(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alemanian egindako Erasmus+BOQua proiektuaren itxieran parte hartu du Nafarroak asteartea, 2018.eko uztailak 17


Orientatzaile profesionalen gaitasunak zehaztu dituzte bi urteko proiektuan


Erasmus Alemania

Nafarroako LH zerbitzuko kideak proiektuaren itxieran izandako gainerako kideekin. ( irudia handitu )

Alemania Schwäbisch Gmünd hirian egin da Erasmus+BOQua proiektuaren itxiera ekitaldia eta han izan dira Nafarroako, Alemaniako, Austriako, Galesko eta Esloveniako proiektu-kideak. Hezkuntza departamentuko Lanbide Heziketa zerbitzuko kideek parte hartu dute biltzarrean, uztailaren 16an eta 17an.

Europako hainbat herrialderen artean garatutako proiektuari itxiera emateko ekitaldia izan da bi egunez Alemanian egindakoa. Erasmus+BOQua proiektuaren bi helburu nagusiak betetzeko balio izan du: bi urtez egindako lana eta Europako eremuan lan-orienatzaile nahiz orientatzaile profesionalaren kualifikazio profesionala ezartzeko proposamenak balioztatzea.

Herrialde parte-hartzaile guztiek, Alemaniak, Austriak, Galesek, Esloveniak eta Nafarroak, modu oso positiboan baloratu dute orientatzaile profesionalaren gaitasunak zehaztu izana, eta bat egin dute guztiek gaitasun horiek egiaztatzeko agiri ofiziala sortzeko egitasmoarekin. Nafarroako Lanbide Heziketako zuzendari Esther Monterrubioren iritziz, “bazkide guztiek bat egin dute figura profesional horren beharra azpimarratzeko orduan eta beharrezko ikusi dute, modu transbertsalean, orientatzaile profesionalaren elementuak gehitzea hainbat perfil profesionaletan trebakuntza goiztiarretik bertatik eta bizitza osoan zehar lan egin dezaten. Esaterako, DBH eta Batxilergoan, bai tutoreek bai zuzendaritza talde-kideek, baita enpresa eta hirugarren sektoreko profesionalen arduradunek ere”. Trebakuntza hori modu malguan, modulatuan eta urrutiko trebakuntza plataformetan oinarrituta antolatu beharko litzatekeela adierazi dute Nafarroako ordezkariek.

Herrialde guztiek bat egin dute Europako herrialdeetan dauden bi arazo nagusiri erantzuteko orientazio profesionaletik irtenbideak bilatzeko premia dagoela: eskola uztea, batetik, eta ekoizpen sektoreen beharren eta gazteek lanbide heziketa ikasketez egiten duten eskariaren arteko desegokitasuna, bestetik.

Hain justu, proiektuaren produktuetako bat izan da “Praktika onen gida”, Europako orientatzaile profesionalean ari diren agenteentzako neurri garrantzitsuak eskaintzeko. Proiektuko bazkideek egindako proposamenen bilduma dira biltzen diren neurriak eta bost herrialde parte-hartzaileetan testatu dira. Zehazki, Nafarroak ekonomia berdean aritzen den sektorearentzako orientazio profesionalaren garapena hartu du beregain eta gauzatutako ekintza azpimarragarrienen artean legoke formazio ikastaro baten diseinua eta garapena, Nafar Lansareko eta Hezkuntza departamentuko orientatzaile talde batekin.


Erasmus Alemania

Proiektuaren koordinatzailea parte hartzaileak aurkeztuz. ( irudia handitu )

Alemaniako itxiera-ekitaldian proiektuaren emaitzak aurkezteko konferentzia ere egin dute orientazio profesionaleko eskualdeetako eta Europako adituekin, hezkuntza erakundeek, orientatzaile profesionalek, trebakuntza enpresek eta agente ekonomiko-sozialek lortutako produktuak balioztatu eta hauen erabilera ziurtatzeko. Konferentzian lanbide heziketako hainbat erregioetako kideek parte hartu dute. Ekitaldia Suabia eskualdeko Schwäbisch Gmünd hiriko alkateak ireki du.

Joan zen martxoan Nafarroan egin zen Erasmus+BOQua proiektuko bileratako bat, eta han zehaztu ziren proiektuaren kalitate ereduan urratsak emateko irizpideak eta tresnaren balorazioa, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa