Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
N-121-A errepideari dagokionez, trafiko mozketa aldatuko da 63+750 kilometroaren puntuan, Berako zerbitzu guneetara sarbidea errazteko
Kartel informatiboa.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Aldizkari Ofizialak (BON) gaur, ostirala, uztailak 13, argitaratu du Manu Ayerdi Ekonomia Garapeneko lehendakariordearen Foru Agindua. Beraren bidez, luzatu dira Belateko lanek eragindako errepideen trafikoa erregulatzeko neurriak, tunelak hobetzeko lanak amaitu arte. Horiek, hasiera batean, uztailaren 15era arte aurreikusi ziren.
Horrez gain, N-121-A errepideari dagokionez, aldatu da bide honen iparraldean, zirkulatzen ari den trafiko astunaren mozketa aldatu da, hurrengo astelehenetik, uztailak 16, 63+750 kilometroaren puntura (une honetan mozketa 66+000 kilometro puntuan egiten da), eta era horretan, Bera herriko zerbitzu guneen sarbidea erraztu da.
Gogoratu behar da Belaten ekainaren 4tik burutzen ari diren lanek (5 milioi euro inguruko aurrekontua dute) tunelak segurtasunari buruzko Europako araudira egokitzea dutela xede, Europatik zeharreko sare osoko 500 metrotik gorako tunel guztiei aplikagarria. Egokitzapen hau 2019ko maiatza baino lehen ezarri behar da, 2014ko Europako araua betez. Aurreikusi da lanak azaroan amaitzea.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen