(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 3,7 milioi euro bideratu ditu Ospitalegunea, Navarrabiomed, CIMA eta Nafarroako Unibertsitate Klinika partaide dituzten ikerketa biomedikoko proiektu estrategikoak finantzatzeko ostirala, 2018.eko uztailak 6


Diruz lagundutako proiektuek medikuntza pertsonalizatua, bihotz-giltzurrunetako gaixotasunen alterazio molekularrak eta gaixotasun neurologikoak dituzten pertsonen fenotipoei buruzko diagnosia bultzatzen dituzte


Industria, Energia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak 3.741.018,6 euroko guztizko zenbatekoa osatzen duten laguntzak banatzea onartu du,datozen hiru urteotan I+G arloko proiektu estrategikoak garatzeko, eta proiektu horien artean, Navarrabiomed, Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroa (CIMA) eta Nafarroako Unibertsitate Klinika buru dituzten ikerketa biomedikoko hiru proiekturen sustapena nabarmendu behar da.

Hauexek dira hiru proiektu horiek: Pharmanagen, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (UPNA) arteko Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentro mistoa buru duen proiektua; CIMA buru eta Nafarroako Ospitaleguneako (NOG) medikuak partaide dituen MINERVA proiektua; eta Nafarroako Unibertsitate Klinika buru duen Geneurona proiektua.

Pharmanagen, genomika eta farmakoak agintzea

Pharmanagen proiektuan, Navarrabiomedekin batera, Nafarroako Ospitaleguneak (NOG) eta Pharmamodelling farmazeutikoak ere parte hartuko dute. Proiektu honen bitartez, beharrezko metologia eta prozedurak ezarri nahi dira, Osasunbideko medikuek informazio genomikoaz baliatzeko aukera izan dezaten farmakoak agintzeari buruzko erabakiak hartzerakoan.

Horren harria, farmakoei emandako erantzuna baldintzatzen duten aldaera genomikoei buruzko informazioa osasun arloko informazio-sistemetan sartuko da, tratamendu farmakologikoei lotutako erabaki klinikoetarako laguntza gisa erabili ahal izateko. Honek dakartzan abantaila ugarien artean, espezialistek zehaztasun handiagoaz doitu ahalko dute farmako jakin baten dosia edo farmako bat ala bestea aukeratu ahalko dute pazientearen ezaugarri genetikoen arabera, erabilitako farmakoen eragingarritasuna handituz eta horien toxizitatea murriztuz.

Horretarako, proiektuak, medikamentu bat hartzeko hautagai diren pazienteen exoma osoaren sekuentziazioa erabiliko du, pazientearen ezaugarri genetikoek sendagaiaren jarduerari eragingo diotela frogatzen duten zalantzarik gabeko ebidentziak baldin badaude.

Hasieran, Pharmanagen proiektuan, lehentasuna emanen zaie trasplante hematologikoa hartzeko hautagai diren pazienteei eta hesteetako hanturazko gaixotasuna dutenei.

Ekimen honen bitartez, doitasunezko medikuntza pertsonalizatua bultzatu da Osasunbidearen barruan, Nafarroa Estatuko abangoardian kokatuz, osasun-sare publikoko informazio genomikoaren erabilerari dagokionez.

Proiektua garatuko duen taldeko burua Juan José Beloqui Lizaso doktorea izanen da, Nafarroako Ospitaleguneko Ospitale barneko Farmazia Zerbitzuko espezialista, eta fase eta bazkide estrategikoak koordinatzeaz ere arduratuko da.

Garapen Ekonomikoko Departamentuak 1.402.735,11 euro bideratu ditu proiektua finantzatzeko.

MINERVA, lankidetza publiko pribatua

MINERVA proiektuan (honen akronimoa “Medicina cardIoreNal pERsonalizada en NaVArra” hitzetatik sortua da), gutxiegitasun kardiako kronikoa nahiz giltzurruneko gaixotasun kronikoa duten pazienteen alterazio molekular espezifikoak identifikatzeko abordatze genomikoa diseinatu da. Honen bitartez, diagnosirako erabil daitezkeen biomarkatzaile berriak edo potentzialtasun terapeutikoa duten diana berriak garatu nahi dira, Osasunbideko zein Foru Komunitate osoko espezialistei doitasunezko medikuntza egiteko aukera erraztuz, gutxiegitasun kardiako kronikoa eta giltzurruneko gaixotasun kronikoa tarteko dituen testuinguruan.

CIMA, NUK eta Nafarroako Unibertsitateari atxikitako Javier Díez buru duela, proiektua IKAN Biotech SL enpresa, Nafarroako Unibertsitatea, NUK, CIMA, eta NOG kide dituen partzuergo batek garatuko du.

Mª Teresa Basurte Elorz kardiologoa eta Joaquín Manrique Escola nefrologoa arduratuko dira NOGan MINERVA proiektua koordinatzeaz; NUKen, Juan José Gavira kardiologoa eta Nuría García Fernández nefrologoa; CIMAn, Arantxa González biologoa; Nafarroako Unibertsitatean, José Luis Vizmanos genetista, eta IKAN Biotech SL enpresan, Roberto Díez biologoa.

Ikerlan honetarako, Nafarroako Gobernuak 1.267.022,84 euroko finantzaketa bideratu du.

Geneurona, epilepsia eta migrainari buruzko proiektua

Nafarroan epilepsia eta migrainaren diagnosi genomikoa ezartzea da Geneurona deritzon hirugarren ikerketa-lanaren helburua, eta horretarako, Nafarroako Gobernuak emandako 1.071.260,656 euroko laguntza jasoko du. Proiektu honen bitartez, sekuentziazio masiboaren teknika (NGS) inplementatu nahi da jardun klinikoan, epilepsia eta migraina bezalako prebalentzia eta morbilitate handiko gaixotasun neurologikoak dituzten nafar pazienteen fenotipo klinikoen diagnosia eta ebaluazio pronostikoa egiteko.

Nafarroako Unibertsitate Klinika buru duen diziplina anitzeko partzuergo baten bitartez, Geneurona proiektuak aldakortasun kliniko endofenotipikoaren eta honen diagnosi desberdinaren ikuspegitik ekin nahi dio diagnosi-prozesuari. Osasun-baliabideen aprobetxamendua eta eraginkortasun terapeutikoa hobetzea ahalbidetuko duen doitasunezko medikuntza-eredu batera jotzea da proiektu honen helburua. Making Genetics SL enpresa, Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitatea dira proiektu honetako bazkideak, Mª Cruz Rodríguez Oroz doktorearen ardurapean.

Honela, Garapen Ekonomikoko Departamentuak ikerketa-lana bultzatu du, bereziki I+G arloko proiektu estrategikoak eta kasu honetan sektore biomedikoari dagozkionak, S3 Espezializazio Adimenduneko Estrategian ezarritakoaren arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa