(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideak abian jarri du parte hartzeko prozesua, Osasun Mentalaren 2019-2023 III. Plana egiteko asteartea, 2018.eko uztailak 17


Plangintza estrategikoa parlamentuaren egoitzan, abenduan, onartzea aurreikusten da


Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideak (NOZ-O) hasiera eman dio herritarrek parte hartzeko faseari, Nafarroako Osasun Mentalaren 2019-2023 III. Plana egite aldera. Hain zuzen ere, herritar guztiei inkesta bat zuzenduko zaie, eta denboraldi batean jendaurrean erakutsi eta ekarpenak jasoko dira. Dokumentua Foru Parlamentuan, abenduan, onartu aurretik emango diren azken urratsak izango dira.

Aipatu inkesta jada eskura daiteke Foru Exekutiboaren Gobernu Irekiaren atarian; bertan, ageri da baita ere dokumentazio osoa, eta parte hartzeko prozesu irekiaren segimendua ere egin daiteke. Osasun Mentaleko Kudeatzailetzaren helburua da galdetegia sare honetan eta ingurunean dauden baliabideak erabiltzen dituzten pertsonek erantzutea, nahiz eta herritar guztientzat irekia izan. Inkesta internet bidez egin daiteke datorren igandera, uztailaren 22ra, bitarte.

Osasun Mentaleko III. Plan Estrategikoa 2019 eta 2023 denboraldirako izango da, eta abiapuntu gisa hartuko du aurreko planaren ebaluazioan egindako egoeraren analisia, jadanik abian diren proiektuei jarraipena emateko eta Osasun Mentalaren eremuan egun asistentziak aurrean dituen erronkei erantzuna emateko konpromisoarekin.

Plan berria egiterakoan, garrantzitsutzat jo da profesionalek, erabiltzaileek eta familiek parte hartzea. Horrela, parte-hartzea mekanismo ezberdinen bitartez gauzatu da: informazioa emateko lehen saioa egin zen ekainaren 20an, egun inkesta abian da, eta jendaurrean egongo den fasean herritarrek parte hartzeko prozesua burutuko da.

Edozein zalantza argitu edo edozein iradokizun egin nahi izanez gero, ondorengo posta elektronikoa sortu da: miplandesaludmental@navarra.es

Planaren aurrekariak

Plangintza berriak  Nafarroako Osasun Mentalaren 2012-2016 Plan Estrategikoaren lekukoa hartuko du, abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legearen ondorioz sortua, Plana egitea lehentasunezkoa izanik.

Osasun Mentalaren Plana eguneratzeko, abiapuntutzat hartu dira Osasun Mentalaren 2012-2016 Plan Estrategikoa betetzearen gainean egindako ebaluazioa, Nafarroako Osasun Plana 2014-2020  eta Osasunbidea Estrategia: Osasunarengatik oinez.

Aurretik egindako ebaluazioaren arabera, Osasun Mentalaren inguruan indarrean den planak "betetze-maila altua" lortu du, bereziki antolakuntza-alderdiei dagokienean, zerbitzu eta programa berrien oinarriak finkatuaz, "erabat aldatu baitute Nafarroako Osasun Mentalaren Sarea, zerbitzu espezializatuen eta kalitatezkoen eskaintza handiagoa egitera bideratuta”; aipatu zerbitzuak datozen bost urtetan garatu eta finkatu beharko dira.

Baliabide berrien edo aldaketa handia jasan dutenen artean, ondorengoak nabarmendu behar dira: Sarrigurengo Haur-Gazteen Osasun Mentaleko Zentroa, Eguneko Ospitale Psikogeriatrikoa, Nafarroako Ospitale Guneko Psikiatriako Zerbitzu Bateratua edo Tuterako "Sofia Erregina" Ospitaleko Ospitaleratze Laburreko Unitatea; halaber, honako programa hauek: Elikadura-nahasmenduak, Mugako Nortasunaren nahasmendua, Psikosiaren Lehen episodioak, Kronikoak (eskizofrenia), Etengabeko Arretaren PIR programa (taldeko terapia) edo Errehabilitazio Unitateko programak.

Berrikuntza gisa, Osasun Mentalaren III. Planean Egonaldi Ertain eta Luzeko Unitate berriak sartuko dira, 2018an zehar funtzionamenduan hasiko direnak, eta, 1986an egindako Erreforma Psikiatrikoaz geroztik lehen aldiz, Osasun Mentaleko ospitaleratze integralaren eta integratuaren zirkuitu asistentziala, aldi berean harreman funtzional estua izango duena NOGeko eta "Sofia Erregina" Ospitaleko Ospitaleratze Laburreko Unitateekin.

Plan berriaren erronken artean aipatzekoa da garrantzi handiagoko prozesu asistentzialetan aurrera egiteko dagoen beharra; hala nola, adikzioetan, psikogeriatrian, nahasmendu mental larrian eta nahasmendu mental arruntean. 

Parte hartzeko prozesu irekian zehar, dokumentu ezberdinak sortuko dira, eta horietan jasotako ekarpenak ere sartuko dira, aztertu eta ebaluatu ondoren.

Behin betiko dokumentua abendurako egitea aurreikusten da, Nafarroako Parlamentuak onar dezan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa