(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernua LGTBI+ Pertsonen Foru Legea garatzeko Ekintza Plana lantzen hasi da osteguna, 2018.eko uztailak 5


LGTBI+ pertsonek Nafarroan zer-nolako errealitateak bizi dituzten jakiteko galdetegia jarri du abian


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren bitartez, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren egoerari buruzko Diagnostikoa egiteko lanak abian jarri ditu, eta, ondoren, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea garatzeko Ekintza Plana jorratuko da.

Nafarroako Gobernuak, Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren bitartez, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren egoerari buruzko Diagnostikoa egiteko lanak abian jarri ditu, eta, ondoren, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea garatzeko Ekintza Plana jorratuko da.

Diagnostikoaren helburua da Nafarroan LGTBI+ pertsonek, eremu sozial ezberdinetan nahiz administrazioarekiko erlazioetan, bizi dituzten errealitateak erakustea, LGTBI+ Legea bera ezartzea programatu eta modu koherentean egokitze aldera.

Modu horretan, hiru zatiko galdetegia diseinatu da, eta Gobernu Irekiaren Atarian eskura daiteke. Lehen zatia LGTBI+ pertsonek Nafarroan izan ditzaketen premiei buruzkoa da, bigarrena 8/2017 Foru Legean jasotako neurriak abian jartzerakoan ezarri beharreko lehentasunen ingurukoa, eta, azkenik, hirugarrena, datu soziodemografikoei buruzkoa; azken horretan kontuan hartzen dira hainbat aldagai sozial, analisi orokorra egitearren.

Inprimaki hori prestatzeaz gain, lan-saioa egin da taldeekin eta elkarteekin, elkarren artean lantzeko inprimakian jasotzen diren gaiak.

Diagnostiko sozialarekin batera, banako eta talde txikietako elkarrizketak egin zaizkie departamentu ezberdinetako pertsona giltzarriei, departamentu bakoitzaren jarduera-eremuaren errealitatea detektatzeko xedearekin.

Inprimakia

Inprimakia eskura izango da uztailaren 27ra bitarte. Ondoren, lortutako emaitzak eta iturri kuantitatiboetako datuak aztertuko dira; modu horretan, Ekintza Planaren zirriborroari hasiera emango zaio, eta azken hori ere parte hartzeko prozesuan landuko da udaren amaiera aldera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa