenen % 4,4ren emaitza “zero” izan da.

Ondare-aitorpenenei dagokionez, aurten 5.769 aurkeztu dira, eta guztien artean, 37,5 milioi euroko diru-sarrerak eragin dituzte.

Kopuru hauek gaur goizean eman dituzte ezagutzera prentsaurrekoan Ogasun eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari-kudeatzailea Luis Esainek, eta datu horien arabera, zergadunen itzul i beharreko kuota garbia (kanpainaren saldoa) ia milioi bat eurokoa izan da.

Nafarroako Zerga Ogasunak gogoratu nahi du, sakoneko azterketa egiteko zain, datu hauek aitorpenak aurkezteko epe arrunta itxi ondorengo lehendabiziko balantzetik ateratakoak direla. Ondorengo hilabeteetan, datu horiek eguneratuz joango dira, berrikusitako aitorpenen edota sisteman epez kanpo sartzen direnen aldaketarekin. Itzulketa egiteko epe arrunta abenduaren 23an bukatuko da.

Aurkezteko bideak

Aurkezteko bideei dagokienez, tramitaturiko aitorpen gehienak –181.504, zehazkiago esanda, % 50,67– Ogasunak landu eta kanpaina hasi aurretik zergadunei bidalitakoak dira. Hauetako gehienek (% 92) zergadunen onarpena jaso dute.

Aitorpena aurkezteko bigarren biderik erabiliena erakunde laguntzaileena izan da, 101.358 aitorpenekin (guztizko aitorpen kopuruaren % 30,6), eta hirugarrena, bide telematikoa bulego birtualaren bitartez (62.077 aitorpena, hots, % 18,74, aurreko urtean baino % 5 gehiago). Aitorpen telematikoen artean, 21.901 aitorpen, Zerga Ogasunak 2016ko kanpainaren bukaeran probatzen hasi eta aurtengo kanpainaren hasieraz geroztik oso-osorik inplementatu duen Nafarroa Errenta programa berriaren laguntzaz landu dira. Gainerako 40.176 aitorpenak laguntza-programa deskargatuz bete dituzte, bereziki profesionalek eta aholkularitza-enpresek.

Azkenik, 657 aitorpen eskuz tramitatu dira, formula hau gero eta gutxiagotan erabiltzen den arren.

Pentsioetarako osagarriak eta desgaitasunagatiko kenkariak

Errentaren kanpaina honetan, lehendabiziko aldiz, Nafarroako Gobernuak osagarria aplikatu die zenbateko baxua duten erretiro-pentsioei. Datuen arabera, kanpainaren itxieran, Ogasunak 3,4 milioi euro sartu ditu pentsiodunei dagozkien 5.587 aitorpenetan (6.000 pertsona inguru), aurreikusitako kopuruetara iritsi gabe. Zerga negatiboa denez gero, hau da, zergadunari zuzenean sartzen zaion osagarria, errenta aitorpena aurkeztu behar duen ala ez kontuan hartu gabe, datozen hilabeteetan Ogasunak zehatz-mehatz aztertuko du kenkaria kobratzeko eskubidea izanik diru hori jaso ez duen zergadunik ote dagoen eta bere kabuz jardungo du kenkari hori eraginkorra izan dadin kasu guzti-guztietan.

Bestetik, mendekotasuna desgaitasunarekin parekatu izanak kontzeptu honengatik egindako kenkarien kopurua handitu du. Kenkari horien guztizko zenbatekoa 8,7 milioi eurokoa izan da, eta horietaz profitatu dira 5.263 aitorpenetan. Hau da, 1.478 pertsona onuradun gehiago daude eta kenkarien guztizko kopurua 2016koa baino 2,56 milioi euro handiagoa izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa