(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak I+Ga bultzatu du 29 milioi eurorekin
osteguna, 2018.eko uztailak 5


Enpresei eta ikerketa zentroei laguntzeko eta doktoregaien kontratazioa sustatzeko lau deialdi ebatzi dira


Nafarroako Gobernuak, I+Gari zuzendutako pizgarriei eutsiz, dirulaguntzak esleitu dizkie enpresei, zentro teknologikoei eta ikerketa-zentroei, enpresetan eta erakundeetan ikertzaileen kontratazioa sustatzeko laguntzak barne hartuta. Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusi Yolanda Blancok onartutako lau deialdien guztizko zenbatekoa 29.076.602,4 eurokoa da.

Laguntza ekonomikoa zentro teknologikoei eta ikerketako eta ezagutzaren zabalkunderako erakundeei zuzendu zaie I+G arloko proiektuak lantzeko, proiektu estrategikoak gauzatzeko, enpresetan I+G proiektuak garatzeko, eta ikerketa arloko enpresa eta erakundeetan doktoregai industrialen kontratazioa sustatzeko.

Lehenengo kasuan, zentro teknologikoentzako laguntzak 12 erakunde onuradunen artean banatu dira; 7.997.980,95 euro, guztira.

S3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiarenarabera garatutako ikerketa proiektuak bultzatzea xede duen “2018-2020ko I+G arloko proiektu estrategikoak gauzatzeko laguntzak” deritzon dirulaguntza-deialdiari buruzko ebazpenak 9.182.406,65 euroko guztizko zenbatekoa eman die erakunde eta enpresa onuradunei, honela banatuta: 1.615.902,36 euro 2018an; 4.000.000 euro 2019an eta 3.566.504,29 euro 2020an.

Deialdi honen barruan, “0 isurketako Ibilgailuak, Irismen handia eta Teknologia Aurreratua”; “Energia Berriztagarriaren Biltegiratzea erabilpena optimizatzeko” eta “Genomika eta Medikuntza Aurreratua” bezalako S3ko Erronkak babestu dira, baita “Elikadura Pertsonalizatua eta Iraunkorra” deritzon erronkarekin lerrokatutako proiektuak ere.

Erronka horien barnean, honako proiektu hauen garapena onartu da: “Gidatze autonomorako balazta-sistema adimendunak-SOFIA” (Automozio eta Mekatronikako I+G Fundazioaren eta Etecna Consulting, Frenos Iruña eta Permanent Magnets enpresen lankidetzaz); “Biltegiratutako energia berriztagarriaren kudeaketarako teknologiak-GERA” (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Acciona, CENER Fundazioa eta Nafarroako Energia Eolikoaren Klusterra partaide dituena, besteak beste); Fatxadetarako Trombe ur-horma aktibo, modular eta arina-TROMBE” (CENER, Aldakin, Carpintería Garcíandía, Soltek S KOOP, Contec ingeniariak eta Javier Flores Arkitektura partaide dituen proiektua); Gutxiegitasun kardiako kronikoa eta giltzurruneko gaixotasun kronikoa duten pazienteen diagnosia eta tratamendua pertsonalizatzeko azterlan genomikoa (Bihotz-Giltzurruneko Medikuntza Pertsonalizatua Nafarroan-MINERVA)”; “Epilepsiaren eta migrainaren diagnosi genomikoaren ezarpena Nafarroan-GENEURONA”; “PHARMANAGEN”, “Landare-proteinaren ekoizpen eta kontsumo iraunkorra Nafarroan-PROTEVEG”; “Mikrobiotaren modulazio pertsonalizatua elikagaien eta osagaien diseinu adimendunaren bitartez eta enterotipoetan oinarritutako diagnositik abiatuta-NUTRIBIOTA”.

Diruz lagundutako banakako 101 proiektu

Era berean, Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiaren ebazpenaz, “2018ko I+G proiektuetarako laguntzak” deritzon dirulaguntza-deialdia ere ebatzi da, 11.253.473,7 eurorainoko finantzaketarekin. Zenbateko horren % 50 Eskualde Garapenerako Europar Funtsak finantzatu du Europar Batasuneko FEDER programaren bitartez.

Kopurua hiru urtetan banatuta dago: 2.537.669,23 euro 2018an; 5.725.289,97 euro 2019an eta 2.990.514,47 euro 2020an.

Ebatzitako deialdiak enpresek banaka garatutako I+G arloko 101 proiektu diruz lagundu ditu. Bi enpresa edo gehiagoren artean gauzatutako lankidetza bidezko 16 lan ere finantzatu ditu. Ezagutzaren transferentziako 36 proiektu ere laguntza hauetaz profitatu dira.

Azkenik, “Ikerketako eta ezagutzaren zabalkunderako enpresek eta erakundeek doktoregaiak kontratatzeko 2018ko laguntzak: industriako doktoregaiak 2019-2021” delakoan, laguntzak datozen hiru urteotan banatuko dira, 214.247 euro urtero, 642.741 euroko guztizko zenbatekoa osatu arte.

Ebazpena zortzi enpresa eta erakunde onuraduni dagokie.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa