(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2018.eko uztailak 16


Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu uztailaren16tik 22ra bitarteko asterako


Christina

Nerabazerako pop musika gainditu eta pop independentearen ikono bihurtu da Christina Rosenvinge. ( irudia handitu )

Aste honetan , Kultur programak hiru musika-proposamen dakarzkigu astean zehar: Cristina Rosenvinge, ostegunean, San Adriánen; Gozategi, ostiralean, Etxarri Aranatzen; eta Boîte à Musique, larunbatean, Lekunberrin. Bisita gidatu bat ere egingo da larunbatean, Lekunberriko Bikain gaztandegira, zehazki.


Landarte programak “Cuadrivector azketiano” jarduera eskainiko du, Azketan, Martin Etxauri Sainz de Murieta Txoren eskutik.


Erriberriko Antzerki Jaialdiaren XIX. edizioa ostiralean hasiko da, eta ondoko lanak erakutsiko dizkigu igandera arte: “GRIS/MAR”, “Luces de Bohemia”, “La Trobairitz Beatriz de Día”, “Mendoza”, “Negua”, “Tres tristes tigresas”, “La fiesta del viejo”.


Prestakuntzaren arloan, Nafarroako Museoak arte plastikoei buruzko tailer bat antolatuko du, haurrentzat, asteartetik ostiralera. Horrez gain, komisariotza-ikerketaren inguruko egoitza bat antolatuko du Huarte Zentroak. Eta Karlismoaren Museoak, Lizarran, “Escape room: El robo del Toisón” proposamena luzatuko digu.


Luces de Bohemia

Erriberriko jaialdian asteburu honetan eskainiko den obretariko bat da Luces de Bohemia. ( irudia handitu )

Erakusketei dagokienez, “Javier Ciga Echandi: Figurazioa eta esentzia” izenburukoa inauguratuko da, ostiralean, Bertizko Jaurerriko jauregian, Kultur programaren barruan.

Nafarroako Museoak “José Latova. 40 urte arkeologia-argazkigintzan” izenburukoa eskainiko du; Oteiza Museoak “Interpretazioak” programa berreskuratuko du, Imanol Marrodán artistak Altzuzako zentroan garatutako “Arma isilak gerra lasaietarako” izenburukoaren eskutik; eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak “José Velasco Hernándezen argazkiak (1897-1974)” eta “Pablo Sarasate-Alberto Huarte: adiskidetasun baten lekukotzak” hartuko ditu.

Pasaportea pertsonala eta/ edo familiarra da. Doakoa da eta hamahiru zentroetan eskuratu daiteke sarreran. Erakunde bakoitzaren zigilua bisita egindakoan eskuratuko da.

Programazio kultural osoa hurrengo estekan kontsulta daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa